Net Hurbil: Txetxeniarrei Interneten aukera eman dien gizona


2021eko uztailaren 23an

Adierazpen askatasunaz eta ez terrorismoaz hitz egin nahi duela argitu dio Mikael Storsjök Six Degrees web aldizkaritik bere istorioa jakin nahian hurbildu zaion kazetariari. Adierazpen askatasuna jokatzen da txetxeniarren Kavkazcenter.com gunearen aferan, egia; baina Finlandiako gizon liberal batek Txetxeniarekiko eta oro har Kaukaso eskualdearekiko daukan maitasun istorio bat ere bada.

«Mutikoa nintzenetik -esan dio kazetariari- Kaukaso aldea interesatzen zitzaidan, Tolstoi-ren liburuak irakurtzen hasi nintzenetik. Gero, hango berriak zekartzaten web guneei jarraipena egiten nien; horietako bat zen Kavkaz Center, eta halako batean ohartu nintzen itzali egin zutela. Nik web ostatu lanak egiten ditut eta Finlandian adierazpen askatasuna dagoenez, ongi etorria eman nien txetxeniarrei eta beren zerbitzaria gure ostatuan ipini genuen. Beraiek abisatu zidaten honek ondorio politikoak ekarriko zizkidala, baina sekula ez nuen pentsatuko halako buruhausteak emango zizkidanik».

Errusiarrek fronte guztietan errukirik gabeko gerra egiten diete Txetxeniako errebeldeei, eta Ixkeriako lurraldean zibilak -zahar, haur eta emazte- akabatzeko gupidarik ez badute, Interneten martxan dituzten komunikabide urriekin ez ziren bigunkeriatan ibiliko. Adibide xume bat aldizkari honetan bertan dauka irakurleak. Net Hurbil hau sortu berritan, 2002ko irailean plazaratu zuen ARGIAk Txetxeniako gerra ikaragarri eta lotsagarriaz artikulua, eta hura ilustratzeko erabili ziren argazkietako batzuk ezingo lituzke irakurleak aurkitu gaur Interneten: http://www.ichkeria.org helbidean aurkitu genituen paisaia eta eraikuntzen foto eder ezezagun haiek, eta gaur helbide horretan ezer ez dago.

Mikael Storsjök dio eztabaida askatasuna bermatzen laguntzeagatik eskaini ziela lekua txetxeniarrei, «gatazka bateko bi aldeei entzutea garrantzizkoa da eta». Baina iazko udazkenean Kavkaz Centerri Finlandian ostatu eman eta egun gutxitara errusiarrak ohartu ziren, eta presio egiten hasi. Finlandiako Barne Ministerioak aginduta, Poliziak ekin zion gaia ikertzeari. Goiz batean polizien deia jaso zuen Storsjök, berarekin hitz egin nahi zutela esanez, eta honek onartu eta hamar minuturako lantokiko atarian zituen.

«Esan zidaten nazioarteko testuinguruan arriskutsua zen zerbait egiten ari nintzela, eta Kavkaz Center zerbitzaria itzaltzea eskatu zidaten. Legearen kontrako ezer ez nuela ikusi erantzun nien, eta kriminal itxurako zer aurkitu zuten galdetu nienean, erantzun zidaten forumean gorrotozko esaldi zakarrak zeudela; antza denez errusiar batzuek esan zuten foroan nahiko zuketela bonba atomiko bat ezartzea Txetxenian eta herri hura suntsitzea».

Poliziei erantzuten hasita, Storsjök dio foroetako eztabaidak ez direla sartzen Interneteko gune baten erantzukizunen artean, ez daudela erredakzioburuaren ardurapean. Eta eztabaida horiek oso balio handikoak direla, edozein gatazkatan bi alde daudela gutxienez, eta ez dela gizalegezkoa alde batek baino ez izatea mintzatzeko eskubidea.

Polizien eta enpresagizonaren arteko berriketak segida izan zuen ondoko egunetan. Web gune horretako eduki asko -Errusiako agintariek haserre handiz salatzen zituztenak- ez zituzten ulertzen funtzionarioek, eta Storsjök berak itzularazi zituen errusieratik finlandierara, haientzako. «Harrigarria egiten zait, herritar naizen aldetik, poliziak bere ahalmenak erabiltzeko daukan modua. Lau gizon ordurik gabe lanean, asteburua barne, gai honetan murgilduta eta bitartean beste hainbat arazo inork konpondu gabe, zergatik eta baliabide faltagatik. Poliziak gaizki ulertu du demokrazia batean egin behar duena. Poliziak babestu behar du herritarrek beren eskubide konstituzionalak erabiltzea, eta ez herritarrei beren eskubideak alde batera uztera bultzatu».

Milioi laurden gorpu hemen Europan

Kavkaz Center guneak -Storsjören iritziz- irakurle asko ditu munduan, eta Errusian batez ere. Hemen Putinen gobernuaren aurrean independentzia aldarrikatzen duten mediak oso urriak dira. Dena kontrolatzen du gaur Putinek. Interneteko gune batzuk geratzen dira burujabe, eta horien atzetik dabil zorrotz Moskuko establishmenta. Hori da Kavkaz Centerrekin errusiarrek agertzen duten temaren arrazoietako bat.

Beste arrazoi bat, Errusiako gobernuak mugimendu islamiarrekiko duen beldurra da; oro har musulmanen ugaritzeak kezkatzen omen du Mosku, populazio kristaua behera doan bitartean musulmanena indartzen ari delako.

Hirugarren arrazoia pertsona bati lotuta dago: Kavkaz Center gunea Movladi Udugov-ek sortu zuen. Udugov Komunikabide eta Informazio ministroa izan zen Dudaieven gobernuan, Txetxeniako lehen gerra garaian. Storsjök uste du motiboak dituztela errusiarrek Udugov gorrotatzeko, lehen gerra hartan txetxeniarren alde irabazi zuelako propaganda gudua.

Azkenean, errusiarrek lortu zuten hainbeste presiorekin Mikael Storsjören hornitzaileak uko egitea Kavkaz Center bere ostatuan edukitzeari, baina gizonak ez zuen amore eman, eta ordu gutxiren buruan lortu zuen Suediako beste hornitzaile batek arazoa konpontzea, eta adierazpen askatasuna maite dugunon pozerako, albiste agentzia hori martxan dago. Gunea islamiar erradikala dela aitortzen du Storsjök, baina ukatzen du waabiten aldeko tresna sektarioa denik.

Eskandinavia aldean saltsa honek hainbat hauts harrotu du azken hilabeteotan, errusiarrek ez baitituzte presioak bukatu. Poliziaren aurreko salaketa eta presio politikoez gain, birusez eta beste moduz egindako erasoak ez ditu gutxi izan Kavkaz Center-ek. Baina Storsjök hainbat intelektual eta kazetari mobilizatu ditu, eta kontent dago lortutakoarekin. Hori bai, errusiarrek liburu berdean apuntatuta daukate bere izena. Kaukaso aldean mendi ibilaldi bat egiteko asmoa zuen uda honetan, visa eskaria bideratu zuen Errusia-Finlandia elkartasun taldearen bidez, baina ezezko zorrotza jaso du bueltan. «Berak badaki zergatik» erantzun omen zuten enbaxadan.

Eta bitartean, Txetxenian zer? Horrek penatzen du Mikael Storsjö, ondo ezagutu eta hainbeste maite duen Txetxenia suntsitzen ikustea. «Gerra honek baditu 400 urte. Kaukasoko XIX. mendeko gerran Txetxeniako populazioaren erdia hil zuten. 1944an Stalinek deportatu zituenean txetxeniarren herena hil zen. Yeltsin eta Putinen gerran Txetxeniako herritarren laurdena akabatu dute, 250.000 inguru. Denetara, txetxeniarren %100 baino gehiago! Errusiar asko ere hil dira, 25.000 soldadu inguru, eta hori beren gizartearentzako arazo handia da. Espero dut egunen batean bi aldeentzako egokia izango den itun politikoa eginen dutela, nahiz eta edozein egoera izango den gaurkoa baino hobea. Egunen batean Txetxenia libre ikusiko dugula uste dut, baina hori baino lehen bizi asko galduko da».

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude