argia.eus
INPRIMATU
Frantziako espetxeen egoera «lotsagarria» salatu du Alvaro Gil-Roblesek (Bero-beroan)
2021eko uztailaren 20a
Fresnes, La Santé, edo Marsellako Les Baumettes espetxeak ezagunak dira Euskal Herrian azken urte luzetan Frantziako euskal presoen egoera jarraitu dutenentzat. Egoera gogorra eta baldintza eskasak oso orokorrak dira Frantziako espetxeetan eta Europako Kontseiluko Giza Eskubideen komisario Alvaro Gil-Roblesek, espetxeak eta atxiloketa gunek bisitatzeko egin duen bisitaren ondoren, egoera «izugarria» dela aitortu du. Bisitatutako toki batzuk Europan ikusi dituen txarrenetakoak direla aitortu du, eta adibide gisa jarri du Parisko Justizia Jauregiko atxiloketa gunea. Gil Roblesek salatu duenez, Nicolas Sarcozy barne ministroa izan da Europa osoan egindako bidaietan berarekin bildu ez den barne ministro bakarra.