Net Hurbil: Mafiaren garbigailua da globalizazioa


2021eko uztailaren 27an
Mendebaldeak sinetsi dezake mundu seguruago bat ari dela eraikitzen merkatuak irekiz, herrialdeei zigorrak ezarriz eta gatazketan esku hartuz. Baina horrela benetan lortzen duena da gangsterren paradisua sortzea. Hitzokin hasi du bere artikulua berriki Misha Glennyk, The New Statesman astekari ingelesean.

Misha Glenny (Bristol, 1958) kazetari ingeles ezaguna da. Sistema komunistaren erorketaz bertatik idatzi zuen, eta han ikusi eta ikasitakoarekin The Rebirth of History (Historiaren birjaiotza) liburua plazaratu zuen. BBCren Erdi Europako berriemaile lanetan, Yugoslaviaren leherketa hurbiletik jarraitu zuen; gai horri eskaini zizkion beste bi liburu, The Fall of Yugoslavia (Yugoslaviaren erorketa) eta gero The Balkans 1804-1999.

Orain Mob Rule (Mafiaren agintea) izeneko artikulua idatzi du, mafia eta globalizazioaren arteko lotura estuaz atontzen ari den liburu berriaren aurrerakin gisa. Glennyk gogoan du nola 1995ean orduan AEBetako lehendakaria zen Bill Clintonek Nazio Batuen Erakundearen 50. urteurrena probestu zuen adierazteko mende berriaren bi arrisku nagusiak terrorismoa eta krimen antolatua izango zirela. "Baina -idatzi du Misha Glennyk- terrorearekiko gure obsesioak eragotzi digu ikustea gure bizimoduan askoz eragin handiagoa duela krimen antolatuak".

Glennyren hitzetan, 1980ko hamarkadatik "itzalpeko jarduerak" -legez kanpoko jarduera ekonomikoak- munduko ekonomia bere osoan hazi denaren lau halako hazi dira. Munduko Bankua eta Nazioarteko Moneta Fondoa diren erakunde susmaezinen datuetan oinarrituta dio legez kanpoko salerosketak 2001ean 6,5 eta 9 bilioi dolar arteko fakturazio kopurura iritsi zirela; hau da, munduko produktu gordin osoaren laurdena inguru.

Hazkunde harrigarri horren oinarrian bi gertakizun garrantzizko daude. Batetik, 1989-90ean sistema komunistak hondoa jo zuela. Eta bestetik -aurrekoa baino lehenagotik hasita- AEBek eta Britainia Handiak abian jarri zutela munduko finantz merkatuaren desregulazioa. Biak elkarri lotuta, gure begien aurrean gertatu zen joan den hamarkadako fenomeno izugarri hau: Errusia Boris Yeltsinen eskutik komunismotik kapitalismora pasatzen ari zen kaos garai horretan, herrialde hartako ondasun asko eta asko -pribatizazio politikaren ondorioz» diru bihurtu ziren, eta diru pila alimaleko hauek esportatu zituzten oligarka eta gangster errusiarrek.

"Sobiet Batasun ohian eta Balkanetan -dio Glennyk- gangsterismoak duen garrantziari buruzko azken ikerketek erakusten dute Mendebaldeak asko lagundu ziola fenomeno horri 1990eko hamarkadan. Eta kriminalkeria antolatuak estatu bat bereganatzen duenean, hortik politikan eragiteko, oso zaila da prozesu horretan atzekoz aurrera egitea". Oligarkek eta mafia bortxazaleak elkarren beharra izan zuten, beraz, Sobiet Batasuneko egitura eta ondasun publikoen jabe egiteko, eta horrela gertatu zen Glennyk "historiako kapital pilaketarik harrigarriena" deitu duena. "Mendebaldeak kapitalismoa ezarri nahi zuen Errusian, eta hala ezarri zuen bere formarik puruenetako batean".

Herri ondarea ostu eta diru bihurtu

Kazetariak Vadim Volkov soziologoaren materialak erabili ditu. Mafia errusiarretan aditua den Volkovek ez du diferentzia handirik ikusten Jodorkovski eta Abramovitx petroliotan aberastu diren oligarken eta Solntsevskaya eta Tambovskaya gang edo banden droga eta prostituzio negozioen artean. "Estatuak desagertu egin behar zuela zioen ideologia orokortu zen, eta beraz aginterik ez zegoen. Edozer zen aldi berean legezko eta legez kontrako. Edozein jarduera ekonomiko zen zilegi".

Mendebaldeko merkatuetan muturra nekez sartu zezaketenez, Ekialdeko Europako sasi-enpresagizon asko buru-belarri barnatu ziren mendebaldarrak kontu gehiagorekin mugitzen ziren alorretan: drogak, kontrabandoko zigarretak, prostituzioa eta arma trafikoa. "Merkatuarekiko duten harremanari erreparatuz gero, mafiak dira globalizazioaren eredua", idatzi du Misha Glennyk.

Mundu osoan zabaldu zen finantzen desregulazioari esker, dirutza itzelak pasatzen ziren muga batzuetatik beste mugetara, inolako gobernu edo agintek kontrolatuko zituen beldurrik gabe. Diru-zuriketa erraldoi honetan banku bat izan zen aitzindaria: Bank of Credit and Commerce International. Laster ugaritu ziren mundu osoan hutsean eraikitako finantza erakunde eta banku bitxiak, herrialde komunista ohietako diruak garbitzen eta operazio garantiarik gabekoetan zebiltzanak. Txipre, Suitza, Cayman uharteak... paradisu fiskalen zerrenda arrosario aleak bezain ugaria bihurtu zen. Eta hauen eginbehar nagusienetakoa Errusian pribatizazioekin ostutako diru metak urrun eramatea zen.

Baina beste aldaketa bat ere jazo zen gero: Medellin eta Caliko "cartel" famatuak suntsitu zituzten agintariek, eta droga-buru kolonbiarrek erabaki zuten beren herrialdetik kanpora ateratzea kokainaren distribuzioa lehenik eta fabrikazio prozesua gero. Horrekin Mendebaldeko Europan eta Ekialdeko merkatu berrietan -Polonia, Txekia, Hungaria...- trafikoa asko handitu zen. Lev Timofeev ekonomilariaren ustez, Errusian bakarrik narkotikoen industriak 8.000-9.000 milioi dolar mugitzen ditu... eta droga ez da kriminalitate antolatuak daukan antolakuntza militar-industrialaren adarretako bat baizik.

Ekialdeko Europako mafiari bere indartze ahaleginean oso onuragarri gertatu zaizkio gerrak. Balkanetako gerrak estraina, baina 90eko hamarkadatik hona Afrikako herrialde asko sutu dituztenak ere bai. Horiei erantsi behar zaizkie Mendebaldeko potentzia handien interbentzio gerrak. Glennyk -Plan Colombia ahaztu gabe- Jugoslavian gertatutakoan sakondu du. "Publiko aurrean, zenbait errepublikatako buruzagi kriminalek etsai nazionalak salatzen zituzten, genozidioa eta suntsiketa maite dituzten deabruak bailiran. Baina gero pribatuan, Kroazia, Bosnia, Albania, Mazedonia eta Serbiako dirudun eta mafiosoak lapurretan ari ziren gizentzen".

Gerra inperialetan ez dira gauzak ezberdin gertatu. New Yorkeko erasoaren ondoren, Afganistanen AEBek lortu zuten talibanak agintetik kentzea, baina heroinaren produkzio eta trafikorako aurretik baino baldintza samurragoak utzi dituzte. Tony Blair berak, bere bigarren agintealdian Britainia Handian heroina desagerraraziko zuela egin zuen promes, eta aitortu behar izan du petto egin dutela: Afganistanen talibanen gobernua erori ostean heroina produkzioa hamar halakotu egin da.

Itzalpeko ekonomia kontrolatzeko asmo eta promesak deusetan geratzeko egiten dira, gaurkoz. Glennyk dioen moduan "ia inposiblea da hori lortzea globalizazioaren aro honetan, Estatu Batuek duten aginte erraldoi eta guzti, legez kontrako jarduera honen hamarrena kontrolatu ezin dute eta". Horrela doaz mundu osoan etxeen prezioak eta kirol ekipoak.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude