Ihesi: Astondoko badiatik Ermua mendira


2007ko otsailaren 21ean

Bilbotik 25 kilometrora dago Gorliz, Uribe Kosta eskualdean. Plentzia eta Lemoiz udalerrien artean. Turisten eta bigarren etxebizitzen herria dugu. Uda partean Bilbo ingurutik hainbat jende hurbiltzen da Gorlizko hondartzara. Izan ere, hondartza horren inguruan bizi da herria.

Herri erdirako bidea hartu ordez, hondartzarako bidea hartu dugu eta Gorlizko hondartzaren amaieran dagoen Erietxearen inguruan utzi dugu kotxea. Gorlizko Itsas Erietxe hau 1919an eraiki zuten, badiaren kokapen egokiagatik. Bertako mikroklima berezia da. Arnas eritasunak sendatzeko aprobetxatzen zituzten eguzki izpiak eta haize garbia. Enrike Areilza sendagile ezagunak tuberkulosia sendatzeko metodoak ekarri zituen Europatik.

Gorlizko hondartza luzea hutsik esnatu da gaur, zerua goibel esnatu den moduan. Ez dauka udako hondartzaren itxurarik. Elkarren gainean jarritako toailek isiltasunari egin diote lekua. Udazkenean enkantu berezia dauka edozein hondartzak, baita Gorlizkoak ere. Gaur kolore bereziz jantzi da, behe-laino artean.


Duna fosilduak

Erietxetik Astondoko portu zaharrera bidean hasi da gure ibilbidea. Eskumara eskailera edo harmaila batzuk ageri dira, udalak atondutako bidea seinalatuz. Bidea hasten den tokian bertan informazio panela ere badago, ikusi daitekeenaren berri emanez. Ondoan, Astondoko duna fosilduak ikusi daitezke eskumara. 6.000 urte inguru dituzte duna horiek eta balio geologiko handia daukate.

Eskaileraz eskailera ekingo diogu bideari. Egurrezko eskulekuak ere lagun ditugu hasieran. Apurka-apurka zerua urdintzen hasi da, eguraldiarekin hitzordua jarrita bagenu legez. Eskulekuak amaitzen diren tokian, eskumarantz bidezidorra ageri da, baina guk aurrera egin behar dugu. Eskumara berriro ere harmailak agertu dira. Bide hori da hartu behar duguna. Berriro ere egurrezko eskulekuak. Gorlizko edo Astondoko badia eta hondartza gure oinpean. Maskor itxurako badia. Apurka-apurka esnatzen doa herria. Astondoko portu zaharrean kanaberak agertzen hasi dira. Hor dago Plentzia ere.


Atsedenlekuz atsedenleku

Egurrezko eskulekuak amaitu bezain laster begiratokia agertu da, jesarleku eta guzti. Jesarleku horien artetik jarraitzen du bideak, baina merezi du ikusmena gozatzeak. Barrikako itsaslabarrak ageri dira besteak beste. Aurrerago ere beste begiratoki bat agertu zaigu ezkerrera. Guk aurrera egin dugu, eskailerak gora, beste begiratoki batera heldu arte. Bidea zuhaitz artetik egingo dugu. Itsasargia dakusagu urrunean. Aurrerago beste atsedenleku bat.


Azkorriagako gotorlekua

Zuhaitz artetik atera gara. Kukulu auzo ingurura heltzean beste atsedenleku batekin egingo dugu topo. Bertan iturria, mahaiak eta parrila bat ere badaude. Bazkaltzeko ez da ez toki txarra, baina oraindik goizegi da horretarako. Hori bai, geldialdi txiki bat egitea komeni da, inguruan dagoenari erreparatzeko. Ezkerrera Uztrikoetxeko lurmuturra ageri da (Ustrikoetxe edo Uztrikotze). Bertan Azkorriagako gotorlekuaren hondakinak sumatzen dira: Eraikin nagusia eta bolbora gordetzeko erabili omen zuten beste eraikin txiki bat. Bertara joateko bidea ere badago, baina guk hurrengo baterako utzi dugu. Gotorleku honen berri 1795etik agertzen omen da dokumentuetan. Gotorlekuaren helburu zen Bizkaiko Jaurerria itsasotik etor zitezkeen etsaiengandik defendatzea. Badirudi, Plentzian zegoen gotorlekuaren ordez eraiki zutela, leku hobea zelakoan. Gaur egun Plentziako Itsas Erietxea dagoen lekuan zegoen gotorleku zaharra.


Flysch-ak

Uztrikoetxeko lurmuturra Muskiz eta Zierbenara begira dago. Han urrunean dira Muskizeko birfindegiak aireratzen duen kea eta Zierbenako portuko itsas-errotak. Eskuinera larreak, behiak... Alanbrezko hesiak banatzen ditu itsasoa eta baserria, mendiak eta itsasoak bat egiten duten lekua baita hau. Alanbrezko hesiaren kontra doan bidean gora egin dugu, mendia edo itsasoa nahiago dugun aukeratu ezinik bageunde legez. Muga mugan. Itsaslabarrek eskaintzen diguten perspektibatik ikusten dugu mundua. Flysch iluna adituen esanetan. Baina zer da flysch-a? Fenomeno geologiko desberdinen (sedimentarioen) kausaz kareharriak eta material bigunak erritmikoki alternatzea da, egitura geologiko jakin bat eratuz.


Gorlizko Itsasargira

Ibiltzen hasi garenetik ordu erdira gutxi gorabehera, Gorlizko Itsasargira doan asfaltozko bidearekin egingo dugu topo. Orain artean bakarrik joan gara, baina asfalto gainean doazenak asko dira. Badirudi jendea ohituago dagoela asfaltora lokatzera baino. Guk pottoken begiradapean egin dugu saltoa. Argi dago gu garela atzerritarrak. Elegantziaz mugitzen dira eurena den territorio erdi libre horretan.

Itsasargia gero eta hurbilago eta gero eta handiago ikusten da. Bere kolore zuriak kontrastea egiten du itsasoko urdin kolorearekin zein atzean dakusagun kolore arrearekin. Billanoko lurmuturra ondo zainduta dago. Itsasargiaren azpian kanoi herdoilduak zutik dirau, oraindik ere etsaien erasoaren zain. Itsasargiaren gainetik 36ko Gerrako bunkerra dugu begira. Itsasargira heldu baino apur bat lehenago eskumara doan bidetik helduko gara bertara. Gazteen gordeleku bihurtu da urteekin, graffitiek erakusten duten moduan.

Bunkerraren eskumatik jarraitu dugu aurrera. Gorriztutako iratzeek ireki duten pasabidetik egingo dugu aurrera beste behin ere. Harrizko harresi baten ondotik pasatuko gara. Dagoen bide bakarra jarraitu eta seinaleak laster azalduko dira. Gatozen lekutik Itsasargira eta Astondora. Aurrera jarraituz gero, Ermua mendira eta Armintzara. Aurrera bada.


Billano irla, herensugea

Eskumara Fanos auzoko baserri eta etxeak utzi eta ezkerretik ageri zaigun bidean gora egingo dugu. Billano irla edota Herensugearen begiradapean egingo dugu bidea. Herensugea, bai. Izen horrekin ezagutzen du jendeak. Ur azpitik ur azalera datorren pizti erraldoiaren itxura omen daukalako. Badirudi esnatuta dagoela, mugimenduan, zerbait esan nahian. Eskuinetik, berriz, udazken kolorea. Oliozko margoa dirudi artadiak.


Ermua mendian

Laster batean gaude tontorrean. Ez da erraza baina tontorrean gaudela adierazten duen buzoia topatzea. Gorago dagoen artzainen bordak tontor itxura handiagoa dauka. Hori baino arinago, ezkerrean ageri da buzoia eta berarekin batera oroit plaka. 290 metrora gaude. Ikuskizuna zoragarria da. Gorlizeko badiatik Castro Urdialeserainoko kostaldea ikus dezakegu eta eskumara eginez gero Matxitxakora doa gure begirada. Heldu gara gure helmugara. Gehiago ibili nahi duenak aurrera jarraitu eta Armintzara bidea hartu dezake. Armintza Lemoizko udalerrian dago, portu txiki eta berezia da. Ordubete inguruko bidea da eta hara heltzean Gorlizko hondartzara doan autobusa hartu daiteke. Guk bueltako bidea toki beretik egingo dugu, merezi du eta.


Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Eguneraketa berriak daude