Ezpalak


2021eko uztailaren 28an

Jazza puri-purian

Jazz doinuak entzuten hasi dira dagoeneko gurean. Esan daiteke abian dela jazz denboraldia. Getxoko Jazz Jaialdiak (uztailak 1-5) bota zuen suziria, María Joao, Baldo Martínez eta Richard Gallianoren laguntzaz, besteak beste. Ondoren Gasteizkoak hartuko du testigua uztailaren 12tik 16ra. Charlie Parker eta Chick Corearen taldearen emanaldiak, jazz elektronikoaren gaua (Ortophonk, De Phazz...), aukera ugari izango da jazzaz gozatzeko. Baionakoaren txanda izango da hurrena, uztailaren 15etik 17ra. Bertan Archie Shepp eta Miren Aranburu Ensemblek eskainiko dituzte kontzertuak, besteren artean. 22tik 27ra, 40 urte betetzen dituen Donostiako Jazzaldiak 71 kontzertu eskainiko ditu; Maceo Parker eta Bebo Valdésenak tarteko. Zarauzko Nazioarteko Jazz Mintegiak (25-30) itxiko du denboraldia. Zarauzko kontzertuetan Al Fosterren taldea izango da.


Arte garaikidea Izurako txokoetan

Baserri eremuan arte garaikidea hedatzeko helburuarekin, zabalik da XVI. Uda Erakusketa. Abuztuaren 21a bitartean luzatuko den ekimen horren gonbidatu nagusia Jose Antonio Sistiaga margolaria da bere semearekin batera, Youri Sistiaga. Artista gazteei ere lekua egin asmoz, Hegoaldeko zein Iparraldeko artista gazteak gonbidatu dituzte antolatzaileek, besteak beste, Manu Uranga, Donostiako Artista Berrien Lehiaketako irabazlea, eta Aitziber Akerreta, Nafarroako Artista Gazteen Lehiaketako garailea. Aurtengoan, artelanak kultur etxean, elizan eta herriko ostatuan ikus daitezke.


Bilboko kaleak agertoki

Bilboko kalealdiak antzoki bihurtuko ditu hiriburuko hainbat kale eta plaza, seigarren urtez, uztailaren 5etik 13ra bitartean. Aurtengo berrikuntza aipagarriena Estatuen Kale Nagusia ekimena da. Uztailaren 5ean eta 6an 16 estatua bizidun hiriburuko Kale Nagusiko hainbat txokotan kokatu ziren. Estatua horiek pertsonaia errealak eta fikziozkoak gorpuztu zituzten, guztiak bilbotarrak edo hiriarekin loturaren bat dutenak : Diego Lopez de Haro hiribilduaren sortzailea; Juan Crisostomo de Arriaga, Mari Jaia… Uztailaren 7an eta 8an, Arteen Paseoak Abandoibarra dantzaz, zirkuz… beteko du eta uztailaren 12 eta 13an, Antzerkiaren Zazpi Kaleak saioan, antzezlan ezberdinak ikusteko parada izango da zazpikaleetan.


Kulturgunea Arantzazuko santutegian

Amaitzear da Arantzazuko santutegian duela hiru urte hasitako proiektua: irailaren 9an irekiko dute ofizialki frantziskotarrek Gandiaga Topagunea. Kubo formako bi eraikin modernoz osatuta dagoen arren, oraingoz, eraikin bakarra zabalduko da. Eraikin horrek bi solairu ditu: behekoan bi pilotaleku, aterpea eta gazteentzako prestaturiko gunea daude; goikoan, batzarrak, bilerak eta ekitaldiak egiteko aretoak. Aretoei Arantzazurekin lotura izan duten artisten izenak jarri dizkiete: Txillida, Oteiza, Basterretxea… Kulturaren egoitza berriak Arantzazuko santutegiak kulturaren arloan duen hutsunea beteko du.



