argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 27a

Inma Erreak adierazpenok egin zizkion Berriari: «Uste dut euskaldunok arazo bat dugula dirua eta kultura nahasten ditugunean. Badirudi derrigorrezkoa dela musu truk lan egitea, bestela berehala pizten baitira susmoak».

Elías Kerejetak zera adierazi zuen La Claven, zuzendari berriei buruz: «Ni ez naiz ezeren aurkitzailea. Haiek aurkitzen naute ni, hori da aldea».

Joseba Torre Metabolik BioHacklab kolektiboko kideak Garan esanak:: «Azkenaldian, fitxategiak partekatzea delitu dela sinetsarazi nahi diguten kanpaina agresiboak jasaten ari gara hedabideen aldetik (...) Jendeak historian zehar kultura nola transmititu den pentsatu beharko luke. Jakintza jarioa funtsezkoa da (...) Copyrightak, software monopolioek, garapen teknologikoari buruzko patenteek eta kopiak egitearen aurkako legeek sustatutako amildegi digitalak, kultur ondarea mehatxatzen dute».

Aitzpea Goenagak honakoa esan zuen Euskonews & Median: «Badirudi herri honetan ezin dela komedia ez den lanik egin, ezin direla gai konkretu batzuk ukitu delikatuak direlako. Azkenean, aztertzen hasi eta ohartzen zara euskal mundua, ikus entzunezkoari dagokionez, oso mugatua dela».