Ihesi: Forua. Erromatar asentamenduetara ibilbide historikoa

Forua du izena, baina forum berbatik ei datorkio herri izena. Merkatu erromatar garrantzitsua zena bere sasoian (k.o. I-V mende artean), gaur egun herri txiki eta lasaia da. Gernikatik atera gara, bide gorritik, eta «Forua herria» dioen errepide bazterreko kartelaren ondotik doan bidexka hartu dugu berehala. Errepide nazionala alde batera laga nahi dugu eta hortaz, GR-38 markak jarraituko ditugu. Armotxerri eta Urberuaga auzoetara doan bidean ekingo diogu paseoari. Aldapa gora da bidexka, asfaltozkoa eta aurrez aurre daukagu Peña Forua harrobia bidea erakusten.

Mendiari zati ederra falta zaio jada eta atzealdeko artadiari ere zuhaitz askoz gutxiago igarri zaizkio. Hala ere, artadi benetan bikaina dago harrobiaren inguruan.


Armotxerri auzoaren berezko hotsa

Berehala iritsiko gara Armotxerriko San Kristobal baselizara. Hementxe dago baita ere, apur bat aldenduta eta begetazioz inguratuta, Urdabaiko dorrea. Gaur egun erabat hondatuta dago, baina zutik dirau.

Inguruan bada informazio panel bat bertan ikusi daitezkeen hegaztiak ezagutzeko eta paraje horren bueltan dauden mendi eta bestelako lekuak identifikatzeko. Aurrez aurre harrobia dago eta eskumara Ereñozar mendia ikusten da.

Etxe berriak egiten ari dira Armotxerri baserri auzoan. Ingurua polita den arren, harrobian lanean dagoen hondeatzeko makinak apurtzen dituen harriak nola jausten diren entzuten da. Harri jausi etengabea da eta berezko soinua dela dirudi.


Bidean aurrera, denboran atzera

Aurrez aurre dugun bidea jarraituta bigarren bidegurutzera iritsiko gara. Han ere seinaleak daude: ezkerrera eginda Altamira auzora eta Baldatikara joan daitekeela diosku, 5,8 kilometrora. Biak ere Foruko baserri auzoak dira. Gatozen bidetik Gernika 2,1 kilometrora geratzen da eta eskumaldera, berriz, Foruko Elexalde dagoela adierazten digu. Gure bideari jarraitzeko bidexka hau hartuko dugu. Ez da batere estua, harrobiko kamioiek erabiltzen baitute, eta lokaztuta ere egoten da sarri-asko. Erreka bazterretik joango gara errepide nazionalera iritsi arte.

Errepidea zeharkatuko dugu eta parez pare daukagun bidea hartuko dugu. Horretxek garamatza Foruko erromatar asentamendura. Aukeran bide gorria jarraitzea ere badago, baina hori itzulera bidea egiteko hartuko dugu, goitik behera.

Hortaz, parez pareko bidea hartuta, historian atzera egiteko aukera izango dugu eta Kristo ondorengo I. mendetik eta IV. mendearen erdialdera arte Foruan bizi zirenen etxe eta tailerren hondarrak ikusiko ditugu.


San Martin eliza eta Triñe baseliza

Erromatarren asentamendutik bidea jarraituta Elexaldera iritsiko gara, San Martin eliza parera. XIII. mendean eraiki zuten eta XVII. mendean berreraiki. Erretaula barrokoan dago elizari izena ematen dion santua. Oraintsu aterpea berritu diote, egurrezko babesleku bikaina dauka elizak.

Ibilbidea, asfaltozkoa da eta aurrera eginda udaletxea eta kultura etxea ikusiko ditugu ezkerraldera. Guk hurrengo bidegurutzean eskumara egingo dugu, Goierria auzoa dioen aldera. Muruetako auzo hori 7,3 kilometrora dago bidegurutzetik, PR-GI 178 bidea jarraituta. Gu ez gara hainbeste ibiliko, Triñe baselizarainoko bidea egin nahi dugu eta.

Baserri bide polita da aurretik geratzen zaiguna. Udazkenean baserri aurrealdeek gorri kolorea dute, piper sikuek ematen dietena. Gernikaldeko piper gorriak ere ezagunak baitira.

Baserri zaharrak eta etxebizitza bakarreko eraikin berriagoak topatuko ditugu bidean. Baita, bihurgune baten ostean, harrizko horma bitxi bat ere. Harrizko horma amaitu ahala Urdaibaiko ikuspegi paregabea daukagu parez pare. Itsasadarra alde batera eta meandroa bestera (atzean Arteaga duela). Berehala gaude Triñe baselizan. Hau ere, beste asko bezala, Erdi Aroaren amaieran eraiki zen eta XV. mendeko arku zorrotza dauka atean. Sasoi batean San Adrianen eta Santa Katalinaren baseliza legez ezagutu zen. XVIII. mendetik ordea, Hirutasunaren Andre Mariaren eta San Gregorioren izenpeko egin zuten. 1937ko bonbardaketek suntsitu zuten Gernikako San Joan parrokiako erretaula dago baselizan.

Triñen bertan badago harizti eder bat Urdaibairi patxadaz begira egoteko aukera bikaina eskaintzen duena.


Itzulera bideak

Handik aurrera, Muruetako Goierria auzora jaitsi daiteke bidezidorretik (5,5 kilometro). Trenbidera jaisten da handik eta gero, ezkerrera egin behar da. Osterantzean, trenbidera jaitsita, minutu bateko bidea eginda ezkerrera, Gernikara itzultzeko bidexkarekin egingo dugu topo, kontra norabidea egin gura izanez gero.

Guk ordea, Triñetik Foruko Elexaldera dagoen 1,8 kilometroko bidea egingo dugu bueltan, leku beretik eta behin Forua herrira iritsita, errepide nazionalera joko dugu, bide gorria hartu eta itzulbidea egiteko. Handik bide zuzen-zuzenean, Gernika-Lumo ikusiko dugu aurrez aurre. Tartean, baina Foruko frantziskotarren komentu paretik igaroko gara.

Handik aurrera, herri sarrerako semaforora iristean, aukera bi ditugu. Bata, errepidea zeharkatu eta berriz ere harrobi paretik lehen ekarritako bidea jarraitzea. Bestea, zuzen-zuzen jarraitu eta Gernikaraino iristea. Behin Gernikara iritsita, txangoa jarraitu daiteke, baina hori beste baterako lagako dugu.

Erromatar asentamendua: itsasotik penintsularako sarrera

Bizkaiko aztarnategirik handiena dago Foruan. Kristo ondorengo I. eta V. mendeen artean bizi izan zen jendea han eta burdina landu eta saldu egiten zuten foruarrek. Historiak jasotzen duenez, burdina forjatzen aritzen ziren Foruko bizilagunak, izan ere, forum edo merkatu hori itsasotik penintsularako bidean truke-gune bihurtu zuten. Foruara Ebro bailarako salgaiak iristen ziren eta itsasoz eramaten ziren eta baita alderantziz ere. Gaur egun bidearen alde bietan ikusten dira orduko eraikinen egiturak.
Elexalde mendixkaren inguruko aztarnategi honetan hogeita bi urtez ari dira aztarnak ikertzen, Bizkaiko Foru Aldundiaren zuzendaritzapean. Bidearen ezkerraldean pasagunearen parean irudiak eta azalpenak jasotzen dituzten panelak jarri dituzte. Eskumaldean, pasagunea ere badago, baina hantxe ari dira oraindik ere lanean, Mikel Unzueta teknikari arduradunak lagunduta.
K.o. I. mendetik V. mendera bitarteko foruarrek erabili zituzten zeramikazko eta beirazko ontziak eta bestelako erremintak Bilboko Arkeologia Museoan daude ikusgai. Aldundiaren asmoa, Bizkaiko Arkeologia Museoa egiten denean aztarna guztiak hara eramatea da.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2006ko udaberrirako ikasleentzako txango gidatuak antolatu nahi ditu, aire zabaleko aztarnategia bisitatzeko. Hala ere, oraindik ikusteko dago nola gauzatuko den hori.


Azkenak
Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Eguneraketa berriak daude