Urtebete eta gero


2021eko uztailaren 28an

ARGIA 2.000. zenbakira iritsi den honetan, ezer baino lehenago zorionik beroenak eman nahi dizkiet hori posible egin duten guztiei, eta, era berean, aurrerabidean adoretsu eta kementsu jarraitzea opa diet aitzindari izaten jarraitzen duen astekaria egiten duten guztiei. Urtebete eskas pasatu da Eusko Legebiltzarrak Ararteko hautatu ninduenetik, eta egokia iruditzen zait, urtemugaren ikuspegitik, buru nauen Ararteko erakundeari buruzko -eta, oro har, horrek eredu duen Ombudsmanari buruzko- hausnarketa labur bat egitea. Dakizuenez, euskal administrazioen jarduera aztertzea da bere eginkizun nagusia, herritarrek aurkeztutako kexak bideratuz, aztertutako jarduerak legearekin eta giza eskubideekin bat egin duen ebatziz. Baina hori ez da Arartekoaren eginbehar bakarra, giza eskubideen aldeko babes eta berme erakundetzat jotzen baitu legeak, eta horretarako hainbat tresna jartzen baititu bere eskura: gomendioak, proposamenak, txostenak, eta abar. Dena dela, Arartekoaren ebazpenak ez dira bete beharrekoak, baina horrek, nire ustez, badu alderdi positiborik. Batetik, oso ondo argudiatu behar ditugu gure jarrerak, hitzaren bidez konbentzitu behar baitugu. Bestetik, aginpide morala auctoritas delakoa lantzera behartuta gaude, bai eta sinesgarritasun ahalik eta handiena edukitzera ere.

Hein horretan, garrantzitsua iruditzen zait giza eskubideen aldeko kultura landuko duen esparrua indartzea, zeinak esparru politikotik ondo bereizia egon beharko baitu, lehen aipatu dugun sinesgarritasunaren mesedetan. Demokrazia modernoa esparru desberdinek osatzen duten sistema konplexu baten bilakaera dinamikoa dela esango nuke. Sistema horretan esparru politikoa ardatz nagusia da, non alderdi politiko desberdinen proiektuak eta ibilbideak kontrajartzen diren herritarren aurrean, baina, halaber, inportantea da gizarte zibila indartsua izatea eta gizarte erakundeen bidez ongi antolatuta egotea, gizarte eskariak egokiro bideratzeko. Ombudsman erakundeak, berriz, hirugarren esparru batean daudelakoan nago, eta beren nortasuna eta jarduera hor landu beharko lituzkete, gizarte erakundeekin elkarlanean arituz, baina horiekin nahastu gabe; administrazioekin ikuskaritza eta aldi berean bulkada lana eginez; legebiltzar taldeei egiten den guztiaren berri emanez… Edonola ere, Ombudsmanen ipar izarra demokraziaren kalitatea etengabe hobetzea da, herritar guztiek giza eskubideak gero eta babestuago izan ditzaten, bai funtsezkoak direnak -bizitza, duintasuna, askatasuna, berdintasuna, integritate fisiko eta morala…-, bai eta "estatu soziala" kontzeptuarekin lotuta daudenak ere -hezkuntza, osasun zerbitzua, autonomiarik ez duten ezindu eta adinekoentzako zerbitzuak eta abar-. Ez ditut aipatu gabe utzi nahi sistema demokratikoaren bilakaeran berrienak diren eskubideak, ingurugiro egoki bat izatekoa edo datu pertsonalen babesa.

Euskal Herrian saihestezina da hizkuntza eskubideez hitz egitea. Bi hizkuntza ofizial dituen herri batean herritar guztiak kontent edukiko dituen hizkuntza politika egokitzea ez da batere erraza, are gutxiago bi hizkuntzetako bat hiltzorian egon denean eta egoera oso ahulean eta gutxituan dagoenean egun. Alor honetan jasotzen ditugun kexak kasuan kasuko zirkunstantzia guztiak kontuan hartuz baloratzen ditugu, jokoan dauden eskubideak neurtuz, beti ere euskal hiztunen eskubideak gerizatuz, baita administrazioaren elebitasunari buruzko erabakiren bat zalantzan jartzen dugunean ere. Argi daukat, edonola ere, euskal hiztunen eskubideak behar bezala bermatzeko -bai eta, halaber, euskara kultura ondare gisa babesteko ere- bi helburu erdietsi behar direla geroari begira: batetik, EAEko herritar guztiek hizkuntza ofizial biak jakin behar dituzte, eta, bestetik, euskararen erabilera indartu, zabaldu eta sustatu egin behar da. Hori guztia, euskal erakunde politikoek eragin behar dute, noski, bai eta gizarte erakundeek ere. Eta, jakina, aski definitu gabeko hirugarren esparruan diharduen Arartekoak ere badu zer esanik eta zer eginik helburu horiek lortzearren. Gure urteurrena dela eta burutzen ari garen Arartekoaren jarduera programak zehaztuko ditu gure egitekoak.


Azkenak
2024-12-02 | ARGIA
ARGIA Durangoko Azokan: zer, noiz eta non?

Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]


Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Eguneraketa berriak daude