Net Hurbil: Ikus ditzagun Live 8 kontzertu haren kontuak

  • Eskoziako Edimburgen munduko agintari boteretsuenek G8 gailurra egiten zuten egunetan Live 8 kontzertu erraldoiak burutu ziren uztailean, Bob Geldof artistaren gidaritzapean. «Make Poverty History» kanpainarekin paraleloan zihoan espektakulua. Txiroek zerbait lortu ote zuten?

2021eko uztailaren 19an

Gogoan al duzue live 8 hura? Ez da aspaldiko kontua. Joan den uztailean Bob Geldof musikariaren gidaritzapean hainbat kontzertu eder antolatu zen munduko herrialde aberatsenetan Live 8 izenburupean, Afrikako herrialde txiroei lagundu eta horietan behartsuenei kanpo zorra kentzeko aldarrikapenekin. Eskoziako Edinburgen egun haietan biltzen zen G-8 (munduko 8 herrialde ahaltsuenen) taldea, eta agintari nagusiei presioa egin nahi zien kontzertu erraldoi sail horrek. Erakunde humanitario askok antolatutako «Make Poverty History» (Txirotasuna Historia Bihurtu, euskaraz) kanpainarekin paraleloan antolatu zen Live 8. Mundu berri bat posible da, esaten zitzaigun telebista kate guztiek eskainitako irudi zirraratsuen artean. Baina zerbait lortu al zen?

Horretaz idatzi du artikulu luze eta xehetasunez betea Stuart Hodkinson-ek The New Internationalist hilabetekariaren gune elektronikoan. Hodkinson Red Peeper (Piper Berdea) aldizkari ezkertiarreko buruetako bat izana da, eta globalizazioaren inguruko gaiak jorratzen ditu. Hona artikuluaren titulua: «Geldofek 8, Afrikak 0: rock izarrek nola engainatu dituzten pobreak». Gogorra, ikusiko denez.

Hasteko, G8ko agintariengan zer lortu zen baloratu du Hodkinsonek. Bob Geldof antolatzaileak bere lagun Bono kantariarekin hau deklaratu zuen kontzertuen biharamunean: «Sekula Afrikaren alde egin den antolakizunik garrantzitsuena izan da. Afrikak eta hango txiroek gehiago lortu dute hiru egun hauetan aurreko edozein bilkuratan baino». Aldiz, kontrakoa zioten gero eta gehiago azaldu ziren uztailean bertan. «Afrikak ez du ezer lortu» esan zuten, eta berriro Geldofek atera behar izan zuen prentsara, agintarien (eta batik bat Tony Blair bere lagunaren) defentsan: «Laguntza mailan, hamarretik hamar lortu dugu. Zorretan, hamarretik zortzi. Eta merkataritza mailan ere, emaitza oso ona izan da».

Ez, bada, dio Hodkinsonek, zenbait adituri entzun ostean. Hasteko, Afrikako txiroenei barkatu zaizkien 55.000 milioi dolarrak ez daude oraindik barkatuta, proposamen bat da, berretsi beharrekoa. Milioi horiek dira afrikarrek dauzkaten 19 hartzekodun nagusietatik hiruri dagozkienak; gainerako zorrak bere hartan dirau. Bestalde, 14 herrialde txiroen horiei barkatzen zaien dolar bakoitzeko beste dolar bat gutxiago jasoko dute laguntzatan, eta laguntza berreskuratzekotan Munduko Bankuak eta bestek erabakitako politika ekonomikoa zorrotz aplikatu beharko dute. Egia esan, 14 herrialde horiek jadanik aplikatzen dituzte errezeta neoliberal horiek, eta horregatik barkatzen zaie zorra.

Baina zergatik esan behar zuten gezurra Bob Geldof eta Bonok? «Make Poverty History» kanpainako arduradunetako batek dio egomania eta ezjakintasun kontua dela. «Badirudi Geldofek justifikatu behar izan dituela Live 8 eta Blairrek Afrikaren alde antolatutako batzordea. Baina azken bi urte hauetan G8 bileraren inguruko mugimendua prestatzen aritu direnetatik inork ez dizu esango gailur horretan ezer berririk lortu denik».

Malin Kulturako ministro izan zen Aminata Traore-k iritzi gogorragoa dauka: «Live 8ren barruan Londresko kontzertuan Afrikako artistak kanpo uzteak ikusarazi zigun zein ziren Blair-Geldof bikotearen helburuak. Afrikarroi gure lekua erakutsi ziguten zorrotz: karitatearen hartzaileak, ez eskubideak ditugun aktoreak. Afrikako miseria oso produktu salgarria da, batez ere enpresa, kontsultore eta kultura arloko aktore eta famatuentzako. Taldean Afrikako artistak edukiz gero promotoreei etekinak gutxituko zitzaizkien».


