Euskararen normalizazioan politikaren pisua


Lau mahaikideen artean hitz egiten lehena Paula Kasares izan zen eta beste ezer baino lehen, gogorarazi zuen Iparraldeko ordezkaririk ez zela mahaian eta pena zela. Lau hizlariek beren txostenetako jarduna laburbildu zuten eta aurrera egiteko moduak baditugula azpimarratu bazuten ere, garbi adierazi zuten datozen 20 urteotan ez dugula euskararen erabateko normalizaziorik ezagutuko.

Ondorengo iritzi trukaketarako haria Joxe Jabier Iñigok eman zuen. Iñigok azpimarratu zuenez, euskararen normalizazioan, arlo sozialean eta norbanakoaren mailan, gutxi-asko asmatzen ari gara, baina arlo politikoan eragiten ez. Datozen 20 urteotako klabe moduan azaldu zuen politikaren alorra, eta gizarte eragileak eskas sumatu ditu instituzio eta alderdi politikoei eragiten. Gai hau jorratzea zaila dela onartu zuen. Estatu burujabea izatearen garrantzia mahai gaineratu zuen. Arlo politikoan lan egiten ez bada, beharbada, euskararen katastrofeaz edo bukaeraz hitz egin beharko dugula adierazi zuen. Kontzientzia politikorik edo apustu politikorik ez egotea azpimarratu zuen Iñigok, euskara lehentasunetatik at dagoela, alegia, euskararen alorrean ez dagoela ausardiarik. Hitzok Miren Mateori begira esan zituen eta Mateok honakoa erantzun zion: «Hizkuntz politika epela egin dugula diozu? Beroa? Hotza? Batzuk hotzagoa egitea ere nahiago zuten. Malguak garela? Bai, gerri pixka batekin jokatu dugu». Iñigok hizkuntz politika ez molestagarria egiten saiatzen direla esan zion Mateori eta azken honen ustez, «hizkuntz politika beti izango da molestagarria, baina inposatuta ez dago ezer». Entzuleen galderak hasi aurretik euskararen normalizazioan estatua izateak ala ez izateak duen garrantziaz aritu ziren hizlariak. Iñigok estatua izatearen berebiziko garrantzia aipatu zuen eta Mateok euskara normalizatzeko autogobernua badugula erantzun zion eta zera gaineratu: «Hizkuntz politika ezin dugu kolore bakarrekoa egin». Erramun Osak gogorarazi zuen euskararen eremua abertzaleena eta ez abertzaleena dela.


Hizkuntz politika Lehendakaritzan

Hizkuntz politika Kultura Sailean zergatik dagoen galdetu zion entzule batek Miren Mateori; bere ustez, kokapen egokia Lehendakaritza litzateke. Honela erantzun zion Mateok: «Lehen Lehendakaritzan zegoen hizkuntz politika, baina ez zuen pezetarik ere. Nahiago dut organo periferikoa izatea eta baliabideak izatea. Ez dut uste, hala ere, Jaurlaritzan hizkuntz politikak duen kokapena denik soluzio bidea». Erramun Osak berriz, hizkuntz politika Lehendakaritzan kokatzeak duen garrantzia azpimarratu zuen.

Mateori aurkeztu zitzaion hurrengo gaia honakoa izan zen: euskara ikastea erronka positibotzat hartu beharrean, jendea behartuta sentitzearena. Presioaren eta atsegintasunaren arteko nolabaiteko oreka egon beharko lukeela aipatu zuen entzuleak. Miren Mateok erantzun zion egitura politikoak ez dakarrela berez normalizazio politikorik. Eta zera gaineratu zuen: «Ez dut uste inposaketa jokabide ona denik, baina bai, tentsio puntua mantendu behar da gizartean, deseroso xamar senti dadila». Horren harira Joxe Jabier Iñigok aipatu zuen nola Kontseiluak eskatu duen, Katalunian dagoen moduan, euskararen ezagutza derrigorrezkotzat hartzea. Dena den, eskaera hori ez du uste Iñigok inposaketa denik.

EAEko hizkuntz politikaz bero-bero aritu baziren hiru hizlari (batez ere Mateo eta Iñigo) azken hitza Paula Kasaresek izan zuen, berak esan bezala Nafarroako «periferia»tik: «Nafarrok EAEren esperientzia dugu erreferentzia, baina batzuetan antzeko miseriak aurki ditzakegu batean eta bestean».

Ezin esan etorkizuna ezkor irudikatu zutenik hizlariek, nahiz eta mahai-ingurua baikortasun kutsuagatik nabarmendu ez, eta beraz, Kasaresek katalan bati hartutako esamoldea gogoratuko dugu: «Egin dezagun euskaraz egin daitekeen guztia eta erdaraz euskaraz egin ezin daitekeena».


Azkenak
2024-12-12 | Nicolas Goñi
Plastiko kutsadurari buruzko gailurraren porrotak kudeaezin bihurtu dezake

Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]


2024-12-12 | Leire Ibar
Osakidetzako oposizioen filtrazioen ikerketa errudunik gabe itxi du epaileak

Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.


Kalitatezko hezkuntzaren aldeko eserialdia egin dute Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren sarreran

Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
“Kanal bat, hizkuntza bat” logika gainditzeko eskatu diote ETBri

Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


Europako datu zentro handienetakoa Araban: zein dago proiektuaren atzean?

Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan, ustez puntako teknologia “jasangarria” duten baina elektro-intentsiboak... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


2024-12-12 | Irutxuloko Hitza
Nola egin aurre arrazakeriari kazetaritzatik?

Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.


2024-12-12 | Leire Ibar
Palestinarekin elkartasunez, McDonald’s berriari boikota egitera deituko dute Santutxun

Abenduaren 13an mobilizazioa antolatu dute Santutxun (Bilbo), enpresa amerikarra palestinarren aurkako genozidioaren parte dela salatzeko. Auzoko kideek azpimarratu dute ez dutela nahi auzoan sarraskiari sostengua ematen dion enpresa multinazionalik.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude