Ihesi: Golako errekan zehar

Eskualde honetako udalerri gehientsuenen moduan, Arratzuko etxe eta baserriak hainbat auzotan sakabanatuta daude: Gorozika, Barrutia, Uarka, Barroeta, Belendiz, Zubiate, Loiola eta nola ez, Elexalde. Golako errekaren erriberatik doan errepidetik soro, belardi eta azken hamarkadetan kiwi landaketa ugariren artean, Loiola auzoko plazara heldu gara. Bertan daude udaletxea eta eskola zaharra, eraikuntza ikusgarriak biak. Zertxobait aurrerago Golakok inguratzen duen muinoan kokatzen da Elexalde, kaskoan Santo Tomas eliza eta abatetxea dituela. Duela hamarkada gutxi batzuk arte, hainbat burdinolen harrabotsa entzun zitekeen bertatik. Hauxe izango dugu gaurkoan abiapuntua (85 metro).

Olazarrako burdinola eta errota

Abiatu aurretik Done Jakue bidea adierazten duen mugarria ikusi ahal izan dugu bide bazterrean. Ondorengo bidegurutze orotan ere aurkituko ditugu antzeko seinaleak, izan ere, kostaldeko bidea hemendik bertatik igarotzen baita, Bolibarko Ziortza kolejiatatik Gernikara bidean. Lehen urratsak beraz, Done Jakue bidea jarraituz burutuko ditugu erreka ertzera jaitsiko gaituen errepidean barrena. Olazarrako burdinola da eskuinaldean topatu dugun eraikuntza eta berari itsatsirik bi ardatzeko irin errota (50 m) dago. Golako errekatik ubidez zetorren urak mugitzen zuen errota eta burdinolak martxan jartzeko beharrezko makineria.

Done Jakue bidean aurrera egin beharrean, PR baten arrasto zuri-horiak lagun, ezkerrera jo dugu, errekaren eta arto zein indaba soroen artean abiatzen den zidorretik. Landaretza joriko erreka ertzean gora -besteak beste haritzak, haltzak eta urritzak-, alde batean ur garbiko erreka dugula eta bestean metro batzuk goraxeago ubidearen aztarnak ditugula, burdinolaren urtegia zenera iritsi gara. Egun urtegiko horma hondatua badago ere, garbi antzeman daiteke presa eta ubidearen hasiera non dauden. Tentu handiz urtegiaren ezker aldetik igaro eta errekan gora jarraitu dugu, zelai lauari bira eman eta laster baserri batera iritsi arte. Baserri aurreko zubia igarota, Mendatako udalerrian jada, etxe azpiko uztaitik irteten den erreka ikusita, antzina hau ere errota izan zela ohartu gara.

Montalban dorretxea

Errotaren eskuin aldetik abiatzen den bidean gora jarraitu dugu, erreka zokotik irten eta gainaldean kokatzen den Montalbango dorretxearen bila. Done Jakue bidearekin bat egingo dugu berriro, baina oraingoan aurkako zentzuan burutuko ditugu berrehunen bat metro, harik eta bidegurutzera iritsi arte. Zutoin adierazleari kasu eginaz, arte itzel baten ondotik igaro eta dorretxepera iritsi gara neke handirik gabe (205 metro). Egoera onean ez dagoen arren, talaia bikaina izaten jarraitzen du gain honek. Golako errekak osatzen duen ibilbide bihurri eta meharraren jagole bikaina dugu dorretxea. Inguruan mendi bizkar gainean, pinudiaren gainetik ageri dira Mendatako Elexaldeko eraikuntza urriak larre berdeen artean. Hegoaldeko ikuspegia itxiz, eskualde honetako benetako zaindari den Oiz mendia nabarmentzen da, goibel eta hilzorian, azken urteotan jasandako zauriak larriak izan baitira.

Artzubi, XVI. mendeko zubia

San Pedro baseliza xume berritutik Zarra auzoko baserrietaraino jaitsi gara. Hiruzpalau arkupedun baserri eder, etxe aurrealdea zintzilikatutako piper gorri sorta ederrez apainduak dituztenak. Zarrabentako bidegurutzeraino jaitsi beharrean, eskuinera jo eta Laprastegi baserrirantz abiatu gara, honen albotik igaro (150 metro) eta pinudian barneratzen diren pistetatik eskuinekoa hartzeko. Laster ailegatu gara Montalban dorretxera igotzeko erabili dugun bideraino (175 metro). Oraingoan, ordea, bidean behera jarraituko dugu, Done Jakue bidearekin bat. Jaisten hasi aurretik, inguru honetan -tamalez egun sasi artean- Laprastegiko galtzada zaharraren aztarnak antzeman daitezke garbi asko. Beherantz jota, ataka pare bat igaro eta erreka zokoan Golako erreka zeharkatzen duen XVI. mendeko Artzubi zubira iritsi gara (50 metro). Zubi zahar honen zoladura nabarmentzekoa da, harri mota ezberdinez eta orden berezian baitago zolatua. Erdialdean, lurrean sarturik, Mendata eta Arratzuko muga adierazten duen mugarri bitxia ere badu. Bidean gora berehala hartuko dugu Santo Tomas eliza dagoen kaskoaren gainaldea (85 metro).

Olazarra burdinola eta errota: Oraintsu arteko ogibideak
XVII. erdialdeko agirietan jasoa dago Olazarrako burdinola. 1799. urtean arteagatarren leinuko Montijoko kondearena zenean, 703 burdin kintal eman zituen. XIX. mendearen erdialdean utzi zion jardunari. Trianoko (Muskiz) mendietako burdinaz hornitzen zen. Meatzaritzako gabarretan garraiatzen zuten burdin mea kostaldetik Ajangizko "Errenteriara", gaur egungo Gernika-Lumoko auzora. Handik lantegiko biltegiraino animalien bizkarrean eramaten zen. Lantegiko labeetan mea txikitu eta berotu egiten zen pasta edo "agoa" sortu arte. Pasta hori mazoaz lantzen zen zepatik bereiztu eta itxura emateko. Bost langilek osatzen zuten burdinolan lan egiteko oinarrizko taldea: bi urtzailek, bi forjarik eta ikastun batek. Langileen jantziak, soingainekoak eta artilezko kapela zabalak, berotik zein txinpartetatik babesteko egokiak ziren. Gau eta egun egiten zuten lan, txandaka, ura zegoen bitartean. San Joan egunetik San Migel egunera ez zen urik izaten.

Antzina bost burdinola zeuden inguru honetan, baina gure herrian gaur egun dauden siderurgia industria izugarriak sortu zirenean itxi beharrean aurkitu ziren.

Burdinolari itsatsitako eraikina bi ardatzeko irin errota izan zen XX. mendearen azken hamarkadetara arte. Lehenago beste eraikin bat izan zen, burdinolaren garai berekoa, 1745ean "Arratzu errota" bezala erregistratua, eta 1799an lantegiaren izen eta jabe berak izan zituena.

Santo Tomas eliza
Arratzuko eliza errenazimendu garaiko oinarriaren gaineko erreforma barroko eta neoklasikoen emaitza da. Ereñoko harrobietako kareharri gorria eta Oiz mendiko hareharria erabili ziren eraikitzeko. Penditza handia zenez, terrazak egin behar izan zituzten eliza eraikitzeko. Zimendatzea ezegonkorra zela eta, horma-bular irmoak erabili behar izan zituzten gangen pisuari eusteko. Hiru nabe eta lau atal ditu, eta erdiko nabean du kapera nagusi errektangularra. Arras deigarria da elizpea, eliza osorik inguratzen duelako eta nagusiki hareharrizko harlauza erregularrez zolatuta dagoelako. Hego-ekialdean oraindik eliza atariko ohiko mahaiak dirau edo "txopitel harria" izenekoak, non herritarren erabakiak sinatu ohi ziren. Oso elementu interesgarria da korua, Bizkaiko koru barroko nabarmenetarikoa delako.

XVIII. mendean oso maiz gertatu zen moduan, egurrezko egitura zaharra, harri landuz egindakoarekin ordezkatu zuten.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude