Xabier Monasterio: «Hizkuntzek elkarren artean dituzten desberdintasunak azal hutsekoak dira»


2021eko uztailaren 27an
Mintzairaren miraria jarri diozu zure saioari titulua. Zergatik hautatu zenuen mintzaira hitza eta ez hizkuntza?
Gaur egun ez dakit erabateko sinonimoak ote diren ere; esango nuke erabilera dialektala daukatela -mintzaira Iparraldean erabiltzen dute gehiago, eta hizkuntza Hegoaldean-. Baina uste dut hizkuntza hitza irakaskuntza ofizialean oso debaluatua dagoela -Hizkuntza eta Literatura, institutuan edo ez dakit non gainditu beharreko irakasgai bat-. Beraz, hautatu nuen beste hitz lirikoago bat -mintzaira- Nolanahi ere, nik mirariari eman nahi nion garrantzia, niretzat hizkuntza guztiak benetan miraria direlako.

Mintzairaren sorreraz ari al zara?
Jakina!

Nola sortu ote zen hitz egiteko gaitasuna?
Denetarik esan izan da. Hizkuntzalaritza oso zientzia berria da, eta zientzia ez zen garaietan, denetariko aieruak, iradokizunak eta teoriak agertu ziren, aurreko jendeak ere mirarizkotzat jotzen zuelako hizkuntzaz baliatzea eta hizkuntza izatea. Adibidez, guarani herriak Ñamandú jainkoa zeukan, eta haien aburuz mintzamena Ñamandúk bere buruari eginiko oparia zen; eta gero, bere baliagarritasuna ikusirik, gizon-emakumeei dohain gisa ematea erabaki zuen. Indian ere mintzamena jainkosa baten oparia izan zela esan ohi zen. Euskal Herrian ere mitologiarekin lotu izan dugu -Aitorren hizkuntza: izaki mitologikoa asmatu dugu, eta haren emaitza gisa ikusi izan da hizkuntza, ez hain urruneko garaian gainera-. Biblian, berriz, Babelgo dorrearen istorioa agertzen da: gizakiek heldu nahi dute Jainkoaren aginteraino, horretarako dorrea eraikitzen dute, eta oso handinahiak direnez, Jainkoak zigortu egiten ditu. Nola? Hainbat hizkuntza nahasiz eta emanez. Horrek frogatzen du urtetan hizkuntza bakarraren aldeko teoria erabili zela: hizkuntza "ama" egon zela, eta harengandik "kumeak" sortu zirenekoa; frogatu ez den teoria da, bestalde. Gaur egungo ildoak beste bide batetik doaz.

Zer diote ildo horiek?
Aldi berean hainbat tokitan sortuko zirela hizkuntzak.

Nola?
Aipatu ditugunaz gain, teoria asko dago: lehenbizi interjekzioak izan zirela; edo lehenbizi oihuak, eta oihutik hitzera pasatu ginela geroztik... baina hori ere ez da frogatu. Gaur egungo hizkuntzalariek diote, hain egitura konplexua denez hizkuntza, nekez erator daitekeela oihutik. Berezko kontua izan zela, pixkanakako garapen osoa izan zuena, baina jada berez egitura konplexutik abiatu zela hizkuntza. Dena den, inork ez daki nondik sortu zen, eta nekez jakingo dugu nola, testigantza idatzirik ez daukagulako: zaharrenak duela 5.000 urtekoak baitira.


Liburuan agertzen duzunez, gizakiak bost bat milioi urte daramatza Lurrean; hitz egiteko gaitasuna, berriz, duela 30.000 urte inguruan kokatzen duzu...
Bai, milaka eta milaka urte pasa zituzten hura gabe. Batere hitz egin gabe? Hori ere ez dakigu. Beharbada honelako hizkuntzarik gabe, gizakiak berak ere beste era batekoak zirelako: ez ziren homo sapiens sapiensak, gu garen bezalakoak; beste era bateko primateak ziren; beharbada hitzezkoa ez zen beste komunikazio kode bat erabiltzen zuten.

Gizakiok animaliak gara baita ere. Ez al da hizkuntzaren dohaina duen beste animaliarik?
Guk hitz egiten dugun bezala egiteko ez, behintzat. Animalia guztiek edo gehienek badituzte beren barne-kodeak. Semiologian beti aipatzen dira tximinoen kasua, erleen dantza, baleen orro berezia, izurdeena... Gertatzen dena da kode horietan guztietan ez dagoela bigarren artikulaziorik -nolabait esateko: letrak lotzea, letra horiek ordenatuz hitzak osatzea, eta esanahi bat edo beste ematea; ez da berdin casa edo saca-. Animalien kodeak, berriz, "linealak" dira, nolabait. Guk "bigarren buelta" bat ematen diegu zeinuei, eta hori da gizakion bereizgarria.

Zer izan zen lehenik, mintzaira ala pentsamendua?
Esango nuke elkarren osagarriak direla. Ez dut pentsamendurik gabeko hizkuntzarik imajinatzen, eta hizkuntzarik gabeko pentsamendurik ez dago, hizkuntzarik gabeko gizakirik ez dagoen bezala -ez badauka halako afasia bat edo gaixotasun kroniko larririk-. Baina, beno, hizkuntza beti da pentsamenduaren sostengua; eta bere arauak, bere egiturak dituenez gero, gure pentsamendua moldatu egiten du. Guk, pentsatu, hizkuntzaren baitan pentsatzen dugu. Hizkuntzarik gabe ez dugu pentsatzen.

