argia.eus
INPRIMATU
Zer da: Gamesa
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a

Gamesa korporazio teknologikoa da, eta aeronautikaren eta berriztatzeko energien sektoreetan aritzen da diseinuan, fabrikazioan eta produktu nagusien, instalazioen eta zerbitzu aurreratuen hornikuntzan. Oraintsu, salgai jarri du aeronautikako dibisioa, berriztatzeko energien arloan zentratzeko. Lan-eremu horretan, jatorri berriztagarriko energia elektrikoa generatzea du jardun nagusi, eta parke eolikoen promozioan eta gestioan, promozionatzen dituen parkeen salmenta errekurrentean, aerosorgailuen diseinuan, fabrikazioan eta salmentan eta zerbitzu aurreratuen prestazioan oinarritzen du aktibitatea, bereziki. Gamesak Gasteizen dauzka egoitza soziala eta produkzioko zentro nagusia, eta 1976an hasi zen lanean. Orduan parke aeronautikoa zuen aktibo nagusia, eta arlo horretan kontratu handiak izan ditu munduko gainerako enpresekin. Gaur egun, ordea, makina eta instalazio eolikoen diseinura, fabrikaziora eta komertzializaziora bideratu du jarduna batik bat, eta, azken batean, produktu eolikoen gestio integralera. Gasteizko instalazioez gainera, beste hainbat ditu Espainian. 2004an, 7.221 laguneko plantillarekin eta bi dibisioak abian zituela, 1.745 milioi euro fakturatu zituen eta 221 milioi euroko irabazi garbia bereganatu zuen.