Langileek multinazional austriarra bidali eta jabe berria nahi dute


2021eko uztailaren 19an
Ekipamenduetako ondasunak produzitzen dituen Ezkerraldeko BW enpresa historikoa oso egoera larrian dago eta etorkizun gorabeheratsua ikusten zaio, zeren multinazional austriarrak, bere garaian hartu zituen konpromiso guztien artean, bakarra bete baitu oraingoz: lanpostu murrizte progresiboa. Azkeneko hilabete hauetan greba, manifestazio, itxialdi eta era askotako mobilizazio ugari egin dute langileek, egoera salatzeko. Espainiako Gobernuari, bere garaian BWren jabetza izan zuen Sociedad Estatal de Participaciones Industriales (SEPI) erakundearen jabea denari, eta Gasteizkoari eskatzen diete multinazional austriarrak utz dezala enpresa, kontratuak bete ez dituelako, eta aurki dezatela beste jabe bat.

Testuinguru horretan, eta Lakuako Gobernuaren eskariz, bilera dago aurreikusia Gasteizen, irailaren 12rako. Langileek exijitzen dutenaren arabera, beren batzordeaz gainera, beste hauek guztiek egon beharko lukete bileran: Espainiako Gobernuak (SEPIren eta PSOEren bidez), Eusko Jaurlaritzak eta multinazional austriarrak. Enpresako Batzordeak, uztailaren bukaera aldera, bilera horretara joatea berriro ere azterkizun izango zuela adierazi zuen, baldin ATB enpresaren gestioa multinazional austriarraren eskuetatik libratuta, beste era bateko aterabideak emateko borondaterik ikusten ez bazuen. Eusko Jaurlaritza anfitrioi hutsa ez izatea espero dute, zeren, horrela jokatuko balu, "tranpa egiten" arituko bailitzateke. ATBk Babcock Borsig utzi egin behar duela dioen exijentzia (Konpainiatik «ahalik eta bizkorren» alde egin behar duela diote) justifikatzeko, honako hau alegatzen du Enpresako Batzordeak: "Ez da enpresa hondotik ateratzeko gai". Batzordearen iritziz, multinazionalak 18 hilabete egin ditu gerentzian eta ez du erakutsi abiarazteko edo hondotik ateratzeko asmorik. Aitzitik, Babcock Borsig kokatua dagoen lur-sailen gaineko "interes espekulatiboak" sumatu dizkiote.

Enpresa kolapsatua, planak ez betetzeagatik

Egungo egunean, enpresak desmantelatzeko zorian eta etorkizunik gabe dagoela ematen du, nahiz eta oraingo zuzendaritza, iragarritako plan industriala bete ez duen ATB multinazional austriarrari dagokiona, irailetik aurrera berriro aztertuko duela eta enpresa abian jarriko duela esaten ari den. Bere asmoa justifikatzeko, Austriako egoitza zentralera eraman du Euskal Herriko eta Espainiako kazetari-talde bat, hango instalazioak erakusteko eta beren konpromiso berritua, Ezkerraldeko enpresa hondotik ateratzekoa, jakinarazteko.

Babcock Borsig Enpresako Batzordeak, ordea, ez du sinesten benetan hondotik ateratzeko asmoa duenik, orain arteko egitateek kontrako norabidea erakusten baitute. Esate baterako, 2004 eta 2005 ekitaldiei begira, ATBk 320.000 lanorduko karga ekartzeko hitza eman zuen, baina ez da galdara bat konpontzen emandako 6.000 ordutik gora pasatu. Batzordeak dioenaren arabera, gainera, Bizkaiko enpresa horrek ezarriak dauzkan tarifaz azpitik kobratu zen konponketa. Beste eskari bat, Austrian Energy enpresak biomasako galdara konpontzeko egindakoa, aurtengo uztailerako eta abuzturako zegoen aurreikusia. Alabaina, jakina omen da Babcock-en detaileko planak bakarrik egingo direla, eta, hala ere, oraingoz ez dago kontzesiorik. Bestalde, lan hori ere enpresaren ohiko tarifen azpitik egingo litzateke. Horrez gainera, hitza jan dute, halaber, transferentzia teknologikoei buruzko promesetan, bai eta ekipamenduetako ondasunen jarduerarako garapen-zentroei dagozkienetan ere. Sail horretan, I+D arloko inbertsio garrantzitsuak jasotzekoak ziren, baina ez da hala gertatu. Horiek guztiak ikusita, Enpresako Batzordeak duda-mudan jarri ditu enpresaren benetako intentzioak. Enpresako Batzordearen iritziz, "2006ko urrira bitartean nola edo hala irautea da estrategia, gero basamortu industrial horrekin espekulatzeko".

