Mahatserriko euskaldun urrientzat «Berton» aldizkaria

  • Berton aldizkariak, Bilboko Mahatserrian argitaratzen den agerkariak, zortzi urte beteko ditu hilabete gutxi barru. Oraintsu, hilabetekariko edukiak Internetenjartzen hasi da Batana Batu Kultur Elkartea. 125.000 biztanleren artean20.000 euskaldun bizi diren tokian ari dira lanean.

2021eko uztailaren 19an
Orain Bilbo barruan dago, baina 1925. urtera arte herri independientea izan zen Begoñakoa. Mahastiz inguratutako baserriak baino ez zeuden garai hartan. Txakolin asko eta ona egiten omen zuten bertan. Hortik Mahatserri izena. Gaur egun, berriz, auzo erraldoiek osatzen dute paisaiaren zatirik handiena: Uribarri, Zurbaran, Begoña, Otxarkoaga, Txurdinaga, Santutxu, Solokoetxe, Bolueta... Denera 125.000 pertsona bizi dira auzo horietan eta hortik 20.000 inguru dira euskaldunak. Auzotik auzora alde handia dago hala ere. Zenbait auzotan, Otxarkoagan kasu, euskaldunen kopurua oso txikia bada ere, Begoñako basilika inguruan, aldiz, %20tik gora dira euskaldunak. Bilboko beste leku batzuetan ez bezala, Mahatserrian euskara ez da guztiz galdu. Batez ere Otxarkoaga eta Artxanda inguruko magaletan euskaldun zaharrak bizi dira, euren seme-alabei euskara transmititu dieten euskaldunak.

Testuinguru horretan sortu zen Berton, Mahatserriko aldizkaria, orain dela ia 8 urte. Euskarazko hedabide baten beharrizana ikusita, Otxarkoaga eta Txurdinagako euskaltzale talde bat eta kazetari gazte batzuk elkartu ziren. Lan horretarako Euskal Herriko beste bazter batzuetako herri aldizkarien eredua hartu zuten kontuan. Batzar asko eta lan handia egin ondoren lehen zenbakia kaleratu zuten, 1998ko otsailean. Azaleko protagonista Julio Ibarra telebista aurkezlea izan zen. Dohainik banatu zuten lehenengo zenbaki hura eta urteko 1.000 pezetako kuota ezarri zuten gerora. Harrezkero 80 zenbaki argitaratu dituzte Batana Batu Kultur Elkartekoek.

Dozena bat lagunek osatzen dute Bertoneko lan taldea. Zazpi lagun daude erredakzioan eta dozena erdi bat dira kolaboratzaileak. Langileetatik bi egun erdiz ari dira lanean kontratupean, eta argazkilari zein maketatzaileak ere zerbait jasotzen dute. Gainontzekoak borondatezko langileak dira. Ia zortzi urte hauetan, lan taldea aldatzen joan da eta bakarra da sorreratik dagoena.

Aldizkariaren edukiak ere aldatzen joan dira, baina Hektor Ortega zuzendariaren esanetan, neurri handi batean hasierako edukiak eta egitura bere horretan mantendu dituzte. Aldaketak beste bi alorretan izan dira: «Batetik profesionalizatze bidea hasi zuela orain dela 6 urte eta horretan urrats txikiak eman baditugu ere, erabakiorrak izan dira aldizkariaren biziraupenerako. Bestetik, orain dela hiru urtetik hona doan banatzen dugula aldizkaria». Doan izan arren, harpidedun batzuek dirua ematen jarraitzen dute, laguntza moduan. Bestela publizitateak ematen duen diruaren eta diru laguntzekin funtzionatzen dute. Diru laguntzak Bilboko Udaletik, Bizkaiko Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik jasotzen dituzte.

Berton hilabetekaria da eta harpidetzen bidez banatzen dute etxeetara. Ortegak dioenez, «gutxi gorabehera 1.800 lagun dira Berton etxean jasotzen dutenak. Hasieratik hona igoera handia izan da, baina 125.000 lagun bizi dira eta kalkulatzen dugu 20.000 bat euskaldun daudela». Helburua euskaldun guztien etxeetara heltzea da, baina horretarako arazo nagusi bi dituzte. Batetik «erdal itsasoan euskaldunak non dauden jakitea zaila dela», eta bestetik oso esparru zabala dela Mahatserrikoa: «Ez da auzo bakarra, oso auzo desberdinak dira eta elkarren artean batzutan ez daukate harreman handirik. Auzoen izaerari dagokionez ere barruko bizitza dinamika oso desberdina da. Ez da eremu homogeneoa, ez dago batasunik» diosku Ortegak.

