Iñaki Segurola: «Pentsatzeak ez dauka zerikusirik errespetuarekin»

  • Iñaki Segurola filologo azpeitiarrak "euskararen munduko tipo bat" bezala azaltzen du bere burua, "euskalzulo" samarra gainera. Bere esanetan, euskarak etsai izan ditu -edo behintzat ez oso lagun- kultura, denbora, zenbakia, eraginkortasuna edo berdintasuna, errealitatea adina fantasia, eta seriotasuna bezainbat txoro-haizea. Halaber, etsai izan ei ditu -edo badaezpadako lagun- aurrerakoiak, atzerakoiak eta bertarakoiak; errealismo unibertsalista eta idealizazio nazionalista; falangismoa eta sozialismoa; tradizionalismoa eta liberalismoa; faxismoa eta... anarkismoa ere. Eta horiei guztiei eta gehiagori zuzentzen dizkie bere eztenkadak Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo izenburuko liburuan, euskara eder eta aberatsean. Gai horiek izan ditugu hizpide berarekin edukitako elkarrizketan.

2021eko uztailaren 28an

Badira zenbait hilabete zure liburua kaleratu zenetik. Nolako harrera izan du?
Harrera salmentetan neurtzen bada, bada ez dakit. Bestela neurtuta, denetarik izan da. Nik irakurri ditudan kritikek ondo samar-edo agertu dute. Jendeak esan dizkidanen artean, berriz, maila denak daude: batzuek gauza onak esan dizkidate; beste batzuek erdipurdikoak; hurrengoek "ez dago gaizki idatzita, baina, beno...!". Gama guztia.

Jainkoagatik hasita, eskuin-ezker, ia mundu guztiarekin sartu zara. Lagun asko gelditu al zaizkizu liburuaren mamia ezagutu eta gero?
Ez dut uste lagunik galdu dudanik. Ez nago oso seguru, bakarren bat galdua liteke... Baina irabazi ere egiten dira, eh! Lehenago kasurik egiten ez zizun jendeak, orain: "Coño! Hola eta hola irakurri nian, ez dakit zer eta badakit zer...". Beraz, bataz beste, berdintsu gelditu naiz.

Izenburu oso polita aukeratu zenion: Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo. Joxe Landaren iragarkiak inspiratua da, ez da hala?
Liburuaren azkeneko esaldian dago hori. Eta tituluan jartzeko, bada, iruditzen zait indar pixka bat baduela. Ez dakit, ez dut gehiegi analizatu… Joxe Landarena da bai, Joxe Landaren fana naiz ni; ia egunero irakurtzen ditut bere idatziak. Eguraldiagatik ere bai, eh! Baina baita hizkuntzagatik ere...

Itzul gaitezen eztenkaden kontura. On Joxe Miel Barandiarani ere ez diozu barkatu...
Ez! Izan ere, ez zaio inori barkatu behar. Nire ustez pentsatzeak ez dauka zerikusirik errespetuarekin. Nik uste dut ez dela errespetatu behar ez pertsonarik, ez erakunderik, ezta iritzi pertsonalik ere. Hau da, zuk esaten badidazu niri aldrebeskeri bat, zure iritzi pertsonala izango da, baina aldrebeskeri bat baldin bada, nik esango dut: honek ez dauka ez bururik eta ez hankarik. Zure iritzia delako ez dizut nik horregatik bakarrik amen, amen egingo. Errespetatu behar den gauza bakarra gauzen arrazoia da: arrazoiketa, pentsamendua, logika, sentimendua... Horiek errespetatu behar dira! Beraz, horren arabera, Barandiaran izan edo Espiritu Santua izan, berdin du. Ni akordatzen naiz Mitxelena Azkueren obrak kritikatzen hasi zenean. "Azkue! Mesedez...!" zioten. Ez, bada! Horrela behar du! Aurreratzeko, aberasteko edo gauzak behar bezala egiteko, kritika beharrezkoa da. Orduan, Barandiaran izan edo ez izan... Gainera, batek esan zidan Barandiarani egindako kritika gustatu zitzaiola gehiena!

Koldo Mitxelena aitatu duzunez... Filologoa ere bazara zu, eta zehazki haren eskolakoa. Hala ere, kontuak hartzen dizkiozu…
Noski! Eta nik uste dut hor asmatu nuela esplikatzen isiltasuna, amen-amen esatea ez dela inondik ere egin daitekeen omenaldirik onena, baizik eta omenaldirik merkeena eta kaxkarrena: "Oso jakintsua zen, asko zekien, dena ondo egin zuen...". Ez! Hori ez da ezer. Gainera beragandik ikasi nuen nik hori klaseetan. Klasea zen beretzat elkarrizketa, elkarri kontra egitea nolabait; edo elkarren osatzea, zuzentzea... Eta zuk isil-isilik jarraitzen bazenuen... bada horrek ez zuen ezertarako balio.

Baina hark jada ezin dio zureari erantzun...
Ezin dit erantzun, ez. Eta Barandiaranek ere ez. Baina horrek ez dauka erremediorik... Hori da pena!

Zein da zure liburuaren helburu nagusia?
Zaila da esplikatzen. Zerbaitek bultzatu nauen? Hasi gauzak idazten, segi eta segi, eta momentu batean hasi eta segitako hori gizentzen joaten da, eta orduan atera egin behar da... Arrazoi bat? Ez diot ikusten arrazoi bat horrela esateko moduan.

Ondoriorik izan dezakeela ez al duzu aurreikusi?
Ez. Izan ere, nik ez dut ikusten. Ez daukat ahalmenik kulturaren munduan gauzak nondik nora doazen, eraginak eta abar ikusteko. Hor galdu egiten naiz. Alde horretatik, oso filologoa naiz. Esaldiak ikusten ditut nik, pasarteak ere; baina liburu bat bere osotasunean, eta liburu horri buruz esandakoak, eta horrek egiten dituen bideak, eta hori kulturan zer den... ni hor... ez dakit.

Beno, dirudienez, jakintsuak ere ez dituzu batere gogoko. Nortzuk zenituen buruan idatzi zenuena idazten ari zinenean?
Dena dakitenak. Jakintsu ofizialak. Zera esan nahi dut: zenbat eta gutxiago aztertu, orduan eta gehiago dakizu. Zein da atomoaren egitura? Edozein eskuliburutan jartzen du: hau, hau eta hau. Eta, noski, nik hori bakarrik irakurri badut, badakit. Orain, benetan ikertzen ari denak ez daki, ez dauzka gauzak hain erraz; ez horretaz eta ez ezertaz. Eskuliburuetan eta CD-ROMetan dagoen jakintza usteko horren eskema eta bulgarizazio horren kontra ari naiz hor. Nik uste, eh! Jakina, hori toki askotatik sartzen da orain, zeren edozer gauza sinesteko kapazidadea asko gehitu da. Gure aiton-amonek sinesten zituzten gauzak dozena erdi bat ziren; gaur egunean edozein momentutan edonori esaten diote orain dela mila milioi urte unibertsoan ez dakit zer gertatu zela, eta "ah, bai!" diote. Jakite eta sineste merke horren kontra ari naiz, nolabait esateko. Oso zaila da bi hitzetan azaltzea.

Beste hamaika gogoeta gai badaude liburuan: Jon Juaristiren "bucle"a, presoak, Espainiari diozun gorrotoa... Arlo guztiak ukitu nahi izan al dituzu?
Ez da aldez aurretik pentsatutako zerbait izan -halako arlo eta halako ukitu behar ditut-, baizik eta sortu ahala idatziak izan dira... Hombre! Gauza batzuetarako aspalditik daukazu gogoa... Adibidez, "Don Bucle"ri eskaini nion, irakasle izan nuen Jon Juaristiri -nahiz eta urte guztian ordubete baino ez joan bere klasera-, hori ez zegoelako horrela uzterik! Beste gai batzuetan, berriz, igual momentu horretan bururatu zaizu zerbait esateko modu bat egokia iruditzen zaizuna; eta erabakitzen duzu: hau ere bota egingo diat bada!

Zenbat denboran jasotako gogoetak dira hauek?
Bota ezazu dozena erdi bat urte. Bilatu, ez ditut bilatzen. Etorri egiten dira. Entzuten dituzun gauzak, bizitzen dituzunak, irakurtzen dituzunak...

Horietan agertzen duzunagatik ematen du hiriak ez dituzula asko maite... Ezta hiritarrak ere!
Nik hiriak asko maite ditut, baina... hiritarrak! Kapitaleko jendea…!

Minen bat baduzu hor…
Esan egingo dut: Horren sorburuan eta jatorrian antidonostiarrismoa dago, eta kitto! Dena hortik dator. Nik bertan egiten dut lan, baina anti-donostiarra eta antigipuzkoarra naizela esango nuke. Kutxa, Diario "V", Reala eta Gipuzkoaren zera ofizial hori bereziki nazkagarria egiten zait niri. Eta nola Donostiatik kudeatzen den...

Euskal Hiriaren kontra ere egiten duzu.
Izan ere, Euskal Hiria zertarako erabiltzen ari den gaur egunean kontuan hartu beharra dago! Euskal Hiria, Euro Hiria... Garapen edo desarrollismo itsu, orojale eta oro harrapatzaile horren oinarri bezala hartu izan dute Euskal Hiria.

Askori aurre egiten diezu, baina norbaiten alde ere bazaudela dirudi: euskaldun zaharren-edo "ezjakinen" alde!
Ez dakit alde agertzen naizen, baina asko estimatzen ditut. Hasteko, belarriz, gozatu egiten didatelako belarria. Ezjakintasun jakintsua dutenak, pretentsio kulturalik eta pretentsio orojakilerik gabeko mundu horren azkeneko aztarna horiek asko estimatzen ditut.

Zure liburuak ez al du inongo polemikarik sortu?
Polemika? Ez dakit. Azaldu diren bi-hiru kritikak, jendeak esaten dizkidan gauzak…

Gai hau dela edo bestea, inork ez dizu ezer aurpegiratu?
Batzuetan daukat inpresioa ez ote nauten oso urruti ikusten. "Tipo hori, ufff! Ez dago gure terrenoan; ez dago terreno errealista baten barruan; dabilela!" pentsa dezakete... Beno, jendeak esan izan dizkit gauzak kontra: "Hau ez duk ondo esan... Hau ez duk horrela..." eta ez dakit zer. Baina lurrikara bat? Tsunami bat? Horrelako gauzarik ez da izan. Horretarako jende oso inportantea izan behar da, izenduna; eta ni ez naiz jende inportantea. Eta izateko zerarik ere ez dut, eh! Nahiago dut nirean segi. Libreago naiz horrela edozein gauza esateko.


Azkenak
2025-01-09 | Julene Flamarique
Santander bankuak familia bat etxegabetu nahi duela salatu dute Iruñean

Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.


Groenlandia, Panamako Kanala, Kanada eta Gaza: Trumpen inposaketen mehatxupean

Groenlandia eta Kanada AEBen barne eta Panamako Kanala bere kontrol zuzenaren pean nahi ditu Trumpek. Gazari begira ere argi utzi du: israeldar bahituak ez badituzte berehala askatzen, "infernua" zabalduko du Ekialde Hurbilean. Azkenik, Mexikoko Golkoari izena aldatu... [+]


Txikitasunean handi… handitasunean txiki?

2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.

Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


Hego Euskal Herrirako gutxieneko soldata propioaren alde batu dira euskal sindikatuak

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]


2025-01-09 | Joan Mari Beloki
Ukrainan argitzekoak

Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
BSH Ezkirotzeko enpresa batzordea ez da izango ostiraleko Madrilgo bileran

Espainiako Industria Ministerioak antolatu du bilera, eta langileek jakinarazi dutenez, ez dituzte gonbidatua, "gure interesak ordezkatuko dituena Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza izango baita". Langileek elkarretaratzea egingo dute ostiralean 12:00etan enpresaren... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


2025-01-09 | Sustatu
Metaren irizpide berriak: bazterkeria libre Instagram eta Facebooken

Metak bere moderazio politikak eta irizpideak irauli ditu Donald Trump Etxe Zurira itzultzeko bezperatan. Fact checker edo egiaztatzaile zerbitzuak etengo dituzte, eta komunitatearen oharrak jarri horren ordez (X/Twitterren bezala), eta aldi berean "adierazpen... [+]


2025-01-09 | Leire Ibar
(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea izango da Baztanen

Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.


Jean-Marie Le Pen: nazismoa eta “arrazen mailakatzea” asumitzen zituen politikaria

96 urterekin hil da Jean-Marie Le Pen, eskuin-muturreko aurpegi ezaguna, Frantziako Estatuan urtez urte indartu egin den Fronte Nazionalaren sortzailea. Ahoan bilorik gabe aritu izan da beti eta beti bere ideia arrazistak zabaltzen. Ideia arrazistak ereiten, eta uztak jasotzen:... [+]


2025-01-09 | Estitxu Eizagirre
Ekimen bat gehituta, hauek dira aurtengo euskara hutsezko liburu eta diskoen bederatzi plazak

Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]


2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herrian

2024an beste sei hilketa egon zirela gogoratu zuten. “Nazkatuta, nekatuta eta haserre” daudela adierazi du mugimendu feministak Barakaldoko Bide Onera plazan, eta biktimei arreta eskaintzeko sistemen eraginkortasun eza salatu dute. Barakaldoz gain, herri askotan izan... [+]


Eguneraketa berriak daude