argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a

Tomás San Miguel musikariak Garari esanak: «Aspertu egiten zara diskoetxeek zuregatik ezer ere egiten ez dutela ikusita eta azkenean, zure produktuak zuk zeuk ateratzea erabakitzen duzu. Gogorragoa da, baina aberasgarriagoa».

Marivi Bilbao UKn: «Telebistak ospea emoten du, etxe guztietan sartzen delako. Bizitza osoa antzerkia eta zinea egiten emon daiteke, baina horrek ez dakar osperik. Telebistagaz hauteskundeak irabazten eta galtzen dira, tresna zoragarria da».

Prudencio Irazabalek adierazpenok egin zizkion Berriari: «Ez dut margotzen pintura bizi dadin. Akademikoek eta kritikoek erabakitzen badute, ahal duten neurrian, pintura hil dela, ez dit axola. Pintura bukatuko bada neuk akabatu behar dut, neuretzat baliogarria den bitartean bizirik dagoelako».

Luis de Pabloren hitzok jaso zituen El Culturalek: «(Mende honetako musika) munduko kulturen entsalada baterantz doa. Baina ez da inoiz desagertuko, ez dut ezagutzen giza talderik musikarik ez duenik, haren bitartez adierazi ahal izateko».