Net Hurbil: Nigerreko goseteak Live-8 kontzertuan harrapatu gintuen


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Saharako basamortua oso aspaldi ez dela izana da sabana aberatsa. Hemen bizi ziren gizakiek bertako jirafa, elefante eta beste zenbait abere harrietan margoz betiko erretratatu ez balituzte, geologia kontuak ziratekeen hauek; hainbeste milioi urte eta puntu. Baina pinturek dioskute duela milaka urte gutxi batzuk hala zela.

Niger gaur, telebistek ematen dizkiguten irudietan, desertu gupidagabea da, ertz batean ibai oparo baina bakarti bat baizik ez duena, Niger handia. Hala ere, azken mendeotan bere historia izan du eskualde horrek.

Wikipedia entziklopedia libreak edozein herrialderena izan daitekeen historia aipatzen du «Niger» galdetuta: «Bidegurutze ekonomiko garrantzizkoa zen, eta bere eskualdeak kontrolatzen saiatu ziren Shonghai, Mali, Gao, Kanem eta Bornuko inperioak, eta baita Hausa estatu batzuk ere.

Azken mendeotan Tuareg nomadek konfederazio zabalak osatu zituzten, hegoaldera jo zuten eta Hausa estatu batzuekin batera Sokoto-ko Fulani inperioaren kontra borroka egin zuten, honek Hausatarren lurralde asko hartuak baitzituen XVIII. mende akaberan.

XIX. mendean hasi zen Mendebaldearekiko harremana, lehenik esploratzaile europarrekin (...) Frantziak baketze ahaleginak 1900.a baino lehen hasi zituen arren, talde etniko disidenteak, batik bat desertuko Tuaregak, ez zituzten menderatu 1922a arte; orduan bihurtu zen Frantziaren kolonia».

Wikipediako erredaktore boluntarioari barkatu beharko diogu europarroi «Mendebaldea» deitzea -Niger Europa osoa baino mendebalderago dago- eta frantsesen inbasioa «baketze ahalegina» bataiatzea. Nigerren aro modernoa, beraz, duela 83 urte hasi zen, Frantziaren kolonia bihurtuta. 1960an lortu zuen independentzia. Izenez bederen. Inguruko herrialde guztietan bezala hemen ere dirua CDF franko edo libera izatea Parisekiko menpekotasunaren ikurra baino askoz gehiago da.

Independentziaren ondoren Nigerrek izan duen historia Afrikako errepublika gazteei leporatzen ahal dizkiegun topikoz josita dago: estatu kolpeak, giza eskubideen urraketak, txirotasuna, lehorteak, hondamendi ekologikoa... Azkenean 1999an «Mendebaldean» hainbeste baloratu dugun aldaketa egin zuten Nigerren, Tandja Mamadou hautatu zuten lehendakari, instituzioak martxan jarri eta Nazioarteko Moneta Fondoak eta Munduko Bankuak exijitzen zizkioten pribatizazio eta liberalizazioei ekin zien. Horra azkenean munduko herrialde txiroenetakoa (zerrendan 136. dago) garapenerako behar omen diren botika egokiak hartzen. Baina joan den udazken-neguan oti edo langosta izurritea hedatu zen eskualde osoan, eta azken aldi honetako lehorteak sortutako krisiari horrek eman zion errematea.

Parisko Le Nouvel Observateur astekariak Natalie Funès kazetaria bidali du paraje hauetara, hondamendiaren berri bertatik idatz zezan. Niger: les raisons d’un desastre ipini dio izenburua abuztuaren 11n plazaratutako artikuluari.

Ama gazteei esnea agortutakoan

Funèsek dioskunez, iazko urrian ohartu zen egoera zein larria zen Nigerreko gobernua: hurrengo urtea pasatzeko 223.000 tona zereal eta aziendentzako 4,6 milioi tona belarki behar ziren. Eskatu, askoz gutxiago eskatu zion Amadou lehendakariak Munduko Janari Programari, 78.000 tona. Inor ez zen mugitu ordea, eta lortu zituen... 6.500!

«Mundua sor egon da» esan dio kazetariari Janari Programak Niamey hiriburuan duen ordezkariak. «Nigerrek lehen deiak egin zituen Asiako tsunamia baino aste gutxi lehenago, baina honek monopolizatu zituen donazioak eta zirrara. Geroago Darfurreko gerra zibila etorri zen, Sudan mendebaldean. Larrialdi egoera gehiegi dago tamalez gure planetan. Eta nazioartea suhiltzailea bezalakoa da: sua dagoenean baino ez da azaltzen». Zortzi hilabete beranduago iritsi zaio txanda Nigerri: hegazkinak hara eta hona, irudiak komunikabideetan, agintarien bisitak, eta beste.

Zortzi hilabete horietan denak egin du okerrera. Aurreko uztatik gordetako aleak fini dira eta aldiz azienda asko hil. Belar eta adaxkarik ez dagoenez, beren sabelak hareaz beteta dauzkate ahuntz eta behiek; hezurra eta azala baizik ez dira. Iaz 85.000 libera (130 euro) balio zuen hiru urteko bigantxa batek; hura azokan salduta «bost zaku artatxiki erosten genuen eta horrekin uzta baten eta hurrengoaren artekoa egiten genuen» esan dio laborari gazte batek. Baina gaur behi ahul bat ez da pagatzen 5.000 libera (7,60 euro) baino gehiago.

Artatxikia, sorgoa edo «niebea» erosteko batzuek zeukaten motorra edo gurdia saldu behar izan dute. Beste batzuek hazitarako jasota zeuzkatenak jan dituzte. Lehorteagatik joan den neguan aziendentzako bazkarik ez zenez, beren jabeek estalpeetako abar lehorrak ere eman zizkieten batzuek, baita plastiko puskak ere zenbaitsuk, eta asko eta asko hegoaldeko hiri inguruetan babestu ziren. Udaberrian mendialdera abiatu zirenean, abereak leher eginda zeuden eta asko bidean erortzen ziren hilda.
Abereen prezioak lurreraino erori diren abiadura berean igo dira lainoetara laboreenak. Iazko bi halako balio zuen zaku bat artatxikik udaberrian. Bai negozio ederra laboreak, tipulak, kakahuetak edo hegaztiak metatu ahal izan dituenarena. Horietako batek lotsarik gabe kontatu dio kazetariari -Maradi hirian- nola eta zenbat diru egin duen. Maradiko La Flamme egunkariak titularretan gosetea gainean zela plazaratu zuenean erosi zituen berak 50 tona, eta gero lasai itxaron prezioa hilabete gutxitan bi halakotu arte. Espekulaziorako gordeta 13.000 tonaz goiti geratu omen da Nigerren, prezio hobeen bila esportatzen jarraitu dena ahaztu gabe.

Eta estatua? Hasteko, munduko uranio erreserbarik handienen jabe izan arren, herrialderik txiroenetakoa da. Nazioarteko Moneta Fondoarekiko (NMF) hain txintxoa den gobernuak larrialdietarako zeukan labore stocka (35.000 tona) orain ikusi da murritzegia zela. Larrialdiko produktuok gainera ez da ausartu behar gorriena zutenei banatzera, eta prezio kontrolatuetan ipini ditu. «Garapen ekonomikoaren legeak, merkatua arautzeko beldurrak eta NMFren aginduak hitzez hitz bete nahia gailendu dira, baita gosete katastrofikoa iritsita ere», esan du Mugarik Gabeko Medikuen bertako ordezkariak. Horixe gertatzen baita Nigerren medikuntzaren alorrean ere. Mediku zainketa 0,75 euro ordaintzen da aldiko, eta jateko ogirik ez denean, medikutara joateko sosik ez.

Telebistetan uda honetan hilzorian ikusi diren haur besoetakoak dira kate luze horren begirik negargarrienak. Horien egoerak badu izena: «kwarshiorkor». Amak esnea emateko ahalmena galtzen duenean haur bularrekoak kwarshiorkor sindromea nozitzen du. Haurrik gazteena izango da familian hilko den lehena, baina ez bakarra.

Nigerreko oraingo irudiok hemendik zortzi hilabetera lehertuko den zer estaltzen ote dute?

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


ASTEKARIA
2005eko irailaren 04a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude