argia.eus
INPRIMATU
10.000 okzitaniarren aldarrikapena Carcassonan (Bero-beroan)
2021eko uztailaren 19a
Joan den larunbatean 10.000 pertsona bildu zen Carcasonnan Okzitaniako kulturaren alde. Manifestazioak, gutxitan bezala, oihartzuna lortu du Frantziako zenbait komunikabidetan eta David Grosclaude Okzitaniar Ikasketen Institutuaren lehendakariak manifestazioaren bukaeran adierazi zuenez, «Carcassonaren aurreko bat eta ondorengo bat izango da».