argia.eus
INPRIMATU
Bolkestein direktiba berriz aktualitatera (Bero-beroan)
2007ko otsailaren 21a
Europako sindikatuek indar indiz arbuiatu zuten Bolkestein direktiba berriz eztabaidatuko da Europako Legebiltzarrean urte berriaren hasierarekin batera. Europako Batasuneko zerbitzuen liberalizazioa arautzen du direktibak eta bere lehen bertsioa izan zen, besteak beste, Europako Konstituzio-Ituna Frantzian atzera bota izanaren arrazoietako bat. Bolkesteinen aldekoek aipatu izan dute Poloniako mediku batek zerbitzu bera Suediako batek baino merkeago eman ahal izango lukeela, eta horregatik dagoela arbuiatze hori herrialde garatuenetan. Sindikatuen argudio nagusiena, ordea, zera izan da: Frantzian zerbitzuak eskainiko lituzkeen Letoniako enpresa bateko langileak Letoniako legedi eta eskubide murritzekin aritu beharko litzatekeela Frantzian bertan. Eztabaida indarrez etorriko da berriz, eta oraingoan ez da garbi ikusten direktiba berria atzera botako denik.