"Hegaztien gripetik" honatago


2021eko uztailaren 19an
Azken asteotan, jendartea "hegaztien gripe" sonatuaren kontuak jasaten ari da, baita Euskal Herrian ere. Aitzitik, oraindik ezin jakin liteke kontu horiek gripea zabaltzeko benetako arriskuarekin bat datozen ala industria farmazeutikoko multinazional batzuek bideratutako interes ezkutuak ote dauden horren guztiaren azpian. Egia bada behintzat industria farmazeutikoa egundoko negozioa egiten ari dela. Informazioaren -edo hobeki esanda, deformazioaren- multinazionalek ongi manipulatu dute errealitatea, nazioartea serioski larritzen duten beste hainbat arazo ezkutatuz -Irakeko inbasioa, txirotasuna, hiesa, analfabetismoa, inmigrazioa, eta abar-. Euskal Herriaren kasuan, egungo "hegaztien gripeak" bizirik irauteko egunero borrokatzen diren nekazari eta abeltzain euskaldunen gripe sakon eta iraunkorra gordetzen du.

Hegaztien gripeak Euskal Herrian kokatzeko aukerarik izango balu, euskal abeltzain eta nekazariek ere haren ondorioak jasango lituzkete -berez, dagoeneko jasaten ari dira, ustezko larrialdiak arrautza eta hegaztien kontsumoa gutxitu baitu-. Kasu horretara helduta, aldiz, kalte erantsia baino ez litzateke izango, egun lehen sektore euskalduna egoera latzean bizi baita. Agonia hutsean, esan daiteke. Eta hortik ateratzeko ezinbestekoa da eragile sozial eta politiko guztien laguntza; bestela esanda, instituzio eta administrazioen ahalegin berezia. Hain zuzen, EHNE sindikatuaren eskutik, abeltzain eta nekazariek mobilizazioak egin dituzte euskal hiriburuetan, eta traktore eta ganaduarekin atera dira kalera instituzio eta jendartearen arreta pizteko asmoz.

Bizirik iraun nahi dute. Lanari esker bizi nahi dute, nahiz eta eragozpen ugari aurkitzen duten ingurumenarekin askoz ere errespetagarriagoak diren ogibideak dituzten familia eta pertsonengan. Hiltegien pribatizazioa eta itxiera, lehortea, prezioen jaitsiera, gasolioaren kostua, diru-laguntzen bitarteko bazterkeria eta kontzentrazioaren aldeko apustua: nahikoa arrazoi bada sektore osoa mobilizatzeko. Hortaz, normala da administrazioei eskariak egitea, besteak beste: sektorearen enplegua sustatzea, produkzio propioa, prezio duinak eta lurrari lotutako nekazaritza. EHNEko ordezkariek azken mobilizazioetan adierazi duten bezala, "gizartearen zerbitzura egongo den nekazaritza behar dugu, ez ordea banaketa eta eraldaketaren industriaren interesen araberakoa, izan euskalduna zein atzerritarra. Administrazioek ezin jarrai dezakete euren erantzukizuna ukatzen...". Hori lortzeko, berriz, administrazioek uko egin beharko liekete euren politika kapitalista eta agroindustrialei -egun neoliberal deritzenei, alegia-. Uste dut ez daudela horretarako prest!

Egia esan, ustezko hegaztien gripea, iristen baldin bada, pasakorra izan daiteke. Euskal abeltzaintza eta nekazaritzaren gripea, ordea, ez da pasakorra eta sektorearen heriotza ekar lezake. Bestela, gogora dezagun, datu ofizialen arabera, azken 28 urteetan 75.900 lanpostu deuseztatu direla Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan. 2003. urtean baino ez, azken datu ofizial eskuragarriei jarraiki, lurralde horietan 5.800 lanpostu galdu ziren. Ipar Euskal Herriko egoerari buruz ez dugu datu ofizialik, sektorearen errealitatea deskribatutakoa bezain gordina den arren: 1955etik 2000ra bitartean nekazaritza-ustiategien erdia galdu da; 1955ean 11.353 baziren, 2000. urtean 5.939 dira. Errealitate latz hori ezin estali lezakete informazioaren eta industria farmazeutikoko multinazionalen interesek. Administrazioek ere ezin eman diezaiokete bizkarra arazoari.

Aurrekontuak, «izaera sozial» eta guzti? 2006. urterako Hego Euskal Herriko gobernuen aurrekontuen negoziazioa laster hasiko da. EAEko Gobernuaren kasuan, Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordeak gastuen proposamenek duten izaera soziala azpimarratu du. Edonola ere, oraindik ikusteke dago zertan datzan gastuen izaera soziala Ibarretxe eta Zenarruzabeitiatarrentzat. Aski "soziala" izango litzateke, esate baterako, 18 urtetik aurrera jaso litekeen lanbide arteko gutxieneko soldata errenta basikoarekin parekatzea, baita hainbestekoak ez diren pentsioak berdintzeko osagarri sozialak onartzea ere. Lortzekotan, Legebiltzarreko talde ezkertiarren -PSE-EE, EB eta EHAK- ardura izango da hori. Ezin ahantz genezake EAEko 400.000 biztanle, hau da, biztanleriaren %20 pobreziaren mugan bizi dela eta beste 11.000 pertsona dagoeneko pobrezia gorrian bizi direla. Eta Nafarroako pobreziaren egoera, hobea izanagatik, proportzionalki erreparatuta larria da ere bai. Zein da horren gaizki bizi diren horien profila? Seme-alaben arduraz bakarrik bizi diren emakumeak eta etorkinak.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude