argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

Mikel Alvarez AHTren Aurkako Asanbladako kideak kritika egin dio EHAKri «Ibarretxeren inbestiduran AHT geldiarazteko agertutakoaren konpromiso falta» dela eta. Alvarezen ustez, EHAK-k ez du «bere indarra baliatu AHT eta gainerako proiektu txikitzaileak geldiarazteko eskakizuna eztabaidaren erdian jartzeko». Besteak beste, zera galdetzen du: «Moratoria baten alde egindako adierazpen testimoniala izan al da EHA-k egin zezakeen guztia? Uztailaren 1ean Berriara bidalitako gutunean azaldu du bere kritika Alvarezek. AHTren lanak urrian hasiko direla ere salatu du.

Madrilen sonatua izan da AVTk Pedro Cerracin abokatua kaleratu izana, azken 17 urteetan bere zerbitzupean izan ondoren. Isilunearen ondoren ABCri eman zion elkarrizketa: «Finantz aparatoa da terrorismoaren burua, hori da urte hauetan guztietan ulertu dudana. ETArentzat garrantzitsuena ez direla bere presoak, zerga iraultzailea biltzea baizik. Gobernuaren eta oposizioaren borondate onean sinesten dut, eta begirunea diet biei». 18/98 Auzian berak ordezkatzen zuen AVTren akusazioa eta ETAren aurkako borrokaren inguruko iturrietan, erakunde armatuaren finantzei buruz gehienetarik dakienetakoa omen da. Ildo horretatik, kazetariak galdetzen dio auzia ez ote den umezurtz geratu bera gabe: «Ezta pentsatu ere, erabateko konfiantza dut AVTk ni ordezkatzeko hautatuko duen pertsonan. Behar nauen denean izango nau aldamenean».