argia.eus
INPRIMATU
Zer da: Tubacex
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a
Tubacex 1963an fundatutako talde industriala da, altzairu herdoilgaitzezko tutu soldatu gabeak fabrikatzen eta saltzen dituena eta mundu osoko 50 herrialde baino gehiagotara esportatzen duena. Bigarren produktorea da munduko rankinean. Taldearen burua Laudion dago, eta Espainiako Estatuan, Austrian (Sber) eta Amerikako Estatu Batuetan (ALTX) dauzka filialak; delegazioak, berriz, Italian, Frantzian, Herbeheretan, Alemanian, Polonian, Txekian, Hungarian, Kanadan, Txinan eta Korean. Egungo egunean, 1.500 laguneko plantilla dauka. Industria hauek ditu bezero nagusi: petrolioarena, petrokimikoa, energiarena, automobilgintzakoa, elikagaiena, aeronautikoa, nuklearra eta ekipamenduetarako ondasunena. 59,84 milioi euroko kapital soziala dauka, eta akzio guztiek burtsan kotizatzen dute. 2004. urtean, 348 milioi euroko salmenta egin zuen, eta 14 milioi euroko irabazi garbi kontsolidatuak lortu zituen: %123an gehitu zuen aurreko ekitaldiko etekina. Elaboratu berria du 2010a bitarteko plan estrategikoa, hazkundea garantizatzeko eta altzairu herdoilgaitzezko tutu soldatu gabeen munduko lehen produktore bilakatzeko.