Era askotako edukiak biltzen ditu Bertonek. Azalean beti pertsonaia ezagunen bat agertzen da; Mahatserrin bizi dena edo bertan jaiotakoa. Horretaz gain, erreportaiak, auzoko taldeen jardueren inguruko artikuluak, kultura kontuak, kirolak, berri lokalak, inkesta... Atal berezi bat ere badauka Bertonek: «Begoña eta euskerea». Bertan Mahatserriko euskaldun zaharrak dira protagonista, gaur egun oraindik Begoñako euskara egiten dutenak. Ortegak dioenez, «zer kontatua daukanak kontatzeko, baina bere euskaran». Bukatu dira elkarrizketak, baina hemendik aurrera historiako kontuak sartuko dituzte atal horretan.

Otsailean beteko ditu 8 urte Bertonek eta aurrera begirako helburu nagusia harpidetzak gehitzea da. Baina ez hori bakarrik, kalean euren presentzia indartzea ere bai. Horretarako, besteak beste, kanpaina berezia egingo dute.


Liburu bi

Berton aldizkaria ateratzearekin batera, liburu bi argitaratzen lagundu dute. Lehenengoa orain dela bost bat urte atera zuten. Santutxuko AEK-k hainbat mendi irteera antolatzen zituen mintza praktikarako eta ibilbide horiek guztiak batu zituzten liburuan. Ibilbideen mapak eta beste hainbat xehetasun ere biltzen ditu liburuak.

Bestetik, Asapala Kultur Elkartearekin elkarlanean Bilbotarron euskeraren zuzuan liburua eta CDa ere argitaratu zituzten. Bertan Iñaki Gaminde ikerlari bilbotarraren 25 urteko lana batzen da eta ez berarena bakarrik. Bilboren sorreraren 700. urteurrena zela-eta beste zenbait lagunekin egindako lana ere biltzen du liburuak. Beraz, Gaminderekin batera Idoia Irastortza, Edurne Bengoetxea, Esther Elgoibar, Igor Martin de Vidales eta Koldo Urrutikoetxearen sinadura ere badarama.

Internetaren menpe
Hemendik aurrera Berton interneten ere irakurtzeko aukera egongo da. Ortegak dioenez, «aspaldiko asmoa zen, baina edozelan ez egitearren eta ondo egiteko baliabide onak behar direlako» itxaroten egon dira. «Azkenean, Asapala eta Topagunearen bitartez aukera sortu zaigu eta hor gabiltza. Proba batzuk egiten aritu gara orain arte eta hurrengo zenbakitik aurrera ia artikulu guztiak interneten jarriko ditugu». Ez hori bakarrik, zenbaki zaharrak ere interneten ikusgai jartzea da euren helburua: «Badakigu lan handia dela eta kostatuko zaigula, baina konpromisoa hori da. 81 zenbakitan hainbat gauza interesgarri argitaratu dira eta gainera, horietako asko ezin dira beste inon topatu. Uste dugu ahalegin hori egiteak merezi duela». www.asapala.org edo www.topagunea.org webguneetatik sartu daiteke Berton aldizkarira.
Interneten lehenengoz argitaratuko badute ere, Bertonek oso harreman berezia dauka internetarekin. Haren menpean bizi dela esan genezake. Izan ere, Mahatserriko aldizkariak oso bidaia berezia egiten du erredakziotik harpidedunen etxeetara. Hektor Ortega zuzendariak lau hitzetan laburbildu digu: «Gure maketatzailea Segovian dago. Aldizkaria Begoñako Errepublika zaharrean egiten da, maketatu Segovian eta inprimatu Gipuzkoan, Lasarten».


Azkenak
‘Prentsa' bereizgarria zeraman autoa jomugatzat hartu eta beste bost kazetari hil ditu Israelek Gazan

Gutienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al Quds telebista katean zebiltzan lanean.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


Eguneraketa berriak daude