Net Hurbil: Piztu dezagun Lemoizko zentrala ekologiagatik

  • Mendebalde osoan zentral nuklearrak dauzkaten enpresak diru asko ari dira xahutzen herritarrek energia atomikoaz duten iritzia aldarazteko. Oraingoan, ekologisten argudioak nahi dituzte berenganatu, nuklearrak justifikatzeko. Ale batzuk konbentzitu eta beste zenbait erostea lortu dute.

2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Energia nuklearra modan dagoela berriro diote batzuek. Beste batzuen ustez, petrolioa garestitzeak eta beroketa globalak eragin dute atomikoaren gaia berriro eztabaiden mahai gainera ateratzea.

Duela urte batzuk nuklearren alde egotea ez zen batere fashion. Azken denboretan, aldiz, energi iturri horren derrigortasunaz mintzo direnak ugaritu egin dira, tartean direla sona handiko zenbait ekologista. Baina modan jartze hau ez da basoan onddoa sortzen den gisan, berez gertatu. The New Statesman astekari ingelesean Jonathan Leake eta Dan Box kazetariek xehetasun guztiz argitu dute Britainia Handian nola antolatu den haiek «The nuclear charm offensive» («Nuklearren ofentsiba xarmagarria», era librean euskaratuta) deitu dutena.

Guregandik hurbilago ere horrelako irudi kanpainak nola antolatzen diren ikasi nahi duenak asko ikasiko du The New Statesmaneko artikuluarekin. Hor erakutsi dute energia nuklearra darabilten industriek hauteskunde britainiarren garaia une egokitzat ikusi zutela public relations kanpaina handi bat burutzeko. Energi korporazioek Erresuma Batuko harreman konpainiarik indartsuenak kontratatu, eta hauek joan den negu-udaberrian zehar hainbat bilera diskreto antolatu zituzten enpresari, komunikabideetako nagusi, unibertsitateko arduradun, kontsultoriaburu eta politikaririk garrantzizkoenekin. Hitzaldietako mezua: klima aldaketa, batetik eta petrolioaren urritasuna, bestetik, arrazoi aski inportanteak ba omen direla jadanik zahartuta dauden zentral nuklearren ordez beste berri asko eraikitzeko. Horrek erabaki politikoak eta dirua eskatzen ditu, eta horretarako komunikabideen agendan eta politikarienean nuklearrak berpiztea sartu beharra dago.

Dirua ez da problema. British Energy enpresak Financial Dynamics agentziarekin milioi bat sterling liberako tratua egin zuen horretarako. Lobby munduan gizon indartsua den Craig Stevenson kontratatu zuen. Nuclear Decommissioning Agency erakunde publikoak Jon Phillips kontratatu zuen: gizon honek lehenago lortua zuen gaina hartzea Heathrowko aireportua zabaltzearen kontra herritarrek antolatutako mugimenduari. Beste hainbat etsenplu horrelako badira artikuluan.

Harreman publikoetan egindako inbertsio horiek gero mamitu dira promozio eta presio ekintza askotan. Industri erakundeetako buruzagiak konbentzitu dituzte energiaren arazoa dela eta nuklearraren alde mintza daitezen. Politikariekin bilkura berezi ugari egin dituzte, konturatu daitezen nuklearraren aldeko gaurko mezua ez dela lehengo «nuklearra ona da» zaharkitu hura, oraingo «txarragoak diren beste energi iturriak baino hobea da nuklearra» berria baizik.

Kanpainaren bultzadarekin, beste bi eragile garrantzizko ere ohartu dira nuklearren onberatasunaz: unibertsitateekin eta ingeniariekin lan asko egin dute korporazioek, eta horiek jakin ahal izan dute zentral berriak eraikitzeko planak mugitzen hasten badira berentzako ere sos asko izango dela.

New Statesmanek «Nuklearren ofentsiba xarmagarria» deitu duen hau mendebalde osoan ari dira antolatzen energi korporazioak. Ordainetan, energiaren erabilera egokiaren aldeko erakundeak eta ekologistak ere mobilizatzen ari dira. Adibide bezala, uda honetan Foreign Policy (Atzerri Politika) aldizkarian Marcel Coderch-ek plazaratu duen artikulua. Coderch ingeniaria da eta www.crisisenergetica.org gunea plazaratzen duen Asociación para el Estudio de los Recursos Energéticos elkartearen idazkaria.


Nuklearrak ezin ordezkatu petrolioa

Marcel Coderchek hasteko funtsezko datuak atera ditu: hemendik 2030era artean urteko %3,2ko hazkundea dago kalkulatuta, eta horretarako energi beharra %60 haziko da eta %100 elektrizitate beharra. Horiek %85ean petrolioak, gas naturalak eta ikatzak ase beharko dituzte. Ondorioz, CO2 kutsadura %65 haziko da. Arazoa da hori ezingo dela gertatu bi arrazoirengatik: bat, beroketa globalak ez duelako onartuko sekulako kalterik gabe; eta bi, kalkulu horiek asetzeko adina petrolio ez dagoelako. Datu horietan oinarritzen dira energia nuklearra aldarrikatzen dutenak. Zentral berriak eraikitzeko asmotan Estatu Batuak eta Txina dira aitzindariak. Txinak bakarrik 32 zentral berri eraiki nahi omen ditu ondoko 15 urteetan.

Gertatzen dena da nuklearzaleen gainerako esloganak horixe direla, esloganak. Txarrenean gezurrak, eta onenean nahiak. Adibidez: «Energia garbi eta jasangarria da». 1950eko hamarkadan modan jarri zen ameskeria berpiztu nahiko lukete batzuek, sekula agortzen ez den energia garbi kalterik gabea. «Errealitatea oso bestelakoa gertatu zen -dio Coderchek- eta industria nuklearrak, urte luzez sekulako subentzio eta laguntzak jaso dituen arren, ezin izan ditu txukun gainditu segurtasunean, lehiakortasun ekonomikoan eta hondakinetan dituen arazoak».

Lehiakortasun ekonomikoari dagokionez, hasteko oso zaila da kuantifikatzea ingurumenari dagozkion kosteak. Hondakinak zaintzea bera zenbat kostako da ondoko urteetan? Eta hondamendia gertatuz gero? Amerikako Estatu Batuetan legeak 9.300 milioi dolarretara mugatzen ditu (7.700 milioi eurotara) kalte-ordainak. Baina Txernobilgo hondamendia dagoeneko Ukrainak gobernuari 55.000 dolar kostatu omen zaio eta!

«Beroketa globala eragotziko du» diote nuklearzaleek. Aitzitik, honetan ere datuak bestela mintzo dira. Gaur munduan erabiltzen den elektrizitatearen %17a sortzen dute nuklearrek eta 2030erako hori %9ra jaitsiko dela kalkulatu du Energiaren Nazioarteko Erakundeak. Soilik munduko energiaren %19 inguru energia atomikoz sortzekotan, munduan 1.000-1.500 zentral berri eraiki beharko lirateke bakoitza megawatt batekoa. Ahalegin guzti horrekin %10ean jaitsiko litzateke C02 kutsadura, eta ordainetan hondakin erradiaktibozko mendiak sortuko.

Hondakinen aferari ere ez zaio irtenbiderik aurkitu. Amerikako Estatu Batuetan Yucca Mountain-en egin nahi zuten biltegitzar bat, baina horko ikerketan izan diren eskandalu batzuk direla eta gauzak mantso doaz. Ez da kasualitatea izango azkenaldian hondakinak zentral nuklearren ondoan bertan gordetzeko planak ugaritzen aritzea.

Hala ere, nuklearren aldeko jendea urdurien jartzen duten argudioak ez dira ekologiari lotutakok. Bitxia izan da ikustea Marcel Corderch katalanaren artikuluari etorri zaizkion erantzun bizienak sos kontuengatik izan direla, energia nuklearra lehiakorra ez dela defendatzen duelako. Besteren artean, aipatu du uranioa ere -petrolioarekin gertatzen den bezala- garbia lortzen gero eta zailago eta garestiagoa dela. Eta uranio garbia lortzeko lanek gero eta energia gehiago eskatzen dutela, atomikoa ez den energia.

Coderch bezalako ikerlarien eta korporazioen arteko ezberdintasuna beti bezala diruan datza. Coderchek bere argudioak publikatzen ditu webgune erakargarri baina minoritario batean. Aldiz korporazioek kristoren dirutza darabilte irudia lantzen. Iberdrolak denbora darama «Energia Berdea» saltzen. ETBn eguraldiaren babesle gisa egiten duen publizitatea nork esango luke ez dela Greenpeace-ena?

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lemoizko zentral nuklearra
2023-06-02 | Hala Bedi
Waldo, Eguzki
“Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian”

"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.

 


2022-10-24 | ARGIA
Lemoizko zentralean sartu eta “trantsizio ekologiko justua” aldarrikatu du Sortuk

Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]


Lemoiz eta Superphénix gelditu!

Bilbo, 1977ko uztailaren 14a. 200.000 pertsona bildu ziren Lemoizeko zentral nuklearraren proiektua geldiarazi zezaten eskatzeko. Bi aste geroago Europa osotik joandako 60.000 lagun bildu ziren Frantziako Estatuko Creys-Malvillen abian jarritako Superphénix erreaktorearen... [+]


Gladysen memoria, bizi-bizirik 43 urte geroago

Aurten ere Gladys del Estal omendu dute Donostian, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldian. 43 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energia nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten... [+]


2021-07-23 |
Jose Allende: "Ingurugiroa Ahazteak Bortxa Gehiago Dakar"
Ingurugiroa eta energi nuklearrari buruz, Jose Allenderi elkarrizketa
Jose Allende: "Ingurugiroa Ahazteak Bortxa Gehiago Dakar"
Lore bakar batetan posatzen ez den erlea dugu Jose Allende. 'Zentral nuklearren kokatze politika' barazko tesia egitenz gain, lurralde... [+]


2021-07-23 | Joxe Mollarri
Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"
Jaume Morron, Kataluniako Antinuklear Batzordeetako partaideari elkarrizketa
PSOEren Plan Energetiko Nacionala UCDrena Bezain Atzerakoia Da
Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"
Hori da Lemoizen aldeko eta kontrako guziok PEN berria irakurrita esandakoa... [+]



2020-11-12 | Juan Mari Arregi
Lemoiz gelditu!

Jose Luis Zumetak, Vicente Ameztoyk eta Carlos Zabalak duela berrogei urte nuklearren aurkako jardunaldi batzuetarako margotu zuten Lemoiz Gelditu horma-irudia erakutsiko da Bilboko Arte Ederren Museoan. Autokritikarik egin gabe, EAJko sailburu batek aurkeztu du.


'Lemoiz gelditu' murala
Herri mugimenduarentzat sortutakoa, herritarren esku

Euskal Herrian eraiki nahi zituzten lau zentral nuklearren aurkako borroka babesteko, Jose Luis Zumetak, Karlos Zabala Arrastalu-k eta Bixente Ameztoik Lemoiz gelditu horma-irudia sortu zuten 1980an. Duela gutxi, Bilboko Arte Ederren Museoari eman diotela argitaratu zuen... [+]


Lemoizko nuklearraren inguruko isiltasun lotsagarri hori

La Parisienne Liberée kazetari, artista eta ekintzaileak irailean plazaratu duen Le nucleaire, c’est fini liburuak (“Nuklearra, izorratuta dago” itzul genezake libreki edo “Akabo nuklearra”) honela dio atzeko azalean: “Industria... [+]


'Ez, eskerrik asko' dokumentalaren estreinaldia
Oroimenerako eta transmisiorako ariketa

Ostegunean estreinatu dute Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala Donostian. 1970eko eta 80ko hamarkadetako energia nuklearraren aurkako borroka du hizpide. Tartean, Gladys del Estalen bizitza: poliziak tiroz hil zuen 23 urteko gazte donostiarra. Hil zutenetik 40 urte... [+]


2019-12-07
Antinuklearrekin Elkarrizketa
Hilketa Baten Inguruan

Egun hauetan gertatukoarekin artikulu bat idazteko baino, enziklopedi oso bat idazteko gaia badago. LEMOIZko zentrala dela eta ETAk Joese Mª Ryan injiniadorea bahitu zuen.
Berehala egin zuten eskabidea: injiniadorearen truke Lemoizko zentrala desegitea eskatzen zuten... [+]


“Historiarekin bat datorren erabilera” eskatu du Eguzki talde ekologistak Lemoizko zentralerako

Daborduko Eusko Jaurlaritzaren esku dago Lemoizko zentral nuklearra izango zenaren lur-eremua, eta haren geroaz zalantzak agertu ditu Eguzkik. Ematen zaion erabilera publikoa izan dadila eta betiere lehengoratzeagaz bat egin dezala eskatu du talde ekologistak. Sarritan aipatzen... [+]


2019-10-09 | ARGIA
Alfonso Etxegarairen itzulerari buruzko dokumentala egiteko herritarren laguntza ekonomikoa eskatu dute

Alfonso Etxegarai ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportatuta eta irailaren amaieran jakin zenez, Euskal Herrira itzuli berria da. Itzulera hori kontatu nahi du Caminho longe dokumentalak eta horretarako herritarren diru-ekarpenak jasotzen ari da.


“Lotsagarria da Lemoizko zentrala Jaurlaritzaren esku geratzea Iberdrola ardura ekonomiko guztietatik libratuta”

Estatuak Lemoizko zentral nuklearra Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko prozesua bukatzear da, eta, tamalez, Iberdrola guztiz libre geratuko da inguru hura lehengoratzeko izan zitzakeen erantzukizun ekonomiko guztietatik. Eguzkiren iritziz, lotsagarria da eta honelaxe adierazi dio... [+]


Eguneraketa berriak daude