Euskaltegia hiztun bila

  • Erabili dudan «Euskaltegia hiztun bila» goiburua ez da izenburu berria euskaltegien helburua azaltzeko. Iturri zaharretik ur berria atera ohi den modura, ordea, euskaltegien helburu zaharretik jardun berria isurtzen ari dela antzeman genuen Durangon, azaroaren 10ean Mintzapraktika egitasmoak: erabilera lantzeko tresna eraginkorrak izenburupeko jardunaldietan.

2021eko uztailaren 19an

Gaia ez da hizkuntza-politikaren karpeta nagusietan egon ohi dena, baina bere txikitasunean hizkuntza-komunitatearen etorkizunean esanahi handiko osagaiak behintzat badituela sumatu genuen Durangon bildu ginenok. Hizkuntza-politikaren karpeta nagusietan idatzita daukagunez, euskaltegien zeregina ahalik eta hiztun gehien, ahalik eta azkarren eta ahalik eta onenak osatzea da. Baina nola?


Gelako metodologia

Ahalik eta metodologiarik aproposenak erabiliz. Hori izan da modu antolatuan galdera horri eman izan zaion erantzuna. Izan ere, euskaltegiaren zeregin nagusia horixe izan da: eskolak ahalik eta ondoen ematea. Eta mutur bateko metodologiarik "gramatikalenetik" beste muturreko metodologiarik "komunikatzaileraino" aldeak egon, egongo dira, eta hobekuntzak asko eta ondo egin, egin dira, baina, metodologiak metodologia, ibilbide akademiko hutsak bermatzen al du ikasleak bigarren hizkuntza eskuratzea?


Gelaren pisua

Erantzunak ezezkoa dela dirudi. Irudikapen hori pitin bat behintzat indartu egiten du zera jakiteak: 2 orduko erritmoan diharduen ikasle batek ikasturte batean gelan (eta euskaraz) pasatzen dituen orduek ikasle horren urte osoko esna-orduen %6 inguru betetzen dutela (365 egunetik 173tan joango da euskaltegira eta egun horietako bakoitzean, 24 ordutik esna pasatuko dituen 16 ordutatik 2 igaroko ditu euskaltegian). Hori %100eko asistentziarekin.


Berezko harreman-sareak

Pello Jauregi EHUko irakasleari lapurtutako esaldia da hau: "Gure irudikoz, euskarazko erabilerak ez du aurrerapen nabarmenik ezagutuko, baldin eta gizarte multzo handiek, eskolaz gain, ez badute euskarazko esperientzia luze eta sakonik talde informalen batean, dela talde hori familia den, dela sare horizontaleko talderen bat den. Berezko talde informal horietan garatzen baitira benetan hizkuntzazko erraztasuna, atxikimendua eta ohitura".

Pellok hori idatzi zuenean, eskola-umeez/gazteez ari zen, baina iruditzen zait berdin dela baliagarria "eskola" jartzen duen tokian "euskaltegia" jarrita.

Horiek horrela, badira hiru galdera berri: ikasleak baliatzen al ditu bere harreman-sareetan (familian, lanean, lagunartean...) euskaraz egiteko izan ditzakeen aukerak? Zein zailtasunekin egiten du topo bere harreman-sareko euskaldunekin euskaraz egiterakoan? Euskaltegiak lagun al diezaioke ikasleari kide euskaldun horiekiko harremanetako hizkuntza-ohiturak aldatzeko ahaleginean?


Harreman-sareetarako metodologia

Erantzuna, ematez gero, euskaltegi edo irakasle bakoitzak emango dio. Hala ere, uste dut gehienetan ikaslea euskaltegitik kanpo euskaraz hitz egitera animatu ohi dela, baina garatu gabe daukagula hori sistematikoki egiteko modua (adibidez, kide euskaldunak identifikatzeko sistema, euskaraz aritzeko aukerak eta eragozpenak ezagutzekoa, nortzuekin hasi erabakitzekoa...).

