argia.eus
INPRIMATU
Bilbo-Barcelona AHT proiektua aztergai da. Bero-beroan.
2021eko uztailaren 16a
Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren 25. urteurreneko ekitaldian hitz egin zuten Bilbo-Bartzelona AHT proiektuaz Juan Jose Ibarretxek eta Pasqual Maragallek, eta berau azter dadin agindua eman dute. Trenbidea Ebrorekin paraleloan joango litzateke eta gobernu biak bere bideragarritasuna aztertzen ari dira jada. Lehenago ere, Espainiako AHT sarearen plangintza nagusietan sarri hitz egin da Kantauri Itsasoa eta Mediterraneoa lotzeko trenbideaz, eta orain arte esandakoetatik bi adar izan ditzake Zaragozatik -hona Miranda de Ebro eta Logroñotik pasatuz letorke- aurrera: Terueletik Valentzia aldera bata, Ebrori Itsasoraino jarraituz zuzenean bestea.