Musika eta ikus-entzunezkoen sektoreak antolatze

Zuzeneko musika kontzertuak kudeatzen dituzten Euskal Herriko 21 management enpresak (Ama Lur, KAP, Zuzeneko Hotsak, Syntorama...) Euskal Promotoreen Elkartea (EUPREL) sortu dute, sektorea sendotu eta profesionalizatzeko. Erakunde publiko eta pribatuekin biltzeko asmoa agertu dute xede hori lortze aldera. Dagoeneko hitz egin dute Eusko Jaurlaritzarekin eta aldundiekin eta antzerkiak Sarearen baitan duen begirunea musikak ere behar duela adierazi diete. Halaber, udalekin eta kultura teknikariekin eta komunikabideekin hitz egiteko asmoa agertu dute. Ikus-entzunezkoen arloko 45 enpresek EIKEN (Euskadiko Ikus-Entzunekoen Klusterra) sortu dute, enpresen arteko harremana estutzeko, sektorea indartzeko eta merkatu digitalean lehiatzeko. Webgunea ere sareratu dute: eikencluster.com.


Moda ikastaroa Tuteran

Moda. Topaleku ikastaroa eskainiko du Tuterako UNEDek, uztailaren 17an. Diseinutik hasita merkaturaino, moda izango dute hizpide David Delfín diseinatzaileak eta hainbat moda kazetarik.


Azkenak
EHUk eskolak ematea debekatu dio, behin-behinean, “mezu faxistak” zabaldu dituen irakasleari

Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, gutxienez astebetez ez du eskolarik emango Zuzenbide Fakultateko irakasleak. Astelehen goizean Leioako campuseko ehunka ikaslek sare sozialetan frankismoa goraipatzea eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak hedatu izana salatu... [+]


Turistifikazioaren Aurkako Urria antolatu dute, hiri bizigarri baten alde

Turismoaren Nazioarteko Egunean, joan den ostiralean, aurkeztu zuen Bizilagunekin plataformak Turistikazioaren Aurkako Urria egitasmoa.


2024-09-30 | ARGIA
Barakaldoko tiroketaren harira zazpi pertsona atxilotu dituzte

Gizon bat hil eta beste bi pertsona zauritu dituzte igandean, Barakaldon izandako tiroketan. Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu ditu –bost gizon eta bi emakume–, eta ikerketa zabalik da oraindik.


2024-09-30 | ARGIA
Israelek dozenaka lagun hil ditu Libanon eta Yemenen, Hezbollah eta Hamaseko buruak tartean

Israelen bonbardaketek ez dute etenik. Beirut (Libano) eta Yemengo hainbat azpiegitura izan ditu jo-puntuan azken egunotan, eta dozenaka herritar hil erasoetan. Horien artean, Hezbollah erakunde xiitako buruzagi Hassan Nasrallah eta Segurtasun Prebentiboko komandante Nabil... [+]


2024-09-30 | ARGIA
Ultraeskuinak irabazi ditu hauteskundeak Austrian, lehen aldiz Bigarren Mundu Gerraz geroztik

Botoen %28,8 lortu ditu FPÖ alderdi ultranazionalistak, 2019an baino %13 gehiago. ÖVP Alderdi Popularrak botoen %26,3 jaso du eta hirugarren indarra izan da SPÖ alderdi sozialdemokrata, botoen %21,1ekin. Alderdi nagusiek uko egin diote ultraeskuinari gobernatzeko... [+]


Pilar Garaialde, Gogora Institututik kanpo utzi duten estatuaren biktima:
“Beti zoru etikoa ahoan, baina ez dakit hori non ote dagoen”

Iragan asteazkenean, Gogora Institutuko Zuzendaritza Kontseiluko bost kide independenteak hautatu zituzten Gasteizko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean. EAJren eta PSE-EEren abstentzioek Pilar Garaialde Salsamendi zuzendaritzatik kanpo utzi zuten. Bera zen,... [+]


Eguneraketa berriak daude