Olatz, Arnopean galdutako baserri auzoa


Mutriku herrian zehar ibilbide turistikoa egitea pentsatu nuen hasieran. Baina berehala gogoratu nintzen aitak Saturrarango hondartzara eramaten gintueneko sasoiaz. Ezaguna nuen inguru hori. Gure hondartza baitzen Saturraran. Sasoi hartan zutik zeuden garai batean abadegai gazteak hartzen zituen seminarioaren hormak. Aparkaleku itzela zegoen inguruan, atondu gabekoa orduan. Han ibiltzen zen txapel urdin masail gorri bat autoak bideratzen; anaiak eta biok "Migelin" deitzen genion Potatoren abesti ezaguna gogoratuz.

Hondartzara bidea hartu aurretik Mutrikutik pasatu behar izaten genuen eta herriaren irteeran, Ondarroara norabidean (N 634 errepidea), Olatz dioen bide-seinalea dagoela gogoratu nuen, herri gunetik kilometro erdira edo. Beraz, hasierako plana aldatu eta Olatz zer zen ezagutzea pentsatu nuen. Lagunekin adostu eta Olatz dioen bide seinalea topatu dugu, bidean ezkerrera. 4 kilometro daudela dio bide seinaleak eta Olatzen amaitzen dela GI 3562 eskualde bidea.


Arno mendigunepean

Olatzera iritsi ondoren, ermita ondoko aparkalekuan laga dugu autoa eta elizaren kontra dauden mapei begiratua eman diegu. Arno mendiaren azpian dago Olatz arana. Kareharrizko 623 metroko mendia da Arno eta Olatzen hego-ekialdian dago; Iparraldera San Blas mendia dago (222 metro).

Olatzeko ibilbidea azaltzen du batek, argazki eta guzti eta bigarrena, Olatzeko baserrien mapa da. Handik bertatik Done Jakue bidea pasatzen da eta gure parean Ourensetik bizikletan etorritako erromesa ari da Interneten aurkitutako informazioari begira, bidea jarraitzeko asmoz. Bizikletan etxera buelta egin behar du.

Guk, aldiz, bere bidea jarraitu beharrean, atzeko bidea hartu dugu. Hori baino lehen Zelaieta jatetxeko neska gazteari galdetu diogu: "Ordubeteko buelta oso polita da eta oso erraza" esan digu berak. PR-GI 47 bidea da eta ibilbidearen hasiera elizaren aurrealdetik pasatzen den bidea barik, atzerago dagoen bidea da: beste etxe aurre batetik pasatzen da eta han daude gainera marka hori-zuriak. Itsasorantz jotzen du bideak, baina itsasoa ikusi aurretik beste hainbat leku eta txoko ederretatik pasaraziko gaitu bidexkak.

Olatz inguru karstikoa da eta badauka Kortezubiko Oma auzoarekin antzekotasunik. Zelai berdeak haitz zuriak barreiatu izan balituzte legez ikusten dira eta bidean labe karegileak eta haitzuloak daude eta Ziñoa baserria.


Ordubeteko buelta

Bide erraza da Olatz auzoan zehar egin daitekeena. Markaturik dago bide osoa eta ez dago galtzerik. Ibilbide zirkularra da, beraz, hasi eta amaitu leku berean egingo dugu. Lehenengo zatiko mendi bideak porlanezko pista batera eramango gaitu berehala, itsaso usainera. Ziñoa baserri aurretik igaro ostean, bide zati maldatsua egingo dugu dagoeneko geldirik dagoen harrobira arte. Ez da batere luzea zatia, baina malda dezente dagoenez, ibilbidearen zatirik gogorrena dela esatea komeni da.

Hala ere, azkeneko metroak, harrobira garamatzatenak, aldapa behera dira, beraz, arnasa hartzeko berriz ere eta, guk egin dugun moduan, ur tragoxka bat hartzeko unea da.

Harrobiaren ezkerrera geratzen den bidea hartuko dugu aurrera jarraitzeko. Handik, aurrera, hainbeste baso bide ikusiko ditugu, baina guztiak daude gurutze zuri-horiarekin markaturik, beraz, erraza izango zaizue hurrengo gunera iristea: San Blas baserria. Dagoeneko ez da ermita, baina izan omen zen sasoi baten. 1759ko baserria ei da eta leku zoragarrian dago. Mutrikuko portua eta Kantauri itsasoa aurrez aurre dituen begiratokia dauka baserriaren aurrealdeak. Txakurra ere oso sinpatikoa dela esan beharko dugu: jauzika eta zaunka batean agurtu gaitu eta.

San Blas baserrira bidean, harrobitik igaro eta berehala, Olatz auzoan hainbeste erabili diren karobietako bat ikusteko aukera izango dugu. Karea ongarri, paretak zuritzeko, eraikuntzan, janariak galdu gabe gordetzeko eta beste hainbat gauzatarako erabiltzen zen eta Olatz aranean 4 bat karobi ei daude. Gure ibilbidean bi baino ez ditugu ikusi. Bata Ziñoa baserri ostetik igotzen den bidean eta bestea harrobia zeharkatu eta berehala. Panel informatiboak azaltzen duenez, arkuduna edo tradizionala da ikusi dugun lehenengoa eta frantsesa deitzen zena bigarrena.


Errepidera buelta

San Blas baserritik aurrerako bidean aurrera eginda Mutriku herritik Olatzera garamatzan errepidera aterako gara.

Berriz ere gora egin beharko dugu pare bat kilometrotan Olatz auzora iritsi arte. Itsasoa atzean lagata gorantz egingo dugu. Pare bat baserri ondotik pasatuko gara eta eskola etxetik ere igaro beharko dugu.

Kilometro baten faltan bidegurutzea ikusiko dugu. Bi bideek daramate Olatzeko San Isidro ermitara: ezkerrekoak errepidez egiten du bidea. Guk, ordea, eskumako bidea hartu dugu. Berriz ere aranera itzulera egiteko bidea da; baserri eta arte arbola artetik doa bidea, beti ere, asfaltoa baino erosoago. Baserri biren aurrealdetik igarota San Isidrora iritsi eta han gaudela aprobetxatuta, eta aurretik ibilbidea oso polita zela esan zigun tabernaria agurtzeko asmoz, Zelaieta jatetxera sartu gara. Salda eta txorizoa hartu ditugu. Biak ere eder askoak.

Hauxe beraz, arrantzale herriko baserri auzoan zehar egindako ibilbidetxoa. Aukeran, Mutrikura jaitsi eta bazkari pasada egitea ere polita litzateke herriko etxe dotoreak ezagutu eta portu txiki, baina ikusgarria gertutik ezagutzeko.


Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude