Fiesta Nacional

Udan, 1940 urtean, hamaika urte nuelarik. Gure aitari Corrida de toros delakoa zer zen jakitea komeni zitzaigula eta hara eraman gintuen anaia eta biok, Chofreko zezen-plaza zaharrera.

Hasiera, kapa hutsez eta, tira. Entretenigarri iruditu zait. Baina gero banderilen txanda tokatu da. Zezena sufrikariotan ikusi dut. Eta plazako ikusleak, aho batez, garrasi ozenetan eta bozkario harrigarrian entzun ditut, behin eta berriz, Olé !... olé !ka ari.

Pikadorearen txanda iritsi da gero, berau bere pisu guztiaz haga luze zorrotz hura bultzatzen zuelarik, eta zezenaren bizkar gainetik, odola iturritik bezala isurarazten jasan behar izan dut, nazkaturik. Penak eta amorruak bete naute gainezka.

Zezenetako batean -8 toros 8 iragartzen baitzuen kartelak- harrapatu egin du zezenak pikadorearen zaldia. Eta beronek orduan, sabela behealdetik urraturik, bere hesteak zapaltzen ikusi dut. Milaka ikusle anker gupidagabe haiek barrezka lehertzen zirelarik.

Gero ezpata luzea hartu du toreroak, eta kolpe bakar batez, edo bigaz, edo hamaikaz -segun eta...- zezen gizagajoa akabatu du. Beronek halako odol zarrastada beldurgarri bota du muturretik, eta erori egin da. Odol-putzua berehala estali dute hondarrez.

Hura poza plazan, pasodoble toreroen airetan, zezen hila arrastaka atera dutenean.

Zezenetako batean -edo gehiagotan, ez naiz ongi oroitzen- "medio toro, medio toro" entzun dut plazako jendilajea oihuka. Eta oka egiteko gogoa sentitu dut.

Horra Festa hitz gutxitan. Odolez blai, izerdi usaina bazterretan, eta chulería ugari.

65 urte joan dira geroztik. Eta ez dut inoiz beste korridarik ikusi, ezta behin ere. Ohoretzat daukat.

Eta joan deneko abuztuaren 13an, larunbatarekin, Donostiako Bulebarrean egon nintzen. Niri Fiesta Nacional delako horrek, frankistek 40 urtez propaganda tresna guztiez bultzatu zuten horrexek lotsa eta nazka ematen didalako.

Gure etxean ez zegoen zezenen aldeko girorik batere. Aitagandik ikasi nuen nik Eugenio Noel Muñoz izeneko batek -madrildarra!- sekulako kanpaina egin zuela bere bizi guztian barrena -Noel 1936an hil zen- zezenak debekarazteko. Noelek ere nazka eta lotsa sentitzen zituen basakeria asto horren aurrean.

Eta ondoko urteetan, irakurketen ondorioz, ikasi nuen Pio Barojak korridak gorroto zituela bihotzaren erditik. Eta espainiar progresistek (Costa, Jovellanos, Vargas Ponce), baita espainolista amorratu batzuek ere (Unamuno), ahal izan zuten guztia egin zutela 1936 baino lehenago, torturaren apologia ahalkegarri hau erauzteko.

Orain Iñaki Azkuna Bilboko alkate jatorra agertu zaigu korriden alde. Bapo!

Donostiakoari, berriz, "ahaztu" egin omen zaio Aste Nagusian Fiesta Nacionalaren bitartez lortzen den homologazio espainiarrari lekua ematea. Eta Maria San Gil eta gainerako faxista guztiak asaldatu ditu. Noski. Eta "hutsune" hori konpontzen saiatuko dela agindu behar izan du Odónek.

Baina, kasu! Azkuna ez da bakarra bere Alderdian zezenen alde agertzen. Lehendakariak berak behin baino gehiagotan eskaini digu bere lekukotasun lotsagabea ohorezko tendiduan agertuz.

Nahiz Sabino Arana-Goiri zezenen kontrako amorratua izan, jakina denez. Eta nahiz eta PNVk -aspaldiko denboretan, hori bai- erabaki hau hartua izan bere barne araudietan: "Se castigará con la expulsión del Partido a cuantos tomen parte activa o pasiva en las corridas de toros".

Baina orain, badakizue, "Soberanía compartida"ren garai honetan, PSOErekin nola edo hala akordioa lortzea da helburua.

Eta ez da momentua inondik ere zezenketak eta antzekoak gaitzesteko. Ez horixe! Ez zen besterik falta. "Paris bien vale una misa" esan zuen hark. Eta Josu Jon Imazek eta Iñigo Urkulluk gauza bertsua diote: "Ajuria Enea Bis, bien vale una corrida bestial que otra en el mes de Agosto". Amén Jesús.

Zer nahi duzue: nazka darit xularme guztietatik.


Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude