Fagorrek Brandt erosi du handien artean bizirauteko


2021eko uztailaren 20an
Ez dago beste erremediorik. Tamainaz hazi ezean, pixkanaka desagertuz joateko arriskua dago. MCC Taldeko Fagor etxetresna elektrikoen euskal multinazionaleko arduradunek filosofia horixe defendatu zuten bazkide langileen aurrean, eta haiek baiezkoa eman zioten azkenean tamaina handiagoa hartzeko operazioari. Helburua erdiesteko, konkurritzaile bat erostea erabaki zuten, -Brandt frantsesa- eta behin eskuratzea gauzatuta, etxetresna elektrikoen Europako rankineko bosgarren taldea izatera helduko zen Fagor, laugarrenetik oso bertara. Hori guztia, jakina, Europako etxetresna elektrikoen sektoreko erraldoien espazioan gertatu da. Horretaz jabetzeko, aski da eskuineko orrialdeko infograma gainbegiratzea. Fagor taldea, Brandt frantsesa erosi eta gero, Europako rankineko bosgarren postuan ageri da, %5,8ko merkatuko kuota duela. Aurretik dauzka BSH %19,9rekin, Electrolux %16,8rekin, Merloni %11,5ekin eta Whirlpool %9,7rekin; atzetik, berriz, beste hauek: Miele %5,6rekin, Candy %3,5ekin eta hainbat sakabanatu %27,2rekin.

Oraintsuko erosketa, nolabaiteko arriskuak ere badituena, datozen hiletan osatuko da, sozietate euskaldunaren eta frantsesaren plan industriala, laborala eta integraziokoa aurkeztuta. Orain, plana lantzen ari dira eta urtea amaitu aurretik -azaroan, apika-, ezagutuko da. Aplikazio integrala, berriz, 2006ko urtarrilaren 1erako dago aurreikusita.
Konkurritu ahal izateko aliantzak

Fagorreko arduradunak ondo jabetu dira nazioarteko merkatuaren errealitateaz: badakite erraldoiez inguratuak daudela eta, kontu apurtxo bat izan ezean, irentsi egingo dituztela. Erraldoiek, tamaina tarteko, errentagarritasun hobeak lor ditzakete. Arrasateko enpresak bi aukera zeuzkan. Bata, ezer ez egitea eta lehengo bideari jarraitzea: kasu horretan, astiro baina itzulbiderik gabeko heriotza etor zekiokeen. Bestea, tamainaz hazteko urratsa egitea: nahiz eta arriskatu, ezinbesteko saltoa da sektoreko erraldoien artean bizirik irauteko. Fagor, izan ere, Brandt enpresa frantsesa bereganatu aurretik, Electrolux baino ia hamabost aldiz txikiagoa zen tamainaz, Whirlpool baino hamaika aldiz txikiagoa, BSH baino zazpi aldiz txikiagoa eta Merloni baino hiru aldiz txikiagoa, eta, horregatik, enpresa horientzat errentagarriagoak dira inbertsioak.

Testuinguru horretan, enpresako zuzendaritzak nahiz bazkide langileek onartu zuten aliantzen bitartez hazteko beharra, baldin Europako eta nazioarteko merkatu zailetan konkurrituko bazuten. Horregatik erosi zuen euskal taldeak Brandt frantsesa, oraintsu, 162,5 milioi euroan. Frantziako Estatuko marka handiena da: sei planta dauzka herrialde horretan -Lyongoa, Orléansekoa, Vendomekoa, Aizenaykoa, Lesquinekoa eta Laroche Sur-Yonekoa- eta beste bat Italian. Garai batean, Moulinex taldekoa zen, baina bereizi egin zen. Orain, dagoeneko, %5,8tik gora dabil merkatuko kuotan. Aurtengo fakturazioan, 1.800 milioi eurora inguratuko da, eta 2.000 milioira 2006. urtean. Fagorrek, enpresa frantses hori bereganatuta, 8.291 milioi euroko salmentak aurreikusi ditu 2005-2008 aldirako, eta Espainiako Estatutik kanpo produzituko du %65. Etekinetan, 152 milioi euro inguruan ibiliko da; inbertsioetan, berriz, 425 milioi euroan.

Finantziazioa

Enpresa frantsesa erosteak finantzatzeko planteamendua ere eskatzen du. Nola finantzatu operazio hori? Itxura batean bederen, ematen du ezen baliabide propioak eta %55eko kanpoko kreditu bat baliatu direla horretarako. Fagor Electrodomésticos enpresak operazioaren kostuaren %30 jarri du eta MCC Taldeak %18 ipiniko du. Gainerakoa hainbat erakunde finantzarioren ekarpenen bitartez estaliko da. Jada ezaguna da, bestalde, euskal enpresa horrek inbertsioak finantzatzeko baliatu izan duen ekarpen subordinatuen formula. Orain artean ekarpenen azken operazioa izan denean, Fagorrek 60 milioi euro lortu zituen, baina demanda 160 milioikoa izan zen. Beraz, badu formula hori baliatzeko aukera.

11.000 lagunek sei herrialdetan ekoiztuko dute
Brandt Fagorren integratzeko plan laborala, industriala eta integraziokoa gauzabidean den honetan, bi enpresen arteko plantilla 11.000 lagun ingurukoa da -6.230 Fagorrekoak eta 4.700 Brandtekoak-, eta ez dirudi enplegu-murrizterik egingo dutenik. Langileak sei herrialdetako hamasei planta produktibotan arituko dira lanean: lau Europan, bat Marokon eta bestea Txinan. Ehun bat herrialdetan izango dute ordezkaritza, eta hamabi marka komertzial erakutsiko dituzte: lau Fagorrek mantentzen dituenak -Fagor, Edesa, Aspes, Mastercook- eta gainerakoak enpresa frantsesetik datozenak -Brandt, Dedietrich, Thomson, Vedette, Sauter, San Giorgio, Ocean eta Famet-.

Nolako antolamendua eta funtzionamendua izango ditu talde horrek, jakinik enpresa frantsesaren filosofia eta funtzionamendua sozietate anonimo bati dagozkionak direla eta euskal enpresak kooperatiben filosofia mantentzen duela? Besteak beste, korapilo horiexek askatu beharko dira orain lantzen ari diren plan laboralean, industrialean eta integraziokoan. Berez, Arrasateko enpresako zuzendaritzak adierazi du, enpresa bakoitzak bere autonomia mantenduko duela, baina dena dela, honela zioen Pablo Mongelos Fagorreko zuzendariak: «Ikusi egin behar dugu nola integratzen den sozietate anonimo bat espiritu kooperatiboan. Oraindik definitu gabe dago».


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude