argia.eus
INPRIMATU
Zer da: Touroperadorea
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21a

Termino horrek ingeleseko tour operator hitza du jatorri eta literalki, bira turistikoen antolatzailea esan nahi du. Touroperadore izenak enpresen sistema integratuari egiten dio erreferentzia. Erabakiak hartzeko zentro bakarra dago eta era askotako jarduera sortak biltzen dira horrelako sistemetan: bidaia-agentziak, garraio-konpainiak, ostalaritzako harrerak, atsedeneko eta aisiako zerbitzuak eta abar. Touroperadoreek, nagusiki, charter abiazioko konpainietan edo konpainia erregularren bidezko charter kontratazioetan garatzen dute beren jarduera. Horrela, posible dute leku turistikoetarako joan-etorriko txartelak tarifa normalean baino askoz merkeago eskaintzea. Touroperadoreak funtsezkoak izan dira masa-turismoa nazioarte osora hedatzeko. Dena dela, kritika ugari ere jaso du sistema horrek: jarduerako irabazien parte handi bat jatorriko herrialdeetan geratzen dela leporatu izan diote. Dauzkan itsasertzak eta tenperatura tarteko, Espainiako estatua da lan horretan diharduten enpresen jomuga garrantzitsuenetakoa da; enpresa ingeles eta alemanena, batik bat.