Ulertzen ez, eta susmoa


2007ko otsailaren 21ean

Zain geunden ea noiz iristen ziren aro berriaren lehen emaitzak: su-etena, presoen hurbiltzea, epaitegiak baretzea, esparru komunak bilatzea... Baina, etorri dena oso bestelakoa izan da: EAJk akordioa lotu du Madrilgo Gobernuarekin haren aurrekontuak babesteko, eta trukean derrepente egingo omen dira Pasaian kanpoko portua eta Abiadura Handiko Trena (AHT), gehi zientziarako azpiegitura bat.

Tratu honen inguruan, ez dut ulertzen zenbait kontu, eta susmo bat piztu zait.

Ez dut ulertzen EAJren lehentasun erabatekoa izatea bi herri-lan itzel horiek, eta ez eskatu izana -esaterako- babesa hemengo gobernuaren aurrekontuentzat. Herritarroi dagokigunez, niri behintzat badatozkit hamaika truke-txanpon urgenteagoak: kartzela eskumena, agian, lehena.

Ez dut ulertzen Pasaiako portua nola bihurtu den, hain denbora laburrean, ideia zorotik ekimen ezinbestekoan. Badia biziberritu egin behar da, bai, baina horrek ez du derrigorrez eskatzen kanpoko portua. Badaude inguruan Baiona eta Bilbo, eta auskalo noiz arte iraungo duen txatarrarenak Pasaian. Diario Vasco egunkariak nahi du Gipuzkoan ere herri-lan handiak egitea, eta Gipuzkoako Aldundiak ez du ulertzen herrialdea porturik gabe. Baina, hori baino gehixeago beharko da ba, triskantzan hasteko!

Ez dut ulertzen euskal gobernuaren tema AHTrekin. Maturana sailburu sozialistak modernitatea ekarri nahi zuen 80ko hamarkadan, bere alderdikideak Espainiara nola, AVEri esker. Hori nahikoa ez, eta hurrengo saldu zizkiguten Europako ardatzak. Baina Frantziak Mediterraneo aldera jo du eta Madrilek ez du aurreikusi ere egiten Gasteiztik beherakorik. Argudio hau ere makala, eta orduan iritsi da merkantziena. Kamioiak kenduko omen dituzte errepideetatik, trenari esker. Funtzioa hainbeste aldatuta, nola balio lezake proiektu berak?

Ez dut ulertzen nola, arazoa merkantziak badira, ez diren aztertzen premiak zerotik hasita: pasoko garraioa, barnekoa, nondik nora, zenbat... Pasoko kamioientzat, nahikoa izan daiteke -Suitzan bezala- tren geldoa Baiona eta Miranda artean, kamioiak gainean dituela, eta lehengo bidetik. Eta barne garraioa oso konplexua da abiadura handiz eta geltoki gutxirekin konpontzeko. Produkzioa oso sakabanatua dago, hura garraiatzeko beharko da sare zerratua, geltoki sarriak, zainetan trena eta kapilarretan kamioiak.

Ez dut ulertzen zergatik ez den aipatu ere egiten Bizkaia eta Gipuzkoako demografia. Abiadura handiak zentzu erabatekoa du hiribilduen artean basamortua dagoenean, Gaztelan bezala. Eta ez du zentzurik, tartea badago biztanlez betea. Nola joango da Gipuzkoa osoa Donostiara trena hartzera, Gasteiza edo Bilbora bidaiatzeko? Ezkioko geltokiak konponduko du arazotxo hori?

Ez dut ulertzen gai garrantzitsu honen pitzadurak estali nahi izatea eufemismo eta faltsukeriekin. Tren honi ezetza ez da trenari ezetza. Eta gauzak ez dira aldatzen, besterik barik, abiadura handia dioen tokian prestazio handiak esanda.

Ez dut ulertzen zergatik agintariek nahi duten iritsi gai honekin -hain presaka- itzuli ezineko puntura. Elkarrizketa mahaiak abiatzeko direnean, adostasun zabalak eraikitzeko bezperan, ez litzateke hobe geroko uztea gai gatazkatsuak edo zalantzazkoak, giro hobean heltzeko, aurrerago?

Hainbeste kontu ulertzen ez, eta susmoa piztu zait. Zer dabil hemen, benetan? Hormigoiaren erotika? Garapenarekiko lilura baboa? Edota, negozio latzen bat? Trenaren lehen aurrekontua da 6.000.000.000 eurokoa; lehengo pezetetan, milioi bat milioi. Eta amaierarako bikoiztu egin daiteke. EAJ da diru anonimo gehien jasotzen duten alderdietako bat...

Eta sentitu naiz inozo, akordio politikoen tximiniari begira, ke zuriaren zain.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Eguneraketa berriak daude