Munduan 150.000 hizkuntza izan omen dira. Nola eman zen ugaritasun hori?
Ugaritasuna berezkoa delako. Gaur egungo murrizketa da anormala dena, gero eta hizkuntza gehiago galtzea, hizkuntza batzuek beste hizkuntzak jatea. Hizkuntzak bizidunak dira, izaki bizidunek erabiltzen dituztelako, eta haiek bezala hizkuntzak ere jaio, hazi, batzuetan ugaldu eta beste batzuetan hil ere egiten dira. Eta kasu bakanen batean berpiztu ere bai -hebreera, adibidez-.

Zergatik sortu ote zen hizkuntza?
Gizartearen beharrei erantzuteko. Gizakiok mendeetan elkarrekin bizi izan gara, taldeetan, herri txikietan... Migrazioak ere elkarrekin egin izan ditugu. Elkarren beharra dugu ugaltzeko, laguntzeko, bizi irauteko... Nolabaiteko kodea behar genuen, eta han-hemen hizkuntzak sortu ziren, aldi berean uste denez. Hizkuntzaren abantailak? Oso handiak dira. Oso elementu gutxirekin errendimendu ikaragarria lortzen dugu. Eta ahozkoa izateak ere sekulako abantailak ekarri zituen argi indarrik ez zegoen garai haietan, aukera ematen baitzion gizakiari gauez ere komunikatzeko ehizan, kobazuloan, beren harremanetan...

Nola egin ote zuen gizaki batek beste gizaki batzuen kodeak ikasteko?
Hori gizakia bezain zaharra da. Itzulpena beti egon da. Giza talde batek hizkuntza propioa garatzen zuen; baina, jakina, aldamenean beste giza talde batzuk bizi ziren, eta haiek premia berberak zituztenez, antzeko edo bestelako kodea sortzen zuten; baina merkataritzarako, trukerako, harreman fisikoetarako erlazionatu beharra zeukatenez, itzulpenaren beharra sortu zen. Eta bitarteko oso fenomeno politak egon dira, pidgin izenekoak: hau da, helburu zehatz baterako bi komunitateen artean sortzen diren sasi-hizkuntzak. Bi komunitateek beretik ematen dute, baina besteena ere onartzen dute; niri oso ariketa demokratikoa iruditzen zait, gaur egun gertatzen ez dena. Euskaldunok pidgin bat izan genuen balearen arrantzaren garaian, Islandia eta Kanada aldeko indioekin trukean ibiltzeko, eta pidgin hartan indioen hizkuntza, euskara eta latina nahasturik zeuden. Hori beti egon da: kotoi landaketetan, Gurutzada garaietan... Horregatik orain jendea spanglisa edo euskañola egiten delako harritzen denean esan beharko dugu horiek historian gizakia bezain fenomeno zaharrak direla eta beti onurarako izan direla, harremanak bideratzen lagundu dutelako.

Baina bestelako hizkuntzak direla eta, gizakiak aurreiritzi asko izan ditu eta jarraitzen du izaten. Hori ere betitik izan al da?
Bai, hizkuntza identitatearen seinalea ere izan delako. Hizkuntzak gauza asko esaten ditu gutaz, uste dugun baino gehiago. Esaten du, adibidez, nongoak garen, gure adinaz ere asko -zaharrek eta gazteek ez baitute berdin hitz egiten, ez doinuan, ez hiztegian, ez forman...-; gure generoaz ere esaten du, dugun lanbidea ere salatu dezake, eta abar. Eta giza taldeak, horretaz konturaturik, beren identitatearen ikurtzat hartu izan du hizkuntza, bakoitzak berea. Eta albokoa, ulertzen ez dena, ezezaguna dena, beti txartzat, arbuiagarritzat hartzeko joera izan du. Edonon.

Hizkuntza zahar eta modernoak, zailak eta errazak...
Horretaz bai hitz egin nahi nukeela! Izan ere, «nirea ona, besteak txarrak» hortik abiaturik, hainbat eta hainbat aurreiritzi eratortzen dira. Adibidez, hau handia da, eta handia denez gero inportanteagoa da; eta hau txikia da, eta txikia denez gero ez da hain inportantea. Nik uste dut hizkuntza guztien duintasuna eta berdintasuna defendatu behar dugula, hiztun kopurua edozein izanda ere, 200 milioi edo 200 hiztun izanda ere. Beste etiketa bat: hizkuntza batzuk zailak dira ikasteko, eta beste batzuk errazak. Euskararen kasuan beti entzuten dugu hori: euskara oso zaila da ikasteko; oso zaila da oso bestelakoa delako; baina beti pentsatu behar dugu A-tik B-ra dagoen distantzia B-tik A-ra dagoen berbera dela. Eta edozein hizkuntzaren lehenbiziko ezaugarrietako bat ikasgarritasuna dela. Hizkuntzak bere iraupena bermatu behar du, eta horretarako belaunaldi gazteek ikasi egin behar dute; ikasgarria ez balitz, edozein hizkuntza galdu egingo litzateke automatikoki. Hizkuntza guztiak, egiturari dagokionez, berberak dira. Hizkuntzek elkarren artean dituzten desberdintasunak azal hutsekoak dira.


Azkenak
2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-24 | Jakoba Errekondo
Abarkak astintzen zituen

Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]


2025-02-24 | Iñaki Sanz-Azkue
Apo pikart europarra
Gaueko kantari bakartia

Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]


Udaberrian loratzen ausartzen naiz

Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.


Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eguneraketa berriak daude