Gogoan duzu 1985eko Live Aid?

Uztaileko egun haietan, G8ko agintari politikoen erretratuekin nahasirik eman zizkiguten telebistek hainbat kantarik pobreziaren kontra eskainitako kantuak. Afrikarrak falta ziren, eta kritikak gogorrak izan ziren. Estrategia kontuak aipatu zituen Geldof antolatzaileak: Londresko kontzertuan egon behar zuten kantariek milioi bana disko saldutakoak izan behar zuten... bestela Txinako ikusleek telebista itzaliko omen zuten.

Christian Aid Gobernuz Kanpoko Erakundeko Charles Abugre-k uste du beste mezu bat zegoela erabaki horretan; alegia, Afrikako txirotasunaren soluzioa ez dagoela afrikarren eskuetan, baizik eta Mendebaldeko gobernuen, GKEen eta aberats eta famoso jendearen eskuzabaltasunean. «Karitatea eta limosna aipatzen ziren, ez afrikarrok lortu beharreko askapena».

Kontzertu erraldoi horien beste kontraesan nagusia sosetan egon da. «Britainia Handiko musika industriak bazirudien bere zerbitzuak dohainik eskaintzen zituela Afrikaren alde, baina egia oso bestelakoa izan da, U2-tik hasi eta Madonnaraino, denek irabazi dute diru piloa». Eta datuak daude. Pink Floyd taldeak elkarrekin jotzeagatik (25 urte pasata) bere «Echoes»en salmenta %1.343 igo zen ondoko asteetan. Beste parte hartzaile nagusiek ere salmentak handitu zituzten: The Who-k %863, Dido-k %412, Robbie Williams-ek %320, Sting-ek %300, Madonnak %200, U2-k %116, Elton John-ek %111... Albiste horiekin lotsatuta, Pink Floydeko David Gilmour-ek dei publikoa egin zuen artista guztiek beren royaltyak utzi zitzaten. Beste batzuek agindu zuten irabaziak berriro txirotasunaren kontra emango zituztela.

AOL-Time Warner-ek (munduko komunikabide talderik handienak) 5 milioi dolar ordaindu zituen irudien eskubideen truke. Zerbaitengatik: kontzertuaren ondorengo egunetan sekulako gorakada egin zuen on-line bideoak, eta egun horietan AOL-ek martxan jarri zuen Network Live izeneko zerbitzu berria.

Nokia izan zen Live 8ren babesle nagusia, 7,5 milioi dolar ordainduta. Nokiako buruzagi batek deklaratu zuen: «Esan dezakegu hau izan dela orain arte egindako marketing operaziorik onen eta handienetako bat, eta gu hori baliatzen ari gara bai edukiak eta bai marka sendotzeko». Bitartean, Kongoko militanteak haserre, Nokia delako bere sakelako telefonotan erabiltzen den koltan minerala dela eta, hango gerra berotzen dutenetako bat. Babesleen artean zeuden multinazional eztabaidatu gehiago: Nestle, Rio Tinto, armagintzan ari den BAE Systems...

Eta Geldofek zer atera du? 70 milioi dolarretako ondasunak kalkulatzen zaizkion star honek joan den otsailean plazaratu ditu Boomtown Rats taldearen sei album zaharrak, bermasterizatuta. Ekainean BBCn «Geldof in Africa» sei ataleko seriea eman zuen; Geldofen Ten Alps ekoizpen-etxeak eginak zeuden. Aurten eguneratu du 1986an publikatutako Is that it? autobiografia. Bere ekoizpen-etxeak prestatu du Live Aid Remembered hiru orduko dokumentala BBCrentzako. Ten Alps konpainian zuzendari ez-exekutibo gisa urtean 140.000 dolarreko soldata jasotzen du, eta iaz telebistako zerbitzuen truke 220.000 dolar gehiago irabazi zituen Geldofek.

Ororen buru, Live 8rekiko kritiko diren militante askok diote Bob Geldofek eta Oxfam GKEak Tony Blairri kanpaina ederra egin diotela. Guk bai baina haiek ez dute ahaztu duela 20 urte egin zela beste makro-espektakulu bat, Live Aid izenekoa, eta ondoren etorri zela eraso neoliberalik bortitzena.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude