argia.eus
INPRIMATU
Auto erreketak Frantzian (Bero-beroan)
2007ko otsailaren 21a
Jadanik ez da albisterik Frantziako auto erreketei buruz, medien aldetik matxinada amaitutzat eman da. Iturri ofizialen arabera, guztira 32.000 bat auto erre dira eta oraindik ere gauero 60-70 bat auto erretzen dira Barne Ministerioaren esanetan. Orain saltsa-maltsa matxinatuei aurre egiteko Gobernuak indarrean jarri zuen 1955eko salbuespen legearen inguruan dago. PSk ez zuen legea erabiltzearen aldeko baimena eman Batzar Nazionalean, baina orain Chirac lehendakariak beste hiru hilabetez luzatu duenean isilik dira eta gizarte mugimenduak dira salbuespen egoeraren bukaera gero eta ozenago eskatzen ari direnak.