Ezkontideak


2007ko otsailaren 21ean
Orain gutxi ekitaldi batera neure izenean joan eta denbora gehiena ni neu
izanik eman banuen ere, hara bildutako lagun bat agurtzean alabaren ama
bihurtu nintzen, eta handik bi minutura, semearena, beste bertaratu bati nire burua aurkeztean. Gure nortasuna anizteko ariketa honetan trebatuak gara gurasook, eta normalean ez dugu guardiako psikoanalistari deitzeko beharrik. Bada beste ariketa bat, ordea, pitin bat arriskutsuagoa: norbaiten ezkontide izatea.

Juanjo Olasagarrek idatzi zuen behin mundu hau binaka aritzeko antolaturik dagoela. Baina munduko parte honetan, dena binaka egiteko prestaturik izateaz gain, modu bitxian banatzen dira paperak bikotekideen artean.

Angela Merkel agintari aleman berriaren senarra ez omen zen joan emazteak kargu hartzeko antolatutako ekitaldira. Izanen zuen beste egitekoren bat, edo ez zion andreari protagonismorik kendu nahi izanen, edo, ausaz, gizon lotsatia izanen da, eta ez du gogoko izanen jendaurrean agertzea... Hamalau arrazoi izan ditzake, andrearen kargu-hartze ekitaldira ez agertzeko, eta guztiak balekoak, halako erabakiak norberarenak baino ez baitira. Margaret Tatcherren gizona ere gutxitan agertzen zen andrearekin ekitaldi publikoetan.

Bestelakoak ditugu beste hainbat agintariren eta haien ezkontideen kasuak. Hor dabiltza Cherie Blair eta Laura Bush, haien irribarreak eta xarma beren gizonen alde baliatzen. Eta nork ez ditu gogoan Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiaren Ana Botella emaztearen agerraldi ustez distirantak? Horrek, jendaurreko jardunari gustua hartuta edo, kargu bat eskuratu zuen. Ez dakit orain senarrak zinegotzi gisara egin behar dituen agerraldietan laguntzen duen.

Gizon itzaltsuei eta haien gibeleko emakumeei buruzko topikoak gorabehera, ogibide batzuek maitasunaren erakustaldia eskatzen ei dute. Kasu baterako, sorkuntzaren esparruko gizon anitzekin emazteak agertzen dira haien lanek ifrentzuan derrigorrez daramatzaten plaza-zereginetan. Emakume horiek ez dute paper erraza. Nolakoak diren, xume eta diskretuki arituko dira edo doilor ospea irabaziko dute, munduak haien berri izanen badu.

Eta alderantziz?

Itxuraz, emakume sortzaileen artean ez dago oso hedatua bikotekidea edukitzeko ohitura. Edo, bederen, bikotekidea erakustekoa. Askoz gutxiago dira plaza-andreekin agertzen diren bikotekide gizonak, plaza-gizonen ondoan doazen bikotekide emakumeak baino. Bikotekide biak sexu berekoak direnean bestelakoa da kasua -berezia, oraindik-, baina susmoa dut plaza-emazteki heterosexualen pare ibiliko direla, honetan.

Nago kasu guztiak gizarte honetako desoreka handiaren ondorio direla, tratu txarrak edo gizarte segurantzako alargun-pentsioen sistema bera diren ber. Bidenabar: noizko heldu bat=soldata bat=pentsio bat leloa, ezkerraren pankartetako aldarrikapen gisara?

Emakumeoi amodioa eta bizibidea bat egiteko aukera ematen digute, luxuzko askatasun gisa saldu, adibidez, gure lanbide propioa baztertu eta, kanpoko estresa eta estualdiei ihes eginik, etxeko zuloko zeregin lasaiago eta geurezkoagoetan jarduteko hautua. Erregimen frankistak milaka emakumeri eman zien aukera, lantegi eta bulegoetan betetzen zituzten postuak ezkontzerakoan utzi eta etxeratzeko, ordura arte gizarte segurantzarako kotizatutako dirua berreskuratuta. Gehienek onartu zuten. Orain emakume horiek senarren pentsioen mende bizi dira. Gaztelaniazko esaera zakar samar baina zuhur bezain grafikoak pertza non eduki eta han zakila ez sartzeko aholkatzen die gizonezkoei. Emakumeok, aldiz, norbaiten ezkontide izatea lanbide bihurtzearen aldeko hautu egiten segitzen ahal dugu. Eta gero, batzuek, bikoteen baitako tratu txarrei zerutik eroriak izan balira bezala begiratu!


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude