argia.eus
INPRIMATU
Aldaketa handiak urtebetean (Bero-beroan)
2007ko otsailaren 21a
Inflexio puntutzat jo zen Batasunak duela urtebete Anoetan luzatutako proposamena eta egun ere hala irudikatzen da. Entzun eta irakurtzen ditugun mezuek ere hala dela iradokitzen dute: batetik, negoziazioaren eskema berreskuratu eta estrategia politikoaren ardatz bihurtu zen eta, bestetik, ezker abertzaleak 1994an Alternatiba Demokratikoarekin kaleratu zuen bi mahaien -beste proposamen batzuetan ere sarri jasoa- eskema berreskuratu zuen. Gatazka armatuaren bukaeraren esperantza eta baikortasuna egunetik egunera handitu da harrezkero. Bake prozesua geldo, baina seguru ei doa. Zuzenean ala zeharka hala iradokitzen digute negoziazioaren muineko aktore nagusiek, eta gertakizunek ez dute kontrakorik adierazten. Bada, hala ere, zuhur aritzeko arrazoirik, Lizarra-Garaziko prozesuan sortutako egoera berria atzeraezinekotzat jo zen gehienen aldetik. Denborak errealitate gordina non zegoen erakutsi zuen. Oso geldoa izango bide da dena. Bitartean bizitza politikoak aurrera jarraitzen du bere arazo eta erronka guztiekin.