Agenda 22


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.


Mende laurdena

Hogeitabost urte bete ditu Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketak. Kursaalean burutu genuen aurtengoa, eraikinak eraikiari itzalik egingo zion beldur handirik gabe. Pentsatzen jarrita, nahigabeko metafora da Kursaalarena. Jokoak dena jokotik du, eta bertsoak asko jolasetik, baina hizkuntzak oso dira gutiziatsuak eta hoskidetasunez ere elkarren ahaide dira ruleta, buelta, txapelketa... Kontuak kontu, "eskolako bertsolariei" mesfidantza baino ez zietenak toki ederrean geratu dira. Eta leku bat merezi dute gure olinpotxoan, ohorezko lekua, duela mende laurden kultur-ondare itolarrian zegoen hura, nolabait ondorengo belaunaldien esku jar zitekeela sinetsi zutenek. Joanito, Mikel, Patxi, Ikastolen Elkartea... asko dira izenak. Bestelako bat nabarmendu nahi nuke: Imanol Murua, "Gipuzkoako Alkate" izana, Joan Mari Torrealdairen hitzetan. Ez baita ohikoa politikarien artean, distira urriko ekimenei setati laguntzea. Imanol orain, eseri ezinik dabil, bizkarreko minak direla medio. Ez da gaitzik txarrena politikari-ohi batentzat. Gehienak jarlekuetatik altxa ezinik ibiltzen dira.


Beti-beti

Badira ekimen batzuk, nik ez dakit zergatik, data jakinei lotuak. Egun horietan eta ez beste batzuetan burutzeko arrazoirik potoloena "beti hala egin izan delako"ren modukoren bat dute funtsean. Futboleko "Mundial"ekin gertatzen da: ekainean burutzen dira, jokalarien opor-garai bete betean, urtean zehar onena eman duten jokalariak oinak arrastaka dituztela eta urtea min hartuta edo potro-jorran pasa dutenen onurarako. Bertsolari Txapelketa Nagusia ere data jakinen maitale sutsua da. Beti Gabon jaien jiran jokatu izan da, 1986koa salbu. Zergatik? Beti hala jokatu izan delako segur aski. Horregatik dago gure bertso-historia txikia Santo Tomasetako txerriz, loteriaz, Olentzeroz, angulen salneurriz edo kaleetako argi kontsumitzaileez josia. Herrialdekako Eskolarteko txapelketen azkena ekainaren lehen astean eta Euskal Herrikoa bukaera aldera jokatzeak ere ematen du zer pentsaturik. Azterketa azterketak, bestelako azterketa mota hau... lana pilatuko zaie gure ume eta gazteei. Aste Santu inguru horrek, berez hain aspergarria -"hila" zehazkiago- izanik, tentazio bihurtu behar luke balizko data aldaketa baterako.


Ispiluko ganduaz

"Betikoaz" ari naizelarik, ametsa eta ispilua datozkit burura. Edo ispilua eta ametsa. Zeuek aukeratu zer-non. Bata zein bestea, literatur lanetan hasten ari direnen euskarri ezinbesteko izan ohi dira. Narrazio baten hari etena iratzargailuaren hotsak lotuko du, dena ametsa baino ez zela argi utziz eta ipuinaren eraikuntza-zuloak porlanduz. Ispiluak ere ematen du ametsak adina aukera. Bi begi haiek, aurpegi azal-ximurtua, protagonistarenak ziren, eta narratzailea ispilua bera zen, Lazkao-txikik ongi zekienez. Uste dut ordea literaturan erraztu hainbat zailtzen duela ispiluak bat-bateko bertsogintza. Oiartzunen Joxerra Garziaren esanetara ari ginela genuen nozitu. Nahastu egiten gaitu ispiluak; ari da bertsolaria, eta ez daki argi eta garbi zein ari den eta non dauden kokatuak kamararen begia eta non mintzoa. Eta gainera argi adierazi behar dio entzuleari jokoaren nondik norakoa, berak ere oso argi ez daukalarik. Gehitxo bat-baterako.


Batera

Ezusteak demaio bertsogintzari xarma. Iazko saiorik beteenetakoa egingo genuen Areson. Abuztuko arratsalde batez, jendea gozatzeaz gain geu ere gozatzera iritsi ginen. Izan berriak gara berriz ere, orduko ilusio eta gaitasun berberaz. Ingurua zegoen ordea, arras aldatua. Dolu-egunak ziren Aresoko gazteentzat. Inguru abailduak ezinbestean ukitzen du bertsolaria. Bertsotan ongi egiten da jendea kantuan hasteko prest legokeen garaian. Eta ezin denean… ezin da.


Latinez?

Alabak kontatu digu ingelesez gazteleraz baino hobeto moldatzen dela. Berria da guretzat ikuspegia, eta neurri batean, itxaropentsua. Aldaketak datoz. Ikusi dut Unai, festa-giroan, lagunartean, euskaraz eta ingelesez inprobisatzen. Ondo ari zela zirudien. Jendeari barre eginarazi zion. Errimatu ere egiten zuen gutxi-gehiago. Ona dena ona da. Txirritak ia denean asmatu zuen, baina ikasi beharrekoa ez dugu izango latina, hain juxtu.


Oraingo tren eta tranbia

Igande eguartea zen. Kafea hartu eta purua piztera sartu nintzen etxetik gertueneko tabernara. Han egoten da aitona bat, makuluduna, oinak baino ez dituena baldarrak. Diosala egiten diogu elkarri taberna sarreran beti. Igande hartan ordea, lagun batekin zegoen, eta galdera egin zidan: "Zer, gaur jai?". Ezetz, Nafarroa aldera abiatu behar nuela erantzun nion, bertso-bazkaria nuela. Hurrengo astearte-asteazkenean, leku berean egin genuen topo. "Ailegatu al hintzen?" galdetu zidan oraingoan. Hasieran ez nion ulertu zergatik ari zen. "Nafarroara..." erantsi zion galderari. "Prontxio eta biok ia muturka egin genian, motel. Nik baietz, ailegatuko hintzela. Eta hark ezetz, berandu henbilela. Nik arrazoi! Esaten nioan, oraingo bide horiekin eta oraingo kotxeekin..." Niretzat inolako arazo ez zena bi aitonen arteko hizpide eta eztabaida bihurtu zela jakitean, aspaldian ez bezala, nor sentitu nintzen. Nor eta zoriontsu.


Hustu eta bete

Agendaren menpe bizi garela esan ohi dugu, baina ez da guztiz egia. Geuk zirriborratzen dugu eta betetzen, egunari eguna, lerro behiala zuriei euli-kaken zantzuen tankerakoak erantsiz. Agenda eta gu. Bata bete ahala husten da bestea. Aurten, segur aski estrainekoz, eta hustearekin beteko nintzen esperantzaz, ekaina ez lepo betetzea erabaki nuen, banezakeela hainbeste saiatuz gero. Ez da gaizki joan. Asmatzen dut kirola egin, paseatu eta gainerakoetan. Bizi naiteke bertsorik gabe ere. Alde makur bakarra, telebista ikusteko ordu gehiago izatean datza. "Gure katean" ikusi nuen, minutu dezenteko eztabaida, neska batek prakak erantzi-ez erantzi, ipurdiaz hogeitaka yogur-pote zanpatzeko. Ez zuen emoziorik ez eranztearenak eta ez zanpatze-lanak. Erdi-moxkortuta eta koadrilako batek taberna izkina batean egingo balu ere ez litzaidake bereziki zirraragarri irudituko. Etxeko besaulkitik so, edan gabe, eta protagonista koadrilakoa ez izaki, jasangaitza gertatzen da ipurdi-trebetasun erakustaldia. Gu ahozkotasunaren garrantzia predikatzen eta...


ASTEKARIA
2005eko uztailaren 10
Azoka
Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude