argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Gobernua Bide Eginezi begira (Bero-beroan)
2007ko otsailaren 21a
PPri ondo etorri zaizkio Arnaldo Otegik Batasuna eta PSE-EEren arteko azken urteetako harremanez eman dituen argibideak eta berriz ere gogor ziztatu du Zapateroren Gobernua. Argibideren batzuk akaso berriak dira, baina oro har, datuok ezagunak dira, behin baino gehiagotan azaldu dira, orain ere azaltzen ari diren bezala. Prentsan azaldutako horien artean, esanguratsua da Gipuzkoako egunkari handienean joan den asteburuan sozialisten iturrietan goi mailako kontaktuak dituen Alberto Surio kazetariak emandako ikuspegia. Honek iradokitzen duenez, ETAren baitan borroka armatuaren etorkizunari buruzko hausnarketa sakona ematen ari da eta hausnarketa honen amaiera eta Batasunaren Bide Eginez prozesuaren amaiera -urtarrilaren 21ean- bat etorri daitezke denboran. Behin ETAk jarduera armatua uzten duela iragarri ondoren, Espainiako Gobernua eta ETAren arteko elkarrizketa mahaia ofizialduko litzateke eta handik denbora batera eratuko litzateke eztabaida politikoa bideratuko lukeen alderdien arteko mahaia.