Hizkuntza, hizkera eta endredoak


2021eko uztailaren 27an

Gorrotoa, maitasuna, amorrua... Barne-barnetik irteten diren sentimenduak izaki, nork bere hizkuntzan ateratzen omen. Iragazkirik ez, itzulpenik guttiago, eta sortzen diren modu berean kanporatu. Horregatik, aurrena harridura, eta berehala pena galanta sorrarazi zidan duela aste batzuk, ia erabat gazteleraz argitaratzen den egunkari batean, irakurritako eskutitz batek. Bere burua euskaltzale eta abertzaletzat duen "izen famadun" euskalduna pasa berri zen gertakari batek eragiten zion min eta amorruaz ari zen oso bortizki. Ez zen antzematen inolako iragaztontzirik ipini izana hain sendo ageri zen sentimenduari, oztoporik jarri ezinik zuzenean datorkigun okada zirudien-eta.

Euskara "asmatutako" hizkuntza dela -gaztelera Jainkoek bihotzean jarritakoa ote?- dioten espainol horietako batek baino gehiagok, behin eta berriz galdetu didate "ea nik nola pentsatzen dudan". Pentsatu esaterakoan, barne gogoetak nola harilkatzen ditudan hitz egin arte, alegia. Ea euskaraz "pentsatzen" dudan zen galderaren zentzua. Sinetsi ezinik gipuzkoar batek gazteleraz ez beste inola egin zezakeenik halako lana, eta gehienez ere, ahora ekartzerakoan, itzuliz joateko "beharra" -gure euskalkian, lanari "biherra" esaten» hartzen nuela ezinbestean. Halakotan, Berako idazlea datorkit gogora, gazteleraz idatzi arren, egitura eta sintaxia euskara hutsean nola "irakur" dakiokeen. Hain da nabarmena kontu hori, duela urte batzuk gaztelania ikasten ari zen lagun batek Barojaren liburuetariko bat luzatu zidan, goitik hasita beheraino "zuzenketaz" beterik, berari irakasten zioten sintaxia, aditzaren "denborak" eta abarri jarraiki, "gutxiegi" bat jarriko ziolako On Piori. Edo duela hilabete batzuk, gure lur honek emaniko artista ospetsu baten erakusketa ikustera joan, eta bere obraren inguruan berak idatzitako gogoeta labur batzuk irakurtzeak eragin zidan etsipena ere buruan geratu zait: euskal arima, ingurua, espazioa eta naturarekin duen pentsamendua berbez adierazi nahian idatzitakoa -gazteleraz, noski, euskaraz ez zekien eta- nabarmen zen "euskal egituraz" sortua bere barnean. Erakusketa horretan, gaztelaniaz gain, ingelesez eta euskaraz ere idatzi behar, eta gure hizkuntzara "itzulitakoan" zein zentzugabeko perifrasia irakur daitekeen!

Hizkuntza eta hizkera guztiak ikasiak omen. Ez bide da inor hitzak egiten eta esaten dakiela jaio, baina lehena -ama-hizkuntza- gure egiten genuela uste izan da. Gerora konturatu, aldiz, besterik -bigarrena, hirugarrena...- lehena bihur daitekeela, hala nahi izanez gero. Gaur eta hemen aukera kontua da neurri handienean, eta agerian gelditzen zaizkigu gogoa eta burua biluzik, ezin estaliz, nahia eta esana bat ez datozenean. »Koldo Izagirre Ureagak "Z eredua" idazlanean primeran irudikatzen duen moduan (Berrian, 2005-05-01). Barka aipamena, eta adostasun oso hau "hartzaren besarkada" moduan ez har, ezta alderaketatzat. Ezin halakorik lan "mundial" horren aurrean-.

Gizakiok komunikatzeko dugun tresnetariko bat da hizkuntza, baina sentitzen dena -gorrotoa, maitasuna, amorrua, higuina...- edo buruan, ikasiz, sartu genuena -geologia, medikuntza, zuzenbidea...- ahora etorri bitartean ematen den jauzian galtzen denaz gain, adierazi nahi duguna ez bide da heltzen osotasunean entzule eta irakurleari -hemen eta orain, ez euskarak ez dituelako horretarako aukerak ematen, hiztunok gai ez garelako baino-. Hori, mezu jasotzailea aurreiritziz jantzi ez bazaigu, eta esan nahi dioguna huts sakon batera erortzen ez bada: Bai edozer diozula, eta edonola josi eta loturik ere, ongi deritzolako; edo, alderantziz, ez dio ez arretarik ez onespenik emanen zuregandik datorren edozeri. Eta aurreasmoak jaun eta jabe diren honetan hainbesteraino ugaritu diren "beltzak" ere ezin ahantzi. Ospea, izenak eman ohi duenez »ez izanak, esanak eta idatziak» berba, esaldi eta diskurtsoen jostunek, ohoretsu eta famadun horri emanen dio bere lana, autoritate honek bere legez sal dezan.

Hizkuntzari buruz ohiko ez ditudan bidetatik ibiliz -eta gainera, "solorik solo", gure euskalkian diogun eran- oraingo honetan "endredatu" zait haria, eta korapilo artean bururatu, zein nolako hizkuntzan, hizkeran, berbetan hasi eta martxan jarriko ote, udazken honetan egingo omen den ditxosozko mahai hori -bake-mahaia? Partiduen mahaia? Gatazka konpontzeko mahaia? Elkarrizketarako mahaia?- Garrantzirik ote? -hizkuntzak, diot-. Eta "beltzik" ibiliko? Zein motatako iragazkirik? Mamia ala perifrasi hutsa?


Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude