Jotak Tafallan

Abuztu erdialdeko igande goiz zozo bat. Ezer taxuzkorik egiteko ganorarik ez eta telebista piztu dut. Katerik kateko erromesaldi azkarrean, jota-kantariak ikusi ditut ETB-2an: Tafallatik ari dira, Nafarroako herrietako txapeldun gazteen arteko txapelketan, eta hortxe utzi dut irudia. Ohikoa da giro intelektual ustekoetan halako emanaldi folklorikoen lepotik barre egitea, baina niri gustatu egiten zait jota-kantua, bere basatasun eta sinpletasun horretan. Sinple samarra naizen seinale, beharbada.

Saioa ikusten nengoela, gogora etorri zitzaidan Josemari Esparzaren Jotas heréticas de Navarra liburua, nola idazle tafallarrak komentatzen zuen jotaren tradizio herrikoia -lotsagabea, subertsiboa, bizia- guztiz bahitu duela agintean dagoen jendeak, eta gaur egun kantaera erritual esklerotizatua bihurtu dela. Horren adibide argia ziren emanaldi hartako kantuen hitzak: ama, entzierroa, San Fermin, mi navarrico, mi navarrica eta enparauak.

Esklerosiak esklerosi, atsegin dut gure ondare kulturala bere osoan aintzat hartzea, Euskal Herri lehor eta horikoa barne. Los Arcos, Azkoien, Corella edo Faltzesko kantari haiek aditzen nituela, sentsazio infantil samarra irudi dakioke norbaiti baina, neure herrikide nituela sentitzen nuen; kontua ez da, ordea -berehala ohartu nintzen-, nik zer sentitzen dudan, haiek ni herrikidetzat hartzen nauten baino. Eta hor izango dira seguru asko komeriak.

Tafallatik Finlandiara joan zitzaidan gogoa. Seguru asko, Helsinkin ari zirelako jokatzen, egun haietan, Munduko Atletismo Txapelketako probak. Gutxi ezagutzen dugun herria da Finlandia, urrun dagoelako-edo, Eskandinaviako puntan. Errazago aipatzen ditugu Irlanda, Flandria, Korsika… Hala ere, historia jakingarria du herrialde horrek: bi nazio indartsuagoen menpean egon da mendez mende (Suedia eta Errusia), hizkuntza ere galzorian omen zuten XX. mendearen atarian, nekazarien mintzaira bihurturik, eta halaz guztiz, hainbat borroka eta liskarren ondoren independentzia lortu zuten, eta ahalegin handiekin suomierak burua altxatzea ere bai.

Historia polit horrek badu bere arantza ere: Karelia. Finlandiaren ekialdeko lurralde handia, Sobietar Batasunaren esku utzi behar izan zuten mugak finkatzeko tratatuetan. Eta, gaur egun guztiz errusiarturik dagoen arren, bere aberriaren muina zen suomitarrentzat: han bildutakoak dira, esaterako, Kalevala finlandiarren epopeia nazionaleko kantu eta istorioak.

Ez dut konparazio errazik egin nahi Karelia eta Nafarroa Garaiaren artean. Izatekotan, Ipar Euskal Herria genuke gaurko Karelia, zentralismo itogarriaren eta kolonoen presioz etnozidio atzeraezinezkoa nozitzen ari dena. Hego Euskal Herrira etorriz, duela hogeita bost urte ezarri ziguten gaur ere indarrean dirauen zatiketa administratiboa. Orain, badirudi negoziazio, normalizazio, baketze edo dena delako fase berri bat etorriko ote den, eta hor, besteak beste, hitz egin beharko da gure lurraren osotasunaz, haren instituzionalizazioaz eta zatien arteko harremanez.

Ez dut berealdiko itxaropenik; besteak beste, ez dudalako ikusten horren inguruko kezka nabarmenik. Eta hala ere, baitezpadakoa da aurrerapen esanguratsuren bat lortzea euskal lurren arteko loturan; ez dut esango lurraldetasunaren aitortza garrantzitsuagoa denik autodeterminazioa baino. Aita edo ama maiteago dugun galdetzea bezalatsukoa litzateke hori. Baina irudipena dut bigarren arlo horretaz ari direla politikariak hizketan -subiranotasuna, erabaki-ahalmena, burujabetza-, lehenengoa ia ahazturik.

Ez iezadazue esan, arren, Arrano Beltzaren amets esentzialisten lilurak edo Nafarroa maritimoaren birus historikoak jota nagoenik. Nik, besterik gabe, anai-arreba sentitu nahi ditut Tafallako jotariak, eta haiek ere ni haurridetzat hartzea.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude