Inertziak Astintzeko Garaia


2007ko otsailaren 21ean
Euskal Autonomia Erkidegoan burutu azken hauteskundeen ostean, aldi berri baterako Eusko Jaurlaritza osatu berri da. Batzuen aburuz, jarraipenekoa izango da Jaurlaritza berrituaren jitea, alabaina, hezkuntza nola baita hizkuntza politikei dagokienez, bederen, orain artekoarekin segitzeak ez dauka zentzu larregirik. Izan ere, urteetan ereindakoak bere onenak eman dituela eta, bide horretan segituz gero, aurrerabide esanguratsurik gertatzeko modurik ez dagoela oso bistakoa da, beraz, etorkizunari beha, orain arte indarrean egon diren ildo estrategikoak berritzeko unea da oraingoa.

Euskarazko irakaskuntzari buruzko datuez kezkatuta, A, B eta D ereduetan ardaztu den politika berrikustea, curriculumaren euskal dimentsioa eraikitzea eta indarrean jartzea edota hezkuntza sistemaren esparru ez unibertsitarioa egituratzeko legezko oinarria berritzea dira, besteak beste, epe laburrera aztertu eta, ahalik adostasunik zabalenaz, bideratu beharreko erronka nagusiak.

Lehenbizikoari dagokionez, ereduak berrikusi beharrak ikasleek euskararekiko lortutako mailarekin ez dauka zer ikusia soil-soilik, izan ere, elebitasuna ahalbidetu nahi zuen laurogeiko hamarkadako planteamendutik euskara ardatz duen eleaniztasun planteamendura igarotzeko urrats sendoak egin beharko dira, eta horrek irakasleen prestakuntza ulertzeko eran, ikastetxeen antolaketan, materialetan eta abarretan sakoneko aldaketak egitea eskatuko du, derrigorrezko irakaskuntzan ez ezik gainerako mailetan ere sakoneko aldaketak eraginez.

Bigarrenari dagokionez, ostera, hasteko, hezkuntza kontuetan eskuduntza ia esklusiboak ditugun Erkidego honetan, urteetan, curriculumaren euskal dimentsioa eraikitzeko nola baita indarrean jartzeko unean ere, utzikeriaz jokatu dugula eta gure lehentasunen artean ez dugula kokatu onartu beharko genuke, lehenbizi. Orain, aurrekoetan bezala, Madrilen burutzen ari diren erreformari begira ibiliko ote garen, edo Madrilen ekoitziko dutena gorabehera, herri legez jokatzeko prestutasunik dugun erakutsi egin beharko da, ezen, guk geuretik eta mundura irekita curriculuma euskal dimentsiotik eraikitzen badugu, eta gizartean adostasun zabala erdiesteko gauza bagara, indarrean jartzeko urrats erabakigarriak egiteko aukera guzti-guztiak izango baititugu, guretik mundura eta mundutik geurera joan-etorriak egiteko gauza diren pertsonak heztea ahalbidetuz.

Esparru ez unibertsitarioko hezkuntza eremuaren lege-oinarriak berritzeko saioak, aldiz, XIX. zein XX. mendeetan hezkuntzan gorpuztu ziren ikuspegiak berritzeko eta XXI. mendera ekartzeko aukera ezin hobea eskainiko digu. Horren altzora, hezkuntza sistema publikoaz zein pribatuaz jardun ordez, baliabide askoz gehiago xahututa emaitzak hobetzeko ez-gauza den sistemari buruz jardun beharrean, hezkuntza sistemaren berritzea, bateko zein besteko indarrak askatzea bultzatuko duen gestio eredua, ikastetxeen autonomia, antzeko ezaugarriak dituztenek eratutako sareak errekonozitzea eta abar, erraztuko duen sistema eraikiz. Bada, hezkuntza sistema modernizatzeko aukera berri bat izanen dugu, ea iraganean aingura bota dugulako, batzuen interesak gailendu direlako ez dugun porrot egiten.

Baina, hasieran erran bezala, hizkuntza politikari dagokionez ere badago zer egiterik. Hasteko, euskararen indarberritzea ahalbidetu nahi duen hizkuntza politika, Gobernu sortu berriaren lehentasunen artean dagoen argitzea komeni da. Lehentasunei buruz ari naizenean, politika sektorial izatetik, beste gauza batzuekin batera, Jaurlaritzaren politikaren bizkarrezurrean kokatzera iritsiko ote den da zalantza, horren arabera, hizkuntza politika eragingarria finkatuz, gauzatzeko orduan aitzindaritza eta erabaki gune eragingarriak zehaztuz, zehar lerroaren trataera emanez eta baliabide nahikoak eskainiz. Euskararen indarberritzea bilatzen duen ikuspegiaren eta horretarako jarritako zoru zein habeen artean dagoen zuloak geroz eta sakonera handiagoa du, denbora aurrera doa, geroz eta erabilera eremu gehiago irabaztera doan politika geldo doa eta euskarak aurrera egiteko modurik ez badauka, arnasbiderik ez badauka, erdarak esklusibotasunez dituzten jardun esparruetan geroz eta gotorrago geratuko dira eta, gizartea lasaitu ahala, euskararen normalizazioa geroz eta zailagoa gertatuko da.

Testuinguru horretan, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia ebaluatzeko eta, horren arabera, berritzeko abagunea laster batean sortuko denez, hizkuntza politikari astinaldi orokorra emateko baliatu beharko genuke, hizkuntza politika are eragingarriagoa abian jarri ahal izateko jada hautsita dagoen sasoi bateko adostasuna berritzen ahaleginduz, Erkidegoko instituzio guztietan eragiteko helduleku eragingarriak eraikitzeko urratsak eginez, gizartearen esku hartzea areagotzeko aukerak ugalduz, eragile desberdinen artean erantzukizunak ez ezik lankidetzarako ere markoa berrituz.

Aldi berri bat ireki da, orain artekoa berritzeko, zenbait idazlek esaten duten eran, biltegia ideia berriez eta politika berriez betetzeko, balia dezagun.


Azkenak
2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-24 | Jakoba Errekondo
Abarkak astintzen zituen

Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]


2025-02-24 | Iñaki Sanz-Azkue
Apo pikart europarra
Gaueko kantari bakartia

Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]


Udaberrian loratzen ausartzen naiz

Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.


Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eguneraketa berriak daude