Arizmendi ikastolaren lehenego Kilometroak

  • Urriaren 2an, Leintz bailarak jasoko du euskararen urteko ekitaldi nagusiaren lekukoa. Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasatek eta orobat Araban kokaturiko Aramaiok gidaturik Arizmendi ikastola du helburu euskararen festak.

2007ko otsailaren 21ean

Arizmendi ikastola kooperatiba Arrasateko San Frantzisko Xabier, San Viator eta Umezaintza eta Eskoriatzako Almen ikastolek bat eginda sortu zen. Hezibide Elkarteak eta Debagoieneko beste hezkuntza kooperatibek Arizmendi Bigarren Mailako Kooperatiba osatu zuten 1999ko ikasturtean eta 2000. urtean, berriz, kooperatiba bakarra. 2003ko otsailean lau kooperatibetako Batzar Nagusiak desegin eta Arizmendi Lehen Mailako Kooperatiba bihurtu zen. Egungo Arizmendik hartu zuen lan guztien ardura. 2003ko irailaren 1etik Arizmendi da Leintz Bailarako ikastola kooperatiba bakarra.

Hezkuntza filosofia, partaidetzan oinarritua
Arizmendi ikastola kooperatiba integral bat da eta hezkuntza zentroaren kudeaketa ikasle, enpresa eta zentroko langileen ardura da. 0 eta 21 urte arteko haur eta gazteak hezten dituzte, hainbat ziklo eta ikasketa-fasetan. Lanerako prestakuntzan eta heziketa iraunkorrean hezkuntza eta prestakuntza zerbitzuak ematen dituzte irakasleek. Pertsona sortzaileak trebatu eta garatzea du helburu, besteekin lankidetzan jarduteko gai izan daitezen eta euren ingurunea eraldatu eta hobetu dezaten. Euskararen eta Euskal Kulturaren aldeko lanean aritzeko konpromisoa hartuta, beste herrialde eta kulturak gurera ekartzen saiatzen dira Arizmendin, kultura aniztasuna eta gizarte integrazioa bilatuta.

Hari horretatik, taldelana eta lankidetza dira zentroaren ezaugarri nagusiak. Horrezaz gain, ikasleak egungo beharretara egokitzeko, punta-puntako baliabideak erabiltzen dituzte, kudeaketan, hezkuntzan eta informazio eta komunikazio teknologietan.


Hezkuntza eskaintza, osoa eta oparoa

Egun 2.836 ikasle daude Arizmendin. Irakasleak 310 dira eta gainerako langileak 32. Bazkide kolaboratzaileak 1.049 dira. Arizmendi ikastolaren hezkuntza eskaintza lau Kudeaketa Unitatetan dago antolatuta: Haur Hezkuntza, Derrigorrezko Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.

Haur Hezkuntzan 0 urtetik 6ra bitarteko txikitxoenak daude, 635 dira orotara. Banan banako arreta emanda, familia osoaren premiei erantzuten saiatzen dira irakasleak. Eskaintza bikoitza da, 0tik 3 urtera bitarteko talde bat eta 3tik 6ra bitarteko beste bat baitaude.

Derrigorrezko Hezkuntzan 6 urtetik 16ra haurren nortasuna garatzen dute, beren gaitasuna ahalik eta gehien sakondu eta landuta. Lehen Hezkuntzan 6 eta 12 urte arteko 956 ikasle daude. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, 12tik 16ra bitarteko 76.

Batxilergoan ingurunean eragile izateko eta lankidetzan jarduteko pertsona ekintzaile, sortzaile, euskaldunak eta kultur aniztasunera irekiak garatzeko lan egiten dute, 16 urtetik 18ra 295 haurrekin. Bost batxilergo daude aukeran Arizmendin: Teknologia Batxilergoa, Natur eta Osasun Zientzien Batxilergoa, Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa, Batxilergo Formatiboa eta Arte Batxilergoa.

Lanbide Heziketan 51 ikasle aritzen dira. Ziklo hau Arrasaten gauzatzen da, kooperatiben gunean. 1990etik ikasleak profesional gaitu bihurtu dituzte, eta ondorengo laneratze maila handia izan da oso. Izan ere, enpresa giro bikainean, eta MCCko partaide izanik, Lanbide Heziketako ikasleek lan esperientzia eta prestakuntza osotua jasotzen dituzte. Ingurumena eta Kimika, Eraikuntza, Gorputz eta Kirol Aktibitateak, Erizaintza eta Kultur eta Gizarte ekintzak dira ikasketa-arlo nagusiak. Eskaintzak esparru arautua eta ez arautua hartzen ditu, hau da: Heziketa Zikloak, Lanbide Hastapena, Prestakuntza Iraunkorra eta Lanerako Formazioa.


Arizmendiren bereizgarria, kudeaketa

Aipaturiko heziketa arlo, giza baliabide eta azpiegitura horiek guztiak kudeatzeko hiru esparru nagusi ditu Arizmendik. Politika eta Estrategia Orokorrean partaidetza zabaleko mahaietan hartzen dira erabakiak. Kudeaketaren Esparruan Talde autogestionatuak (OKU) dira prozesu guztien azken erantzule. Arizmendi Proiektu osoaren koordinazioa eta kudeaketa Kudeatzaile Orokorrak du beregain, berarekin diharduen Kudeaketa Taldearekin batera. Azkenik, Kudeaketa Unitate bakoitzak bere Partaidetza Sozialeko Organoa du, lan-bazkideek, gurasoek eta laguntzaileek Kudeaketa Unitatearen ildo nagusiak eta kontrol soziala gauzatzeko. Arizmendi osoaren partaidetza soziala, berriz, Kooperatibaren Errektore Kontseiluaren eta Batzar Nagusiaren bitartez gauzatzen da.

Horrezaz gain, lankidetza hitz larritan idazten dute Arizmendin. Parte-hartzean oinarrituriko heziketa kooperatiba izanik, hainbat hitzarmen sinatu ditu hango eta hemengo enpresa eta erakundeekin. Euskal Herriko Ikastolen Elkartea eta Partaide, bi erakunde horietako partaidea da Arizmendi. Ikastolen eta hezkuntza zentroen garapenean laguntzeko. 2002ko martxoaren 1ean Arizmendi eta INSUP Akitaniako prestakuntza erakundeak ARINSUP europar hitzarmena adostu zuten. GEIE da elkarlan horren nortasun juridikoa eta hezkuntza eta prestakuntza proiektuak bultzatzea du helburu. Fagor Taldearekin ere lankidetza hitzarmena izenpetu du Arizmendik. Helburua aspalditik bi erakundeen artean landutako harremana formalizatu eta berritzea izan da informazioa trukatzeko eta lankidetza hobetzeko bide berriak bultzatzeko. Bestalde, Mondragon Kooperatiba Korporazioko partaide da Arizmendi, enpresa arloko dinamikari eusteko. Gainera, Arizmendik eta HUHEZIk heziketa alorreko lankidetza hitzarmena sinatu zuten, ikasleak prestatzeko hainbat ekimen gauzatzeko. Azkenik, Gasteizko Diocesanas zentroarekin ekimen bateratuak sortzeko asmoz lankidetza hitzarmena sinatu zuen zentroak.

2005eko Kilometroak, etorkizunaren habe

Azken boladan Arizmendik inbertsio handiak egin behar izan ditu, derrigorrezko inbertsioak. Horiek estaltzen laguntzeko dirua lortzea da Kilometroak 2005 festaren helburu nagusia. Horrezaz gain, jaiaren aitzakian sorturiko dinamika aberatsak, urtebete honetan sortu eta gorpuztu diren ideia eta proiektu batzuei jarraipena emateko bidea ere emango du festak. Artean, sormenean, aisialdian, musikan, kirolean eta bestelakoetan hamaika ekitaldi izan baita aurten. Horixe da Arizmendiren bigarren helburua. Ikastolaren proiektua plazaratzea, elkar ezagutzea, sormena lantzea eta beste asmo batzuk ere baditu oinarrian ikastolen festak.

Ikastola guztiek, Arizmendik ere bai, ekimen eta finantzabide premia dute. Bertako arduradunen esanetan, Arizmendi ikastola berria da, bost urte ditu. Eskualdeko Ikastolak batuta sortutako Ikastola da. Baina Arizmendi Ikastolan batu diren hezkuntza zentro ezberdinak, bakoitzak, bere ibilbidea du. Bateratzearen helburu nagusiak ikastola proiektua indartu eta Leintz Bailaran erreferentzia izatea dira. KMK`05ek ikastolaren etorkizuna eta bere hezkuntza proiektu berritzailea ziurtatzen laguntzea da asmoa.



Pausoz pauso berezia, zirkuitu ikusgarria

Bailarako Ikastola batek antolatuko du aurtengo Kilometroak festa. Eta hori ere bereizgarria da Kilometroen ibilbide historikoan. Leintz Bailarak eta bere Ikastolak erakutsiko dute, eginez eta izanez, badutela zerbait interesgarria, polita eta ikusgarria sortzeko gaitasuna. Arrasaten, Eskoriatzan eta Aretxabaletan bederatzi aukera aztertu ostean, Ikastolen Elkarteak emandako irizpideetan oinarrituta beharrezko baldintzak betetzen dituen zirkuitua prestatu dute Arizmendin. Zortzi kilometro eta 100 metro luze izango da aurtengo zirkuitua, eta Aretxabaleta eta Eskoriatza udalak inguratuko dituzte oinezkoek. Paraje zoragarria eta ibiltzeko erosoa prestatu dute antolatzaileek. Aretxabaletan, Basabeazpi gunean, hasi eta inguruko elizateetatik pasa ondoren, herrira jaitsiko dira ibiltariak berriro. Oso aldapa gutxi ditu, aterpe asko eta trafikorik ez.

Igor Elorza, Gipuzkoako Ikastolen elkarteko kidea: «Ikuskizunak ez ezik, ekintzak landu nahi izan ditugu festaren inguruan»
Euskara nahikoa zabal entzuten da Gipuzkoan. Kilometroak jaiak zer leku du?
Egia da euskara nahiko hedatuta dagoela, baina euskara osorik hedatu behar da Euskal Herrian. Kilometroak festa ikastolen proiektuari dirua biltzeko asmoa da batez ere. Azken buruan, ikastolak oso garrantzitsuak baitira euskara hedatzeko. Izan ere, hezkuntza da oinarrizko pieza hizkuntzak aurrera egiteko. Ikastolek horretan lan egiten dutenez, zentroetan dituzten proiektuak gauzatzeko laguntza behar da. Hori du helburu nagusi jai honek.

Nolako premiak dituzte ikastolek?
Ikastola bakoitzak bere gauza onak eta zailtasunak ditu. Inbertsio handiak egiten dira hezkuntza proiektuak gauzatzeko. Joan den urtean esaterako, Orioko ikastolan leku falta handia zuten. Esaterako, Zuberoakoaren aldean, Gipuzkoan egoera askoz hobea den arren, funtsean ikastola bakoitzak bere problematika du. Haurtzaindegia behar du batek, teknologia batxilergoa besteak… Beharrak oso dira ezberdinak. Lazkaoko ikastolan esaterako, obra handiak egin dituzte. Aurten, Leintz bailaran, eraikin zahar bat erosi dute eta berritu behar dute. Etorkizuneko proiektuak gauzatzeko behar da dirua.

Berezitasunik ba al du aurten Kilometroak jaiak?
Ikastolak funtsezko proiektua dira euskarak aurrera egin dezan eta jaiok testuinguru horretan antolatzen ditugu. Asmoa euskara zabaltzea eta ikastolak indartzea da. Horrezaz gain, bailarak dinamizatzeko ere erabiltzen da ikastolen jaia. Aurten, urtean zehar egin diren hainbat ekimeni urte osoan eutsi nahi diete Arizmendin.
Azken bost urteotan aritu naiz Gipuzkoako Ikastolen Elkartean koordinatzaile eta lehengo eta egungo jaiak ezberdinak direla badakit. Jaiak, euskara eta ikastolak gizartearekin bat garatu dira. Egun Kilometroak handiagoa da. Lehengo espirituari eutsita, jendearen laguntzarekin gure helburuak lortzeko dirua lortzen saiatzen gara, baina festa antolatzeko bitartekoak aldatzen saiatzen gara. Dirua lortzeko ikuskizun soilak antolatu izan dira orain arte baina ekintzak planteatzen saiatzen ari gara. Aurten esaterako, literatura lehiaketa egin dugu. Fernando Morillok idazlan baten hasiera eman eta ideien lehiaketa antolatu dugu. Kontzertuak eta ikuskizunak ez ezik, ekintzak landu nahi izan ditugu Kilometroak festaren inguruan, euskara bultzatu eta hezkuntza inguruko eskaintza hobetzeko.


ASTEKARIA
2005eko irailaren 25
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude