argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2007ko otsailaren 21

Agerre teatroak Neska politak, artasoro alaiak antzezlana estreinatuko du Errenteria Hiria kulturgunean, urriaren 1ean. Maite Agirrek idatzitako lanak bi kulturen elkartzeaz dihardu. Arantza Gurmendik eta Jon Gaubekak jokatuko dituzte rol nagusiak eta Freenetic taldeak zuzenean joko du.

Ikastolen Elkarteak Praka motxetan liburua plazaratu du. Argitalpenak Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Lehiaketaren 25 urteko ibilbidea jasotzen du.

Surfin Kaos taldeak estreinako diskoa kaleratu du: Bizzionbizzi (Oihuka). Kolaboratzaile andana izan dute punk eta rock kantuak grabatzeko: Fredi Paia, Nerea (Keike), Xabier Silveira, Haritz Harreguy...

Ramon Zuriarrain margolariarern atzera begirako erakusketa jarri dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Autoerretratuak, erretratuak eta beira-arasetan bildutako objektuak daude ikusgai. Lan koloretsuak eta ilunak ikusi ahal izango dira irailaren 24a bitarte.