Enplegu murriztea betetzen du, bai

Babcock Borsig multinazional austriarrak ondo bete du, hori bai, enplegu-murrizte progresiboa. Hirurogeita hamarreko hamarkadan (1978), 5.600 pertsona enplegatzera ere iritsi zen BW enpresa. Berregituratzeko hainbat eratako prozesuen ondorioz, langile kopurua murriztu egin zen progresiboki. BW enpresa ATB multinazional austriarraren eskuetara heldu zenerako, 700 lagunez azpikoa zen plantilla. Kopuru horretatik 450 izatera pasatu dira ATBren aldian. Orain, berriro, erregulazioko beste espediente bati heldu nahi dio, eta administrazioko 80 pertsonarengan izango luke eragina.

ATBk ez du alde egin nahi eta altxatuko duela dio
Gaur egun Babcock-en jabetza daukan ATB multinazionaleko arduradunek Ezkerraldeko enpresa hori ez dutela utzi nahi adierazi dute, Christian Schmidt presidentearen bidez. Jaun horrek, bestalde, berriro baieztatu du errentagarri egingo dutela enpresa, hondotik aterata. Alabaina, besterik ez dute esan ekipamenduetako ondasunen euskal enpresa historiko hori prezio apal askoan erosi zutenetik

Asmoak ez direla asmo huts abalatzeko, ATBko zuzendaritzak jakinarazi du ezen udazkenean hasiko direla Bilbon obrak egiten, CO2 emisiorik gabeko energia produzitzeko teknologien ikerketarako eta garapenerako zentroa eraikitzeko. Inbertsio horren lehenbiziko fasean, bost milioi euro inguru jarriko dira. Trapagarango instalazioak aurrera ateratzeko -han daude enpresaren instalazio industrialak-, ATBko zuzendaritzak dio urteko 100 milioi euroko kartera lortzea espero duela, eta horrela galgatuko dituela galerak. Gaur gaurkoz, 56 milioi euroko kartera dauka. Plantillako 450 langileei dagokienez, 42 milioi euroko kostu laboralak dauzka. Multinazionalaren arabera, 12 milioi euro inguruan ibiliko dira aurtengo ekitaldiko galerak. Arduradunek diotenez, bi eskaintza lortuko dituzte luze gabe: bata Leongo Roblarako eta bestea Euskal Herrirako. Hortik, 50 milioi euro gehiago gaineratuko lukete kontratuetan, eta era horretan orekatuko lukete aurrekontua.

ATBko zuzendaritzak dio, halaber, aurrekontuak doitzekotan, gaur egun administrazioan lanean dauzkan 120 lagunetatik 80 bat dituela soberan, eta 40 bitarteko murrizketa egin beharko lukeela. Horrez gainera, gatazka laboralak ere desagertu behar duela diote, aterabidearen parte bat konponbidean jartzeko. Izan ere, baieztatu dutenez, "gatazkaren ondorioz ihes egin digute hainbat kontratuk".


Azkenak
2024-12-30 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzeko lehen urratsa, Nazioarteko Pilota Federazioak haren alde bozkatuta

Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


2024-12-30 | Julene Flamarique
Gazan hil dituzten milaka haurren izen-abizenak irakurri dituzte 30 orduz jarraian Iruñean

Hondakinen artean oraindik identifikatu gabe dauden Palestinarrak ere ikusarazteko helburupean egin dute. Israelek Gazan 18.000 adingabe hil ditu urriaren 7az geroztik. BDZko Elisa Huarteren arabera, “zerrendetan oraindik ezezagunak diren izenak irudikatzen dituzten marra... [+]


2024-12-30 | Leire Ibar
Eraso arrazistak salatu dituzte Arrigorriagan eta Baionan

Arrigorriagako Udalak elkarretaratzea egin du igandean udaletxeko plazan, ostiralean txinatar jatorriko merkatari batek bere dendan jasandako erasoa salatzeko eta biktimari babesa adierazteko. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea antolatu du... [+]


Joseba Asiron
“Haur eskoletan euskarazko eskaria eta eskaintza parekatzeko negoziazio bidean gaude PSNrekin”

"Erorien Monumentuaz sozialistekin akordioa lortu izan ez balitz, eraikinak bere horretan jarraituko luke aurrerantzean ere eta hori zen guk onartzen ez genuen aukera bakarra”. Hala dio Joseba Asironek. Entzun elkarrizketa osorik hemen sakatuta.

 


2024-12-30 | ARGIA
Osasun asegurua du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen ia laurdenak

EAEko biztanleen %23,9k osasun asegurua zeukan kontratatuta 2023an, Eustaten datuen arabera. 2021eko datuekin alderatuta, %4,1 gehiagok. Batez ere traumatologia, oftalmologia, ginekologia eta dermatologia kontsultak egin ziren. Aseguruen %61,3 enpresentzakoak edo bestelako... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


2024-12-30 | Jon Torner Zabala
‘Bagare’: euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserkiak 50 urte

1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.


2024-12-30 | Behe Banda
Barra warroak |
Urte berriari

Begi bistaz zentzugabea dirudien eztabaida batekin hasten da zutabea: 2024 gure literatur ale horietako bat balitz, nola deituko zeniokete?

Erantzunik topa ezean, ordu erdi ematea aurtengo bizipenei begira; Instagrameko artxibatuetan sartu lehenik, eta Twiterrera pasa horiek... [+]


Eguneraketa berriak daude