Eta zer pentsatua ematen dit


2021eko uztailaren 28an
Antonio gaur ez da Plateruenera agertu. "ARGIAri zorion-bertsoak jartzen egongo dok" esan dit Juan Kruzek, txikitoa eskuan zirikatzaile hurreratu zaidanean. "Hi zer", bota dit gero, "euskal populua kulturaren bidez salbatzeko plan estrategikoa mamitzen orain be?". Barreak irten dit lehenengo, eta pentsakor gelditu naiz gero. Ezetz erantzun diot azkenik, ez nenbilela kezka horiekin. Institutuko garaietan lelotzen ninduen neska bat nuela buruan, besterik ez. Haur bati titia ematen ikusi dudala gaur, kalean. Ospatu beharra dagoela hori eta ateratzeko garagardo bat, faborez. Grabiletea egin eta mostradorera abiatu da Juan Kruz, txistua joka eta dantzari.

"Pozten nok lantzean behin bizitzaz be arduratzen hazela entzuteaz" esanez utzi dit zerbeza mahaian, "ze zueri pasatzen jatzuena da lar serio hartzen dozuezela hainbeste ardura ez dabeen gauzak, alegrantzia galtzen dozuela, eta barkatu, baina azkenarako, aspergarri hutsak bihurtzen zarie". Horrelaxe bota dit, plausta, eta mutu lotu naizela aprobetxatuz, aspalditik bota gura bide zidan erretolikarekin segitu du, nire belarriak gorri-gorri egin arte. Eta serio hartu dut. Eta zer pentsatua eman dit.

Esan dit kultur munduan gabiltzanok idealizatuta eta sakralizatuta dugula gure egitekoa. Ondo dagoela Artean sinestea eta bere balioak defendatzea, baina artean jendeak bizi ere egin behar duela, eta ez pentsatzeko gure funtzioak dibertsiotik harago joan behar duenik derrigor, eta gutxiago oraindik, gure eskaintza "jasoa" eta "garbia" izan behar denik aldioro. Gauza ederra dela festa, besterik gabe. Geure zirkulutxoetan beti, zalantza ideologikoez eta kezka estetikoez kalakan ari, norentzat gabiltzan ere ahaztu egiten ote dugun askotan. "Horrenbeste goi-arnasak ito egin behar duela jendea, Alanbre!", esan dit. Haserretu egiten garela gero -harroak gu-, askok jaramonik ere egiten ez digutelako eta beste aukera batzuk egiten dituztelako -arinagoak eta askoz txarragoak noski, gure ustez-. Eta okerragoa dena, jendea bera kritikatzera ere ausartzen garela, zer ikusi, entzun edo irakurri behar duten geuk erabaki behar bagenu legez. Hori agintekeria ez bada, esateko neuk zer. Eta bueno, ez doala gehiago esatera, ze bestela…

Ez diot aitortu baina arrazoi apur bat baduela iruditu zait. Musikan, literaturan, bertsotan edo antzerkian gabiltzanok kontraesan horretan borrokatzen gara. Jendeak guregandik espero edo nahi duena, eta, guk jendeari eskaini gura diogunaren arteko oreka topatu ezinik. Sorkuntzaren muinean dagoen galdera baita, merezi duen ezer egiteak inorentzako ez bada. Eta edozein erantzunen atzean banitatea dago beti, batez ere banitatea. Ze bilatzen duguna ez da fama inondik inora ere, arrakasta baizik, edo bueno, ez arrakasta zehazki, errekonozimendua da gehiago, edo enfin, zelan esan, egiten duguna, noizbait, nonbait, norbaiti, baliozko gertatzea. Bateon batek, udako gau epel batean, txozna bazterrean, duela zazpi urte bota nuen bertsoa kantatu diezadala, adibidez.

Baina famatua, benetako arrakasta duena, modu zabalean errekonozitua dena eta jende askorentzako balio duena, susmagarria gertatzen zaigu. Ez zaigu ona iruditzen. Kantuak entzuteko egiten dira, liburuak salgai daude eta emanaldietara jendea erakartzeko egiten da publizitatea. Baina gauzak ondo ateratzen direnean, zerbaitek huts egiten du. Sautrela telebista saioan, kasurako, galdera hau egin zitzaion aurreko batean idazle arrakastatsuari: hainbeste liburu saltzea ez al da literatura txarraren seinale? Gauza onak minoritarioa izan behar duela, alegia; ulertzen zaila, ahalegin bat eskatzen duena, gutxi batzuentzat baino izan ez daitekeena. Honek bi norabideetan jokatzen du, zelan ez. Hartzaile moduan ere gogoko dugu hautatuen artekoak izatea. Adibide bat ipintzearren, oso ondo kontserbatzen da Ruper, baina lastima da, Ez Da Posibleren arrakasta eta gero, galdu egin zuen lehen zeukan xarma.

Banguardiak ere beharrezkoak direla bota diot Juan Kruzi, neure kabutan arrazoia ematen ari nintzaiola konturatu zedin baino lehenago. Badagoela nahiko arrunkeria eta huskeria telebistan, beste guztiok ere arinkerian eror gaitezen. Pentsamolde, erreferentzia zein adierazpide berriak, ausartagoak eta baliogarriagoak izan ditzagun, kultur-mugimenduak berebiziko garrantzia duela iritzi diot. Horixe ote den bere egitekorik behinena. Eta trago bat hartzen dut, hain berba potoloak jaurti eta gero, freskatu dadin apur bat eztarria. «Bai noski» diosta plateruak, bere irribarre zabalarekin. Orain jende guztia jaiotzen dela bere garaiari aurreratuta. Ilustratzen, pentsatzen eta sortzen ematen dugula egun osoa. Telebistarik piztu ere ez dugula egiten! Dokumentalen bat ikusteko, akaso.

Gaur gauean jendaurrera atera behar dudala jarri naiz pentsatzen, Juan Kruzen lerde-jarioari kasurik egin barik. Mikrofono aurrean topatu behar baitut nik atzeko aulkian naizenaren eta aurreko besaulkietatik ikusten dutenaren arteko oreka. Aste osoa beharrean eman dutenei poz eta dibertsio apur bat emanez, eta zer pentsaturen bat lantzean behin. Eta berotasuna, ahal dudan guztietan.

Gaur edatekoa neuk ordainduko dudala diotsat Juan Kruzi. Eta isiltzeko apur batean, mesedez.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude