argia.eus
INPRIMATU
Unai Romano, torturaren irudi hedatuenetakoa (Bero-beroan)
2007ko otsailaren 21a
Euskal Herrian azken urte luzeetan izandako tortura testigantzetatik, Unai Romano gasteiztarrarena izan da hedatuenetakoa. Bere garaian Amparo Arangoaren ipur masailek edo Joseba Arregiren gorputz txikituak agertzen zuten torturaren sinadura bera irudikatzen zuen Romanoren aurpegi handitu eta ubelduak. Ez da nahikoa izan eta Madrilgo Lurralde Auzitegiko Valentin Sanz epaileak salaketa aintzat ez hartzeaz gain, salaketa faltsuaren mehatxuaz erantzun dio Romanori.