Biziraupenak estu lotzen du


2021eko uztailaren 27an

Ixiar eta Norden oso pertsona ezberdinak dira. Ixi adineko euskal emakumea da, barazkiak saltzen ditu herriko azokan eta iragana ondo gogoan du, bere familia, bere gaztaroko istorioak, bere senarra izandakoa... Norden afrikarra da. Gerra bizi izan du hezur-haragitan, gosea, eta Euskal Herrira etorri da bizimodua ateratzera. Beldurrari aurre egiteko abesten ikasi zuen amarengandik eta horixe du euskarri: musika. Bere taldearekin musika jotzen du azoka ondoan eta ahal duen beste, diskoak nahiz zapiak, saltzen saiatzen da. Kultura, bizipen eta adin ezberdinekoak izan arren, uste baino gauza gehiago partekatzen dute: laster behin betiko itxiko den azokan egiten dute lan eta aldaketak abiada bizian gertatzen diren mundu honetan biziraun nahi dute.

Gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditu Neska politak, artasoro alaiak antzezlanak. Ateak betiko itxiko dituen azoka da obraren kokalekua eta, kasualitatez, estreinatu zen herrian, Errenterian, azoka zaharra itxi berri dute eta antzokiaren ondoan dago zabaldu berri duten merkataritza zentroa. Eta azoka zaharreko baserritar barazki saltzaileek merkataritza zentroaren kanpoan dute saltokia, estalpe baten azpian.

Maite Agirre dugu antzezlanaren zuzendari eta idazlea. La baladilla de San Sebastián izenburupean plazaratu zuen antzezlana Hiru argitaletxeak duela urte batzuk eta haren moldaketa da Agerre teatroak aurkeztu berri duen antzezlana. Mielanjel Haranak eta Arantxa Gurmendik hartu dute obra euskaratzeko ardura eta taxuz egin dute. «Arrazoi ugarik eraman ninduten lana idaztera. Bat-batean, Donostiako Bretxa merkatua zegoen tokian zulo bat zegoen eta irudi horrek indar handia izan zuen. Konturatu nintzen oso azkar goazela, bizitza oso azkar doala eta guk martxa horretan, erritmo horretan sartu behar dugula. Horrekin batera, garai berean etorkinak gero eta gehiago etortzen hasi ziren. Ordura arte inmigrazioa hiri handietako gauza zen, baina, orduan, Donostian bertan, Euskal Herrian bertan hasi ginen hori gertutik bizitzen».

Antzerki-kontzertua

Arantxa Gurmendik eta Jon Gaubekak txukun gorpuztu dituzte Ixi eta Nordenen rolak. Haiekin batera Karlos Nguema eta Freenetik taldea daude oholtzan, Nordenen musika taldea irudikatzen eta taldearen kantu propioak jotzen. Izan ere, tarte handia du musikak bai eszenatokian bai obran. «Etorkin asko ezagutzen dut eta gehienak musikariak dira. Eta horrek bultzatu dit agian etorkin hau musika talde batean kokatzera. Karlos Nguemak aita etorkina du eta beraz, lotura handia du protagonistarekin», dio zuzendariak.

Entseguek aurrera egin ahala, Maite Agirrek argi ikusi zuen obrak erritmoa, musikalitatea eskatzen zuela, hala testua esateko moduari zegokionez nola taula gainean antzezteari zegokionez. Horrexegatik, esaera zahar asko esaten ditu Ixik eta hitz jokoak egiten ditu Nordenek. Maite Agirreren hitzetan, «adineko emakume eta gizonek, beste hizkuntza bat daukate, aberatsagoa. Hitz egiteko modu horrekin nire ama omendu nahi izan dut, oso hizkera berezia zuen, ez zen bertsolaria baina errimak egiten primerakoa zen». Erritmo hori areagotzeko, Ixik eta Nordenek abestiak kantatzen dituzte eta jakina, Freenetik taldeak abestiak zuzenean jotzen. Taldearen zuzeneko soinuaren bolumen altuak aktoreen presentzia ahultzen du gure irudiko, baina baliteke nahita bilatutako kontrastea izatea. Belarrietara ez ezik, ikusleen begietara ere iritsi behar zuen erritmoak, eta hartara, dantza egiten dute protagonistek, dela pasodoblea, dela Afrikako kantu tribala. Bi aktoreek esperientzia zuten dantzaren munduan eta ondo moldatu dira.

Barazki kaxak lubaki

Zuzendariak ez zuen eszenaratze kostunbrista egin nahi eta bi artista gazterengana jo zuen eszenografia eta jantziak egin zitzaten. Inés Martínez de Iturrate arduratu da eszenografiaz. Barazki kaxekin instalazio mugikorra egin du. Kaxez osatutako egitura euskarri egokia da Josu Rekalderen bideo eta irudien proiekziorako. «Bagenekien hasieratik hor bideo batzuk proiektatu behar genituela eta horretarako egokia izan behar zuen. Niri ez zaizkit batere gustatzen pantailak eszenatokian. Proiektatzea permititzen du eta aldi beran, kontrako fokoak jartzea». Jantziak Amaia Zabalak egin ditu, folklorismotik ihesi. Bartzelonan moda diseinu ikasketak bukatu berri ditu eta datorren urteko Gaudi pasarelan parte hartzeko hautatua izan da.

Lanpetuta dabiltza Agerreko kideak. Neska politak, artasoro alaiak aurkeztu berri dute, Puta zahar alkauete Zelestina antzezten jarraitzen dute eta EHUn antzerki tailerra eskainiko dute ere aurten. Proiektuak ere ez dituzte faltan. Emakumeen komedia bat idatzi nahi du Agirrek eta koadernoan ohar batzuk idatzita ditu jada.

Non eta noiz
Azarotik aurrera Neska politak, artasoro alaiak ikusteko aukera ugari izango da. Azaroaren 4an Beasainen izango dira, 5ean Azpeitiko Antzerki Topaketetan, 11n Zornotzan, 16an Hernanin, 25ean Lezon, 30ean Bilbon eta abenduaren 16an Tolosan.


Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude