argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a

Victor Moreno honela mintzatu zen Garan: «Gaur egun egin daitekeen probokazio intelektualik handiena gauzak zehatz esatean datza. Literatura gehigarri bat baliorik gabe gelditzen da bere hizkuntzak zehatz hitz egiten ez duen neurrian».

Koldo Almandozek ondokoa esan zion Berriari esanak: «Euskal literatura simulakro handia iruditzen zait, gainbaloratuta dago».

Pello Sarasolak adierazpenok egin zizkion UKri: «(Telebista autonomikoetan) Diru gutxiago dagoenez, ausardia handiagoz jokatu behar da; telebista handienak, diru gehiago eduki arren, askoz gordetzaileagoak dira, jaitsieren eta ingoeren ondorioak askoz nabarmenagoak direlako. Beraz, enpresa txikiak ausartagoak dira. Eta ausardiaren ausardiaz hainbat hankasartze egiten dira, baina ondo ateratzen denean, bete-betean asmatzen da askotan. Horrek ospea ematen du, agian merezi gabekoa».

Beñat Amorenak zera esan zion Berriari: «Ez da goxo erratea, baina inpresioa dut itzulika ari garela rock mailan. Rockeroak pixka bat tradizionalegi bilakatu dira. Estetika arautuetarik ez dira jalgitzen».