argia.eus
INPRIMATU
Gorka Espiau AEBtako Bakearen aldeko Institutuarekin arituko da lanean Washingtonen (Bero-beroan)
2007ko otsailaren 21a
Azken hamar urteetan Elkarriko nazioarteko harremanen arduradun izan den Gorka Espiauk Washingtonen iragango ditu datozen hamar hilabeteak eta AEBtako Bakearen aldeko Institutuarentzat (USIP) Euskal Herriko gatazkari buruzko txostena egingo du. Institutu hau AEBtako Kongresuak sortu zuen eta munduan zehar diren gatazken kudeaketa eta irtenbideak aztertzen ditu. Elkarri aldizkariaren 119. zenbakian elkarrizketa interesgarria egin diote Espiauri eta bertan munduan zehar euskal gatazkaz entzundakoen berri zabal eta zehatza ematen du.