Hizkuntza-ohiturak aldatzea zeregin zaila da, baina nola egin ikertzera, esperimentatzera eta "didaktizatzera" iritsi behar dugula iruditzen zait.


Mintzalaguna

Hasieran behintzat berezko harreman-sareak ez badira ere (parte-hartzaile askok adiskide izaten bukatzen dute), Mintzalaguna izenburupean sar genitzakeen mintzapraktikako egitasmoen helburuak badu arestian aipatutakoaren antzik. Labur esateko, euskara ikasten ari den ikasleari (hala nahi duenari) euskaltegitik kanpo euskaraz arituko den harreman-sare berri bat eskaintzen zaio. Horretarako, euskaraz erraz egiten duen euskaldunarekin parekatzen da (gehienetan, euskara-elkarteek lortutako boluntarioak), eta, gehienetan, astean behin biltzen dira (nahi dutena euskaraz eginez). Gehienetan, euskaltegiko ohiko ikasleei eskaini ohi zaie, baina baditu beste hainbat aldaera ere (ikastetxeetako gurasoak, etorkinak...).

Gehienetan diot, beti ez duelako izen bera (berbalaguna, solaskide...), beti ez direlako euskaltegiko ikasleak, beti ez direlako kide kopuru beraz osatzen taldeak, beti ez direlako maiztasun beraz elkartzen eta beti ez direlako baliabide berak izaten gauzak egiteko.

Durangoko jardunaldietan, jabetu ginen programa bakoitzak badituela bere ezaugarri eta nabardurak, baina, batez ere, konturatu ginen hezurdura berekoak direla.

1991n Donostiako Bagera elkarteak abiatutako Mintzalagunaren antzeko egitasmoetan, mila kidetik gora biltzen dira gaur egun.


Etorkizuna

Jardunaldietan, ikusi genuen egitasmoak etorkizun oparoa izan dezakeela eta badituela baldintza interesgarri batzuk, datozen urteetan proiekzio polita izateko.

Lehenik eta behin, helburua du ona. Ona osatzen ari den hiztunarentzat, ona osatzen lagun dezakeen hiztunarentzat eta, ondorioz, ona hizkuntza-komunitatearentzat. Bigarrenik, adostasun handia dagoela iruditzen zait egitasmoan parte har dezaketen erakundeen artean. Eta, hirugarrenik, eta hau gutxitan gertatzen da, merkea da.


Eskuliburua

Jardunaldien helburua izan da, programa hauen berri emanez eta horien inguruan hausnartuz, programak hobetzea. Zehatzago esanda, bertaratu ginenoi Topaguneak argitaratu eta helburu horixe duen Euskaldun berrien erabilera programak eskuliburua banatu ziguten. Programa batek eskuliburua izatea bera bada adierazgarria (programa asko dauzkagu eskuliburua eskertuko luketenak). Egitasmoak oinarri eta prozedura batzuk badituela behintzat esan nahi du, eta ez da gutxi.


Zeregin batzuk

Fruitu batzuk ikusten badira ere, eta lurra emankorra dela sentitzen bada ere, ereiteko momentua dela iruditzen zait. Izan ere, egitasmoak bere horretan utziz gero, usteltzeko arriskuak ere bai baitaude.

Erein, euskaltegietan (euskaltegien sareetan) ereitea komeniko litzateke, hasteko, hausnartuz: hiztunak osatzeko prozesuaz, erabilera eskaintzeko aukeraz, hori egiteko moduaz...

Erein, euskara-elkarteetan ere ereitea komeniko litzateke. Adibidez, horrelako programen interesa aztertuz, bazkideak horrelako egitasmoetan parte hartzearen abantailak aztertuz (parentesi artean esanda, ez al du gaur egun euskal hizkuntza-komunitateak -toki askotan- beharrezkoagoa, orain arte egin ohi izan diren gauzetan -dirua, sinadura, antolakuntza-lanak...- arituko diren pertsonak baino, harreman-sareetan hizkuntza-ohiturak aldatzen arituko diren euskaltzaleak?).

Erein, Topaguneak ere erein dezake egitasmoari ekintza (eta izen?) batasuna emanaz. Oraingoan ere, katalanek, gu baino beranduago hasi arren, Voluntaris per la llengua txapelarekin, gauzak hobeto nola saltzen diren lekzio txiki bat eman digute eta Europako Batasunak saritu ditu hizkuntzak ikasteko 50 metodo onenen artean kokatuz. Eta erein dezake egitasmoaren barrunbeak gehiago hobetuz: "euskaldun zaharrak" lortzeko eta hezteko sistemak, programa gestionatzeko aplikazio informatikoak...

Eta, erein, administrazioak ere erein behar luke. Udalek, adibidez, herrietan programak finantziatuz. Aldundiek eta gobernuek, berriz, esate baterako, azpiegitura profesionalak, ikerketak, materialen sorkuntza, prestakuntza eta antzekoak lagunduz.


Hizkuntza-komunitatea

Uste dut Lluis Aracil soziolinguista katalana zela esaten zuena "hizkuntza bat eskuratzea, gramatika bat ikastea baino gehiago, hizkuntza-komunitate bateko kide izatera iristea zela". Mintzalagun egitasmoak irispide izan nahi du, osatzen ari den hiztuna hizkuntza-komunitatera iristeko (hori ere osatzen ari baita, bide batez). Iritsi ere, modu efektiboagoan eta afektiboagoan.

Eta, amaitzeko, euskal hiztun bagarenok (izatera iristeko ahalegin berezirik egin ez dugunok bereziki) euskal hiztuna izateko bidean abiatu den horri, hasteko, aitortu egin beharko genioke egindako ahalegina. Aitortzeaz gain, harrera ona egitea ere tokatzen zaigu, merezi duelako. Eta mintzalaguna izatea ere komeni zaigu, mintzatzeko laguna komeni zaigulako.


Azkenak
2024-10-04 | ARGIA
Hego Euskal Herriko umeen %8,3ak ikusmena zaintzeko zailtasunak ditu

EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]


Gazako genozidioak urtebete: gertaera nagusiak

Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.


2024-10-04 | ARGIA
Guardia Zibila omenduta, biktima batzuk berriz biktimizatzen direla salatu du Memoria Osoak

Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]


2024-10-04 | Gedar
Gasteizko udaltzainek ere taser pistolak izango dituzte

Bi T10 pistola elektriko erosiko ditu udalak, baina beste sei erostea eskatu dute poliziek. Arma zurien erabileraren ustezko gorakada hartu dute aitzakiatzat, erabilera justifikatzeko. Gero eta udaltzaingo gehiagotan ari dira taser pistolak eskuratzen; Ertzaintzaren BIZKOR... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Garbitzaile batek gurpil-aulkian ekin behar izan dio lanari Iruñeko Mendigoiti ikastetxean

Maria Elena Escudero 56 urteko emakumea azkenean Mendigoiti ikastetxeko bere garbitzaile lanera itzuli behar izan da ostegun honetan, Iruñeko Mendillorri auzoan. Asteazkenean ez joateko esan zioten Zaintzen enpresakoek eta ostegunean berriro baietz, aurkezteko lantokian.


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean bizitakoak

Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


Uri Tzafon mugimendua: Jainkoaren izenean, Libano kolonizatzera

Uri Tzafon 2023ko martxoan sortu zen, ehunka batzuk kide dira, baina milaka jarraitzaile ditu jada eta tinko jarraitzen du bere ideia nagusia saltzen: Libanoko Litani ibaitik hegoalderako lurraldea Galilearen iparraldea da, beraz, "koloniza dezagun".


2024-10-03 | Leire Ibar
UGTk Euskotreneko hizkuntza eskakizunen aurka jarritako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]


Nafarroako Gobernuak etxebizitza publikoen eskariaren %3 baino ez du asetzen

Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]


Eguneraketa berriak daude