argia.eus
INPRIMATU
Errebolta Europara hedatzearen beldurra (Bero-beroan)
2007ko otsailaren 21a
Belgikan eman dira jada gazte baztertuek bultzatutako istilu kasuak, eta beldurra hedatu da Europako Batasuneko estatu askotan. Frantziako gazte baztertuen matxinadari buruzko iritzi asko entzun dira eta adostasuna nahiko zabala da zioei dagokienez: sustraia bazterketa eta pobrezian da. Harrigarriena, ordea, horren 'aurreikusia' zegoenari nola ez zaion lehenago aurre egin. Irtenbideetan ez da adostasunik, baina Frantzian nahiko garbi ikusten dute 2005eko azaroak aurreko bat eta ondorengo bat izango duela. Hiru aste dira matxinada hasi zenetik eta pentsatzekoa da errepresioak laster estaliko duela berau. Zioak ez, ordea, hor ere kontsentsu handia dago Frantzian, erreboltaren zioak konpondu ezinak dira errepresioarekin. Eta zer egin? Benetako berdintasun politikak eta diru ugari behar direla bai, hor ados; baina hori nola egin? hor ez dago kontsentsurik, lehia baizik.