Marcelo Usabiaga: «Mundua aldatu beharra dagoen bitartean, Alderdi Komunistaren ideiak ontzat jotzen ditut»


2021eko uztailaren 27an
Noiz ekin zenion militantziari?
Ni Juventudes Comunistas deitzen direnetan hasi nintzen 1933ko azaroan, orduko hauteskundeekin batera. Ramon Ormazabalek sartu ninduen, gero Alderdi Komunistaren Idazkari orokorra izanen zenak. Bera ere irundarra zelako, ezaguna nuen, "frailea" deitzen genuen guk eta animatu ninduen. Etxean, egia esan, oso giro politizatua genuen, baina errepublikanoa. Beti tertulia politikoak egiten zituzten aitak, osabek eta lagunek, baina niretzako erakargarriena Alderdi Komunista zen.
Ez ginen asko, ez pentsa. Gazteri Komunista horretan, bileretan, Irunen zazpi biltzen ginen. Alderdikoak zertxobait gehiago ziren, baina ez askoz gehiago. Gure biltokia Peña kalean zegoen, Urdanibia plazaren ondoan eta barruko eskailera batetik ematen zuen San Martzial kalean zegoen ostatura. Poliziak etortzen zirenean gure egoitza miatzera, eskaileratik gora ostatura joaten ginen. Eta alderantziz, ostatutik jaisten ginen biltokira. Bertara joatea oso gogoko genuen, hor baitziren beti Manolo Cristobal Errandonea, Ormazabal, Cruz Ostiz, Partiduko presidentea... Guk belarria beti prest, beraiek solasten zutena jasotzeko.


Zer nolako jardunak burutzen zenituzten?
Gure aldizkaria zen Euskadi Roja saltzea, Paseo Colonen, Kasinoan eta horrelako lekuetan pintadak egitea, brotxaz eta galipotez "íAbajo Gil Robles!», 33ko hauteskundeak irabazi zituztenen kontrako leloak ipintzea... Bestalde, saiatzen ginen jendea geureganatzen. Horrelako helburuak jartzen genituen eta astero zelulan aztertzen genituen. Lan horiei esker, gerra hasi zenean, Gazterian 20 lagun inguru geunden. Ni, horretaz aparte, FUEkoa nintzen eta Donostiako egoitzan, Sarriegiko Alhondigan zegoen hartan, bilera askotan parte hartzen nuen. Batzutan, ekintza bereziak egitea egokitu zitzaigun.

Esate baterako?
1934ko Iraultza, Asturiaskoa amaitu zenean, jende askok errepresiotik ihesi mugaz bestaldera joan behar izan zuen. Gu Irungoak izanik berehala arduratu ginen horrelako kontuetaz. Nik Donostiatik Irunera eramaten nituen, Asturiastik eta Bizkaitik ihesi zetozenak. Hartzen nituen Donostiako geltokian eta mugara hurbiltzen nituen, eta hor beste burkide batek, Zubizarretak, beste aldera eramaten zituen. Hori dena atxilotu gintuzten arte. Sei iheslarirekin nenbilenean, Errenteriko geltokian, hor harrapatu gintuzten. Komisaldegian, itaunketan izugarrizko jipoia eman ziguten, eta behin eta berriro... ea non zeuden fusilak galdetzen ziguten. Asturiaskoak, noski ! Eta horregatik libratu nintzen... Nik behin eta berriro, Irungoa nintzela eta horretaz deusik ez nekiela esaten nien. Azkenean, Ondarretan hilabete bat egon ondoren askatu ninduten.

Euskal Autonomia Estatutuaz Alderdi Komunistak jarrera nabarmen aldatu zuen 1933tik 1936ra bitartean. Zer gogoratzen duzu auzi horretaz?
Bai, 1933an Estatutuaren aurka geunden. Baina gero, 1936an alde jarri ginen. Egia esan, ni sartu berria nintzen eta arazo hura ez nuen asko jarraitu. Nahiz eta nire familian amaren aldetik mundu nazionalista oso gertu izan, beti nazionalistak, EAJkoak bederen, karlistekin eta horrelakoekin lotzen genituen. ANVkoak ezkertiarrak ziren, eta gero Fronte Popularrean gurekin egon ziren, baina oso gutxi ziren, gure eskualdean deus ere ez. Gure giroan, Casa del Pueblotan, ezkertiarren artean, Estatutuarena ez zen gai garrantzitsua, nahiko urrun gelditzen zitzaigun. Euskadi Rojan bai, hor, denboraldi batean, fabriketako berriemaileek bidaltzen zituzten kronikak zuzentzen aritu nintzen. Baina horiek gai hartaz ez zuten idazten. Gure nagusi politikoek bai ordea, ia ia astero...


Fronte Popularra aipatu duzu, horren inguruko hauteskunde kanpainaz zer diozu?
Oso kanpaina ona izan zen. Denok bat egin genuen Amnistia behar-beharrezkoa zelako eta irabazi genuen. Irunen beti ezkerrak irabazi du. Beti talde errepublikano eta ezkertiar indartsua izan da. Ehunka preso zeuden eta irundar batzuk ere bai. Sozialista batzuk, esate baterako, Ventaseko trenbidean 34an bonba bat jarri zutelako. Eta Gazteri Komunistakoak, pare bat lagun, Pujol eta Dominguez ere, preso genituen. Jende asko mugitu zen eta Fronte Popularra garaile suertatu zen.

1936ko gerra piztuta, ia-ia fronte guztietan aritu zinen, Irundik Mediterraneora, frankistek egin zuten legez, baina lubakiez bestaldean, ezta?
Bai, hasieran Irunen bertan. Nafarrora ere hurbildu ginen, uztailak 21 edo 22an, Beraraino, kamioi blindatu batez. Bertako koartelaz jabetu ginen baina atzera jo genuen errekete saldo bat omen zetorrelako. Bueltatzerakoan, Endarlatsako zubia lehertarazi genuen. Irun erori arte, Erlaitzen eta inguruan aritu nintzen. Irailaren 5ean balaz zauriturik, Hondarribiatik Bordelera eta hortik gero Bartzelonara alde egin nuen. Madrilgo frontera jo nuen, Bartzelonatik laguntzera abiatu zen Ramon Casanellas-koekin. 1937ko martxoaz geroztik, Bilboko frontean ibili nintzen, Kalamuan, Bilbon bertan, hori erori arte. Nik ikusi nuen galtzea, eta ez bakarrik Irun edo Bilbo, baita Santander eta Gijon ere. Guztietatik azken unetan atera nintzen. Valentziatik ostera ez, gerra amaierak hor harrapatu ninduen eta frankistek ere bai. Beste izen bat eman nuen, baina alferrik. Azkenean, Valentzia ondoan zegoen San Miguel de los Reyesko kartzelan sartu ninduten, eta gero epaiketan, 30 urteko zigorra jarri zidaten. PCEkoa izanik, erregimen berezian, isolamenduan jarri gintuzten. Horrek atari ordu gutxiago, komunikazio gutxiago... zekarren. Dena den, gero Ondarretara ekarri ninduten eta orduan hasi ginen kalera ateratzen hainbat lan egitera. Geroxeago Arroa auzoko (Zestoa) lan Batailoira joan nintzen eta hortik beste hiru lagunekin alde egin genuen betiko lekuetatik. Zenbaketen artean zeuden sei orduak probestu genituen hanka egiteko. Mendiz Zumaiara, hortik Donostiara trenez eta Amaratik Irunera. Puntxastik, 36ko abuztuan frontea egon zen tokitik, hain zuzen ere, Bidasoa zeharkatu genuen. Ez genekien Makien sarrera prestatzen ari zela, eta Hendaian bertan kontaktatu gintuzten makien buruek. Beraiek guk baino askoz baikorrago ikusten zuten Espainian zegoen giroa. Guk, ezetz eta haiek baietz, sartu behar zela gerrilari ekiteko. Azkenean, gidari hasi nintzen muga pasabideak erakusten eta ni neu ere talde batekin, Hondarribiatik 1944ko azaroan sartu nintzen. Donostian harrapatu gintuzten. Gure taldeko burua zen Barroso fusilatu zuten eta gainontzekook 30 eta 20 urteko zigorrak jasan genituen. Hori 1945eko ekainean gertatu zen eta 1960a arte ez nintzen atera Burgosko kartzelatik. Ondarretatik, Puerto de Santa Mariara eraman gintuzten, azken hau "iheslarien" kartzela baitzen, eta gose greba burutu ondoren, Burgosera, non PCEko preso gehienak bildu zituzten.


Eta komunista izaten jarraitu zenuen, ezta?
Bai, bizitza osoa eman diot ideia horri. Nik pentsatzen dut, partidu guztien gainetik, badela mundu ikuskera bat, munduan dagoen injustiziaren aurrean altxatzen dena. Mundua aldatu beharra dago, hobea izatera eraman behar dugu, ez dakit nola agian, baina bai aldatu behar ikaragarria dagoela. Kontrakoa frogatu arte, Alderdi Komunistak dituen ideiak ontzat jotzen ditut: gizarte politika bultzatzea, guztiok eta guztiontzat lan egitea...


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude