argia.eus
INPRIMATU
Naparra: 25 urte desagerturik eta haren familia 9.131 egun sufritzen (Bero-beroan)
2021eko uztailaren 16a
1980ko ekainaren 11n galdu zen Jose Miguel Etxeberria Naparraren arrastoa. Harrezkero, desagertua jarraitzen du. Batallon Vasco Españolek bere gain hartu zuen Naparraren desagertzea eta hilketa, eta beste hipotesi batzuk ere mahaiaren gainean izan badira, familiak eta kasua daraman abokatu Iñigo Iruinek beti sinetsi izan dute BVEren egiletzan. Desagertzearen 25. urteurrenean, familiak saminez eskatu izan du edozelako zantzurik izan dezakeenak daturen bat helaraztea, besterik ez bada hainbeste urtetako sufrimentuari amaiera emateko.