argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2021eko uztailaren 27a

Lutxo Egiak Ezker hanka falta zuen nobela laburra plazaratu du Susa argitaletxearen eskutik. Traizioaz eta kazetaritzaz dihardu, besteak beste, gaur egungo Galizian eta 80ko hamarkadako Ezkerraldean gertatzen den eleberrian.

Ados taldeak Einstein antzezlana estreinatu du haurrentzat. Garbi Losada eta José Antonio Vitoriaren zuzendaritzapean, Mikel Susperregik jokatzen du Einsteinen rola. Urtarrilean estreinatuko dute euskarazko bertsioa.

Mikel Laboak azaroaren 30ean argitaratuko du Xoriek 17 diskoa (Elkar), estudioan azken diskoa grabatu zuenetik hamaika urte igaro ostean. Iñaki Salvador pianoan eta Josetxo Silguero saxofoian izan ditu lagun grabazioan.

Ana Murugarren eta Joaquín Trincadok Javier Krahe kantautoreari buruzko dokumentala egin dute: Ésta no es la vida privada de Javier Krahe. Pantaila handian ikus daiteke, Bilbon.

Lucia Lacarrak (Zumaia, 1975) jaso du Espainiako Dantza Saria. Lacarra nazioartean lan ugari egina da eta Municheko Operaren Baletean dago egun.